Bilbao Mendi Film Festival-ek gaur emango dio hasiera Bilboko metroan, CVCEPHOTO lehiaketako sarituak biltzen dituen argazki-erakusketari
Txapelketako 19 irudi onenek metroko zazpi geltoki jantziko dituzte abenduaren 31ra arte
Bilbao, 2015eko azaroaren 9an. Beste urte batez, Bilbao Mendi Film Festival-ek abenduaren 11tik 20ra Bizkaiko hiriburuan zortzigarren edizioa izango duen Mendi eta Abentura Kirolen Nazioarteko Zinemaldiak, hiriburuko erraietara ekarri ditu profesional handienek eta saritutako argazkilari amateurrek lortutako mendiaren esparruko argazki harrigarrienak.
Edizio honetan, Donostiako Club Vasco de Camping Elkartearekin egindako lankidetzari esker, CVCEPHOTO nazioarteko lehen lehiaketako argazki bikainenak erakusten dira. Txapelketan 52 herrialdetako 273 parte-hartzailek ateratako 700 argazki izan dira lehian. Irudien kalitate artistiko eta teknikoaz gain, epaimahaiak horietan azaltzen diren mendi-jardueren kalitatea hartu du kontuan.
Petr Piechowicz, Fredrik Schenholm eta Paul Bride bezalako argazkilari ospetsuek lortutako 19 irudi ikusgarriek mendia, natura eta bertan praktikatzen diren jarduerak era harrigarrian erakutsiko dizkigute.
Erakusketak Santutxu, Indautxu, Deustu eta Portugaleteko metro-geltokiak jantziko ditu azaroaren 30era arte. Lanak Casco Viejo, Abando eta Moyua geltokietara aldatuko dira abenduaren 1etik 31ra.
2015eko azaroaren 9tik 30era
Geltokiak: Santutxu (Karmelo), Indautxu (Urquijo), Deusto (Lehendakari Agirre) y Portugalete (Carlos VII)
2015eko abenduaren 1etik 31ra
Geltokiak: Casco Viejo (Unamuno), Abando (Renfe) y Moyua (Ercilla, Elcano)
Mendi Tour
Bilboko metroko argazki erakusketa inauguratzeaz gain, Bilbao Mendi Film Festival-ek ‘Mendi Tour’aren barruan datak ixten jarraitzen du. Jaialdiko pelikulak beste herri eta hiri batzuetara daramatzan birak Madrilen, Basaurin eta Santutxun (Bilbao) izango ditu hurrengo etapak.
Ternua-Lorpen eta Corte Ingles-aren laguntzarekin, Mendi Tour Madril azaroaren 19an, 20:00etan, ‘Proyecciones’ zine aretoan (Fuencarral 136, Madril) eskainiko da. 'Valley Uprising' eta '2T on Paiju Peak' pelikulak proiektatuko dira eta WOPEAK espedizioarekin Chamlangeko gailurrera heldu ostean, etxera bueltatu berri den Alberto Iñurrategi alpinista ere bertan izango da.
Baskonia Mendi Taldeak babestutako Mendi Tour Basauri, ‘Ibaigane Kultur Aretoa’ (Ibaigane kalea, 2) azaroaren 24an, 19:30etan. Hemen ere '2T on Paiju Peak' eta 'Valley Uprising' filmek osatuko dute egitaraua. Sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.
Azkenik, Mendi Tour Santutxu, ‘Bidaiarien Txokoa’ egitasmoaren barruan, (Santutxu Udal Zentroan, Remigio Gandasegi kalea, 6) bi jardunalditan bananduko da. Azaroaren 26an '2T on Paiju Peak' eta 'Drawn' lanak eskainiko dira eta abenduaren 2an 'The Quest for Inspiration' eta 'Duct Tape Surfing' pelikulen txanda helduko da. Bi emanaldiak 19:30etan egingo dira eta sarrera doakoa izango da.