2017ko maiatzak 8. Bilbao Mendi Film Festivaleko filmik onenez eta txalotuenez gozatzeko aukera ematen duen Mendi Tourra Arrasaten eta Orona Fundazioaren Hernaniko (Galarreta) Orona Ideo eraikinean eskainiko da bihar eta etzi.

Mendia, abentura eta natura uztartzen dituen filmagintza du ardatz BMFF-ak, eta hiriz hiri eta herriz herri aurkezten da Mendi Tourraren bidez. 2017a urte berezia da gainera, hamargarren edizioa beteko baitu Mendi Film Festivalak, abenduaren 8tik 17ra, Bilbon.
 
Bihar, Arrasateko Amaia Udal Antzokian seigarren edizioa beteko du Mendi Tourrak. Sei filma eskainiko dira guztira, 19:30etan hasita. Laburmetraiak dira guztiak, beraz saio bizia eta aldi berean gaitegiz anitza izango da. Besaide Mendi Elkartea eta Arrasateko Udala dira Mendi Film Festivalak antolatzen duen ekitaldiaren babesleak, Zineuskadiren laguntzarekin. Sarrera 5€an eskuratu daiteke leihatilan.

Etzi, berriz, Orona Fundazioaren Hernaniko Orona Ideon laugarrenez egingo da Mendi Tourra. Ikastetxeetako gazteentzako saio berezi bat antolatu da goizean, 11:00etan. Mendiko kulturak bere dituen balioak erakusten dituzten bost filma eskainiko zaizkie, jatorrizko bertsioetan. Arratsaldean, berriz, saio irekia eskainiko da, 17:15ean hasita. Sei laburmetraiak osatuko dute, saio bizia eta anitza beraz hau ere, bezperan Arrasaten gertatu bezala. Sarrera libre da, aforoa bete arte. Erreserba egin behar da telefono honetara deituz: 943 33 55 88. Orona Fundazioa eta Club Vasco de Camping Elkartea dira babesleak, eta Zineuskadiren laguntza ere badu Mendi Tour honek. 

Filmeen SINOPSIAK HEMEN

ARRASATE
Maiatzak 9 asteartea
19:30, Amaia Udal Antzokia

  • E.B.C. 5300m 
  • Crossing Home: a skiers journey
  • Boys in the Bugs
  • The Trail to Kazbegi
  • Link Sar West
  • Dodo's Delight


ORONA IDEO - HERNANI (Galarreta)
Maiatzak 10 asteazkena
11:00 Gazteentzako saioa

  • The Mysteries
  • Annapurna III-Unclimbed
  • Dominica
  • Metronomic
  • The Important Places


17:15 Saio irekia (Erreserbak: 943 33 55 88)

  • Annapurna III-Unclimbed
  • Incognita Patagonia
  • E.B.C. 5300m
  • 4634 Perception
  • The Trail to Kazbegi
  • Dodo's Delight