BILBAO MENDI FILM FESTIVAL-EK "MENDI SHORT" LABURMETRAI AMATEURREN BIGARREN LEHIAKETA ANTOLATUKO DU AURTEN
“Mendi Short 2015”-eko parte-hartzaileek azaroaren 15era arte aurkeztu ahal izango dituzte lanak
Nazioarte mailako lehiaketa da, profesionalak ez diren bideo-sortzaileei zuzendua, eta lan irabazlea Sala BBK-n proiektatuko da, BMFFko programazioaren barruan
BILBAO MENDI FILM FESTIVALek, Mendi eta Abentura Kirolen Nazioarteko Zinemaldiak zortzigarren edizioa izango du aurten abenduaren 11tik 20ra Bizkaiko hiriburuan, eta bigarrenez antolatuko du laburmetrai amateurren lehiaketa, “Mendi Short 2015”, profesionalak ez diren bideo-sortzaileen talentua sustatzeko.
Txapelketa nazioarte mailakoa da, eta BILBAO MENDI FILM FESTIVAL bezala, mendiaren inguruko gaiei lotuta dago: alpinismoa, eskalada, abenturako kirolak, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurugiroa, etnografía… Lanek 5 minutuko iraupena izango dute gehienez, 2015ean egindakoak izan beharko dute, eta horiek aurkezteko epea azaroaren 15ean bukatuko da.
Ikusentzunezko sektoreko profesional ospetsuez osatutako epaimahaiak abenduaren 5ean jakinaraziko du bere erabakia. Lan irabazlea Sala BBK-n proiektatuko da BILBAO MENDI FILM FESTIVALeko lehen asteburuan.
MENDI SHORT lehiaketan parte hartzen dutenek dohako sarrera izango dute Bilbao Mendi Film Festivalean (BMFF) antolatuko diren MENDI TALKS jardunaldietarako.
Mendi Talks-ak formakuntza eta dibulgazio saio bereziak dira. Hitzaldi hauek ikusentzunezko sektorean ospetsuak diren nazioarteko profesionalek eskainiko dituzte.