Isabel Romerok hitzaldia eskainiko du apirilaren 26an. Baltistan Fundazioak Bilbao Mendi Film Festivalaren laguntzarekin antolatutako ekintza da.
Halal da hitzaldiaren titulua eta Rekalde Aretoan eskainiko du, 19:00etan hasita.
Bilbo, 2016ko apirila. Baltistan Fundazioak Bilbao Mendi Film Festivalaren laguntzarekin islam-fobiaren aurkako hitzaldiak berrartu ditu. Islamaren inguruan zabaltzen diren albiste ezkorrak asko dira eta haiei kontrapisua egin nahi zaie hitzaldi hauen bidez.
Isabel Romerok eskainiko du aurtengo lehen hitzaldia, apirilaren 26an, Rekalde Aretoan, 19:00etan hasita. Halal Institutuko zuzendari orokorra eta Batzar Islamiar espainiarraren presidentea da Romero. Horrez batera, Espainiako Batzorde Islamiarraren Ondare Historikoko Batzordeko presidentea ere bada. Hitzaldian Halal-ari buruz, ziurtagiriei buruz eta kontzeptu horrekin lotuta dauden beste gai batzuei buruz arituko da.
Batzar Islamikoa izena duen erlijio komunitatearen lan batzorde bat da Halal, eta halal normalizazioa eta kontzeptu horrek bere egiten dituen musulmandarren eskubideak sustatzea du helburu batzorde horrek. Gaur egun, Halal Institutua eremu fisiko eta birtuala da aldi berean, eta merkatuaren garapena bilatzen du kontzeptu horren bidez. Giza-talde eta entitate multidiziplinar eta ekintzaileen multzo batek osatzen du, espazioa, baliabideak, inspirazioa eta elkarlanerako aukerak bateratuz.