Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

ROCK THE MOUNTAIN!

Azaroaren 26tik otsailak 12 arte

Sala Ondare Aretoa

Egilea: Museo Nazionale della Montagna 

Museomontagna-ren binilo-bilduma handiaren pieza sorta bat da erakusketaren ardatza. Bilduma horrek mendi gaiekin lotura duten ehun eta berrogeita hamar bat ale biltzen ditu: historiaren garai esanguratsu batean mundu berezi baten lekukotasun kulturalak. Ondare berezia da oso, bakarra, eta horren aukeraketaren bidez -eskuratze, aztertze, katalogatze eta digitalizatze proiektu oso bat-, erakusketak 1970-2020 urteetan musika-industriaren komunikazio-estrategien zein mendiaren irudikapenarekiko gustuaren bilakaera jarraitzen du, inoiz ikusi gabeko interpretazioarekin.

MENDIA EMAKUMETASUNETIK

Azaroaren 29tik abenduak 12 arte

Atrio Edificio Ensanche

Egilea: Jon Martínez

‘Mendia emakumetasunetik’ ez da justizia sozialeko proiektu bat, ezta diskurtso feminista bat ere; mendiko kiroletan emakumeen presentzia ikusarazteko modu bat da. Ia beti irudi maskulino batek ordezkatzen duen mundu bat. Jon Martinezentzat, emakumeak mendian egotea normala da, eskalada, alpinismoa edo mendiko eskia praktikatzen baititu haiekin. Elkarbizitza horretatik eta emakumea bigarren mailan uzten zela ikustetik sortu zen proiektu honen ideia. Ez bakarrik existitzen direla erakusteko, baizik eta, protagonistak izateaz gain, batzuk erreferenteak direla erakusteko. Ezagutzen ez den egia eta errealitatea erakustea da helburua.

ATXARTE

Abenduaren 1tik urtarrilak 9 arte

Itsasmuseum

Egilea: Arantza Saez de Lafuente

Atxarteko paraje naturala Urkiolako Parke Naturalaren barruan dago. Haitzarte bat da, Untzillaitz, Aitz Txiki eta Alluitz mendien artean sartuta dagoen haran batean. Pago, haritz, kareharri eta ibaiaren artean Atxarteko Kristo Santuaren Ermita, harrizko zubia eta Atxarteko errota zaharraren aztarnak daude. Edertasun horren artean, ordea, Atxarteko harrobi izan zirenaren hondakinak ageri dira oraindik. Harrobi horiek Atxarteko Eskalada Eskola dagoen gune harritsua ustiatu zuten hainbat hamarkadatan. 70 urte baino gehiago dira eskalatzaileek haitzarte horretan lehen bideak ireki zituztela, eta, gaur egun, adin eta baldintza guztietako jendeak gozatzen du natura betean dagoen paisaia horretaz.

CVCEPHOTO CONTEST 2021

Abenduaren 1tik urtarrilak 9 arte

Auditorio Itsasmuseum

---

Azaroaren 15tik abenduak 14 arte 

Casco Viejo (Unamuno) Azaroaren 15tik abenduak 1
Abando (Berastegi)

Moyua (Diputación) Abenduaren 1tik abenduak 14
Indautxu (Urquijo)
Santimami / San Mamés (Intermodal)

Egilea: CVCEPHOTO

CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketaren 7. edizioan saritutako 20 lan onenak Bilboko Metroko geltokietan eta Itsasmuseum-en egongo dira ikusgai aurten. Donostiako Club Vasco de Camping Elkartearen erakusketa da, eta tartean dira BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 14. edizioko irudi izateko hautatu zen ‘The Edge of Guillotine’ lana, Jan Zahula argazkilari txekiarrarena, edota 2021eko CVCEPHOTOko irabazle nagusia, ‘The X’, Marcin Ciepielewski poloniarrarena. Irudi liluragarriek mendiko arnasa eta akzioa ekarriko dute berriro ere Bilboko Metrora (2013an Jimmy Chin eta 2015etik CVCEPHOTO) eta, Itsasmuseumen estreinakoz, Bilboko kresalarekin eta itsaso usainarekin bat egingo dute.

MENDIAN GORA

Azaroaren 29tik urtarrilak 16 arte

Escaparates Casco Viejo

Egilea: MENDIAN GORA

EMMOA-Euskal Mendizaletasunaren Museoa fundazioak sortutako erakusketa da ‘Mendian Gora’, eta Alde Zaharrean itxita dauden dendetako erakusleihoak erabiliz euskal mendizaletasunaren historia kontatzea du helburu. Tokiko komertzioei bultzada bat emateko modua ere bada, ikusleak kalez kale dabilela ikusi eta ezagutuko baitu gure mendizaletasunaren eboluzioa, munduko mendietan barrena bidaiatuz, Pagasarrin abiatu eta Himalaiaraino.

BIZKAITARRAK GOIKO MUGETAN

Azaroaren 29tik urtarrilak 16 arte

PANGEA The Travel Store

Duela mende bat baino gehiago hasi zen C.D. Bilbao Pagasarri eta Gorbeiara lehen txangoak antolatzen. Harrezkero, Bizkaiko mendizaletasuna munduko mendirik garaienetaraino eta urrunenetaraino hedatu da, arrasto sakona utziz hango eta hemengo hormetan, gailurrerietan, glaziarretan eta basamortuetan. Argazki ibilbide honen bidez, EMMOA-Euskal Mendizaletasunaren Museoak abentura zirraragarri horren protagonista izan direnei omenaldi xume bat eskaini nahi die.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy