-
Arratsaldeko 19:30ean izango da inaugurazioa eta jada sarrerak agortuta daude
-
Goizean Metro Bilbao-ko esposizioa aurkeztu da, nazio mailako izen oneko argazkilarien eskutik
-
Aste amaierarako hamaika ekintza programatuta daude, publiko zabal bati zuzendutakoak
Bilbo, 2016ko abenduak 9. Gaur Bilbao Mendi Film Festival estreinatuko da eta handitasunez Euskalduna Jauregian ospatuko den galarekin hasiera emango dio. Ekimena baino lehen, gogoak piztezko asmoz, goizean metroko esposizioko aurkezpen ofiziala egin da. Abando, Moyua eta Alde Zaharreko geltokietan bisitatzeko aukera egongo da, hurrengo abenduaren 31ra arte. Club Vasco de Camping Elkarteak antolatua, esposizio honek CVCEPhoto Lehiaketako nazio mailako finalisten lanak biltzen ditu. Aipatzekoa da mendi eta abentura argazki lehiaketa esanguratsuen artean bere tokia lortu duela.
Saridunak gurean izan dira: Paul Bride, Krystle Wrigth eta Yhabril Moro, aurtengo hiru finalistak Jon Herranzekin batera. Azken hau pasadan urteko finalista izan zen, baita aurtengo edizioko kartelaren sortzailea ere. Prentsaurrekoa Abandoko geltokian egin da, eta Jabier Baraiazarra Mendifilmeko zuzendariaz batera, CVCEPhoto-ko Rafa Elorza eta Txema Garay eta Raul Mendez Metroko marketing teknikaria egon dira bertan. Horretaz gain, larunbatean aurrera eramango den Panel Talk-a iragarri dute.
Arratsaldeari dagokionez, 19:30ean Euskalduna Jauregian jaialdia inauguratuko da The Great Alone filmaren proiekzioarekin. Honetan, Lance Mackey-ren historia inspiratzailea kontatzen da. Haren bidaia emozional luzean barna eramango gaitu pelikulak. Bere aita entzutetsuaren alboan haurtzaroan iragandako egun eguzkitsuetatik abiaturik, minbiziaren aurkako borrokatik pasaz, eta azkenik, historiako zakur lera gidaririk onenetako bat bihurtzeraino.
Larunbata, abenduak 10
Bihar, larunbata, eguna 11:00etan hasiko da, lehen aipatutako Sala BBKn mendi eta abentura argazkigintzari buruzko Panel Talkean. Era berean, The Mysteries lana proiektatuko da.
15:00ean ondorengo lanak ikusgai egongo dira:
Humla: Humla Karnaliri aurre egingo diote lau kayakistek, Nepalgo ibai luze eta emaritsuena, eta munduko ikusgarrienetakoa. 400 kilometroko nabigazioa osatuko dute, muturreko jaitsiera soil bat baino gehiago izango dena. Bada, iraganean iltzatuta dagoen lurralde batetan barrena egingo dute. Mundu garapenetik aldendua, arrotza baina aldi berean oso abegikorra den lurraldea topatuko dute. Mikel Sarasola, lanaren zuzendaria eta protagonista, bertan izango da.
The Higway: Stan Reyk Vancouver-tik Whistler-erako errepidea duela 20 urte ezagutu zuen eta harrez gero Tantalus Mendilerroan eskiatzeko ametsa izan du. Familia ezbehar batek bideratuko zuen, azkenik, ametsa gauzatzera.
Shifting Dreams: Caroline Ciavaldiniren historia da hau, kirol eskaladan lehiatzetik alpinista bihurtzerainoko urratsa kontatzen du. Mont Blanc-eko mendilerroko Gran Capuchinon ‘Voie Petit’ bide historikoa eskalatzen saiatuko da Caroline. Bidearen historia ikertuko du, eta Alpeetako haitz zailenean eskalatzeko zer behar den ere bai.
Hurrengo saioan, 17:15ean ondorengoak proiektatuko dira:
Mirror Wall: Leo Houldingek goi mailako espedizioak osatu izan ditu mundu osoko gailur egin-gabeetara, beti talde sendo batek lagunduta. Sean ‘Stanley’ Leary lagunaren heriotzaren eta bere alabaren jaiotzaren ostean, ordea, mentalitate desberdin eta talde berri batekin ekingo dio bere azken espedizioari.
The important Places: Grand Canyon jaistera eramango du 77 urteko Doug Woodwardek haren seme Forest. Duela 43 urte Dougek etxean eraikitako kayak batean jaitsi zuen Colorado ibaia, eta harrez gero ez zen bertara itzuli. Forestek era askotako erantzunak aurkituko ditu: familiari buruzkoak, eta geure memoria osatzen duten paisaiei buruzkoak.
Dodo´s Delight: Sean Villanueva, Nico Favresse, Olivier Favresse eta Ben Ditto sekula egin duten espediziorik handienean murgilduko dira Groenlandiako eta Baffin irlako hormen bila. Dodo Delight itsasontzia dute garraiobide eta bizileku. Itsas astinduak, jausten diren haitzak eta izozteko moduko tenperaturekin abenturazale banda xelebre honek eskalada bide berriak zabalduko ditu, haien bizitzako unerik onenak bizituz aldi berean.
Egunaren azkenengo saioan, 19:30ean Pagasarri lehiaketatik kanpo dagoen laburmetraia ikusgai izango da, eta bere zuzendaria Juanjo San Sebastián bertaratuko da. Ondoren, Nanga Parbaterako gailurrera igotzeko aukera egongo da Nanga Parbat, neguko lehena Mendi Talk-ean. Alex Txikon eta Ali Sadpara beren azkenengo erronkari buruz mintzatuko dira.
Igandea, abenduak 11
Igandeko lehenengo saioan, 11:00etan, Bina Shah idazle eta aktibistaren The road to women´s empowerment bideoa aurkeztuko da, emakumearen ahalduntzearen aldeko jarrera erakutsiko duena, eta idazlea herrialde musulmanetan emakumeen eskubideen inguruan arituko da bideo horretan. Hasiera batean Mendifilmera etortzekoa zen, baina osasun arrazoiak direla eta ezin izan du Bilbora etorri. Amaitzeko, A girl in the river: the price of forgiveness oscar sariduna ikusi ahal izango da.
15:00etan ondorengo filmak proiektatuko dira:
Above the Alley, Beneath the sky: Rioko hondartzen, kultura eklektikoaren eta favelen bihotzean badira granitozko monolito batzuk, munduko hiri eskalatzaile onenetako zenbaiten bizitoki direnak. Andrew Lenz irakasleak bi gazteri ikasgaiak emango dizkie han, haien ortzi-muga zabalduz eta kontrakotasunei aurre eginez.
All Roads lead to Scotland: Kontrakoak direnak elkar erakartzen dira. Nick Bullock eta Tim Neill eskalatzaile parea deskribatzeko esaldirik egokiena da. Eskoziako mendietan, neguan, ezagutu zuten elkar, eta harrez gero neguro itzultzen dira hara. Eskozian neguan eskalatzea etsigarria izan ohi da, baina ezkutuko harribitxi bat ezagutzeko aukera erakargarriegia da.
Ruin and Roses: Etorkizun surrealista batek urik gabeko eta areak hartutako mundua utziko du: “Hutsune Handia”. Aurrien basamortuan, ordea, bada bizirautea lortzen duen ume talde bat. Eskia eta ahantzita dauden lurralde mitiko eta magikoetan barrena Hutsunetik haratago eginiko bidaia basati eta itxaropentsu bat uztarri berean biltzen ditu esperientzia zinematografiko harrigarri honek.
17.15ean:
Boys in the Bugs: Etorkizun surrealista batek urik gabeko eta areak hartutako mundua utziko du: “Hutsune Handia”. Aurrien basamortuan, ordea, bada bizirautea lortzen duen ume talde bat. Eskia eta ahantzita dauden lurralde mitiko eta magikoetan barrena Hutsunetik haratago eginiko bidaia basati eta itxaropentsu bat uztarri berean biltzen ditu esperientzia zinematografiko harrigarri honek.
3000 Cups of Tea: Greg Mortensonek munduko eremurik urrunekoen eta arriskutsuenetara hezkuntza eramateko egindako lanari buruzko istorioa da, eta haren bat bateko gorakadari buruzkoa, eta ia guztia suntsitu zuen eskandaluari buruzkoa. Haren misioa aztertzen du ikerketa zehatz honek, komunikabideen boterea eta erantzukizuna, eta eskandalua lehertu zenez geroztik gertatutakoa. Jennifer Jordan, zuzendaria eta Jeff Rhoads, argazki zuzendaria bertaratuko dira.
Eta eguna amaitzeko, 19:30ean:
Metronomic: 2013ko udazkena, Verdongo Arroilak, Frantzia. Bilkura berezi bat: Compagnie 9.81 taldeko dantzari hegalariak, Radio Monkey bandako musikariak, eta Baraka Filmseko kideak. Goi mailako artista eta kirolarien uztartze erakargarria, arriskuari dedikatutako sinfonia bat, hutsuneari kantua, ikusgarritasuna eta kontenplaziozko poesia nahastuz.
Link Sar West: Link Sar West (6938m, Charakusa bailara, Pakistan) obsesio bihurtu zen Jonathan Griffith argazkilari britainiarrarentzat. 2015ean, eta aurreko urteetan hiru eginahal hutsalen ostean, lortu zuen gailurrera iristea mendebaldeko isuritik Andy Houseman herkidea soka-kide zuela. Griffithek eta Housemanek igoera haren istorio gogorra muturreko baldintzetan grabatutako irudi ikusgarrietan islatu zuten.
Langtang: Summits of my life: Kilian Jornet, Jordi Tosas eta Seb Montaz lurrikarak gogor astindu berri duen Nepalera joan dira. “Altxatuko gara berriro” leloari tinko eutsita borrokan jarraitzen duen herrialdeak hunkitu egingo du taldea. Langtang itxaropenari eta aukera berrien bilaketari eginiko omenaldia da.
Saioak: Sala BBK