Mendi Film Bizkaia-Ternua Bekaren 2. edizioak 10.000 euro eta aholkularitza eskaintzen ditu mendi zinemagintza egile gazteen artean sustatzeko
MENDI FILM BIZKAIA-TERNUA BEKA
"The Edge of Guillotine" aurtengo BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia irudi ofiziala
Jan Zahula argazkilari txekiarraren "The Edge of Guillotine" argazkiak irabazi du BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia kartela Saria CVCEPHOTO lehiaketan, beraz mendi zinemaldiaren aurtengo irudi nagusia izango da.
Elbaren bailaran, Txekiako Errepublikako Suitza Bohemia eskualdean, badira hareharrizko haitz eta mendiak, eta haietako ertz zorrotz batean ageri da Jenny Fischer eskalatzaile estatubatuarra, "Gilotina VIIb" bidea eskalatzen.
Gehiago irakurri: "The Edge of Guillotine" aurtengo BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia irudi ofiziala
Dariusz Zaluski "zortzimiletako zuzendari berria" 2021eko IAMF Sari Nagusia
Dariusz Zaluski alpinista eta mendizale poloniarrak jasoko du Mendi Zinemaren Aldeko Nazioarteko Elkargoaren (International Alliance for Mountain Film) aurtengo Sari Nagusia. Trentoko mendi zinemaldiaren sari banaketa ekitaldian iragarri berri du IAMF Presidente lez Jabier Baraiazarrak: "Kurt Diemberger handiaren lezioa ongien barneratu duen zuzendaria eta alpinista da Zaluski, bera da zortzimiletako zuzendari berria".
Gehiago irakurri: Dariusz Zaluski "zortzimiletako zuzendari berria" 2021eko IAMF Sari Nagusia