Donostia, 2016ko abendua. Gaur, astelehena, abenduak 12, Club Vasco de Camping Elkartearen CVCEPHOTO nazioarteko mendiko argazkilaritza lehiaketaren 2016ko edizioko hiru irabazleak Donostian bilduko dira: Krystle Wrigth australiarra, Paul Bride kanadarra eta Yhabril bilbotarra. Jon Herranz getxoztarra ere haiekin izango da, lehiaketako aurreko edizioan finalista eta Bilbon egunotan egiten ari den Mendi Film Festivaleko aurtengo karteleko irudiaren egilea.
Donostiako Club Vasco de Camping Elkartearen ekimenez heldu dira aipatu argazkilariok Euskal Herrira. Herenegun, larunbata, mahainguru interesgarri eta emankorra eskaini zuten Bilbon, Mendi Film Festivalean, abentura eta natura argazkilaritzari buruz. Gaur, berriz, Donostian egingo dute agerraldia. CVCE-ko egoitza, CVCEPhotoko garaikurraren produkzioa, eta hiria ezagutaraziko dizkiete klubeko arduradunek.
Komunikabideoi gertakari honi buruzko informazioa eman ahal izan dezazuen deialdia luzatu nahi dizuegu Donostiako Udaletxe ondoan, Nautiko kanpoaldean, biltzeko, 12:30ean.
Irudiak hartzeko aukera eskainiko da, eta baita protagonistei elkarrizketak egitekoa ere.
Eskerrik asko!
Noiz: 2016ko abenduaren 12an, astelehena
Ordua: 12:30ean
Non: Donostian, Nautiko aurrean
Partaideak: Krystle Wright, Paul Bride, Yhabril eta Jon Herranz argazkilariak, Txema Garay CVCEko Presidentea eta Rafa Elorza CVCEPHOTOko arduraduna