Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Mendi Tour sarrerak: Eibarren online salmenta aktibatu da eta Tolosan agortu bidean

@urmuga_2020

Martxoko Mendi Tour hitzorduak ate joka daude. Tolosa (8-9-10), Eibar (10-11), Igorre (11-18), Agurain (18) eta Zaldibarren (22-29) eskainiko dira Mendi Filmeko pelikula onenak hilabete honetan.

Tolosan 11. edizioa du Mendi Tourrak -zirkuituko aintzindaria-, eta edukiera bete egingo da Leidorren 400 ikuslerentzako eserlekuekin. Hiru egunetako abonuak eta martxoaren 8 eta 9ko sarrerak agortu dira, eta asteazkena 10eko azken aleak online nahiz leihatilan eskuratu daitezke. Pizgarri asko dakartza Tolosara aurtengo saioak: Mattin Zeberio Larraza tolosarrak zuzendutako Urmuga dokumentala, Tolosako Udalaren mendiko film laburren lehiaketa, Mendi Filmen saria jasotako 6 lan, CVCEPHOTO argazki erakusketa... Pandemia egoerara guztiz egokituta, saio gogoangarriak berriro Leidorren, Tolosako Udala eta TolosaGasaren eskutik.

Eibarren ere sarrera salmenta online eta Coliseo Antzokiko leihatilan hasi dute. Aretoa 200 eserleku erabiltzeko moduan egokituta dago. Bost film eskainiko dira martxoaren 10 eta 11ean, horietatik 4 sarituak Mendi Filmen, Sari Nagusia irabazitako Hillary - Ocean to Sky eta Ikuslegoaren Saria jaso zuen Everest - The Hard Way tarteko. Eibarko Klub Deportiboa eta Eibarko Udala dira 7. edizioa beteko duen ekitaldiaren babesleak, eta Klub Deportiboak hilabete osorako antolatu dituen mendi jardunaldietako egitarauan barneratua dago Mendi Tourra.

Igorren, Mendi Amesgarriak jardunaldietan eskainiko da Mendi Tourra martxoaren 11ean eta 18an, ostegunetan, eta 8. edizioa izango da. Lasarte Aretoa Igorreko Kultur Etxean 148 eserlekura egokitu dute edukiera, eta sarrera doan da; saioak 19:00etan hasiko dira eta orduerdi lehenago zabalduko dituzte leihatilak sarrerak erretiratzeko. Ganzabal Mendi Taldea eta Igorreko Kultur Etxea - Lasarte Aretoa dira ekitaldiaren babesleak.

Aguraingoa, martxoaren 18an, Vital Fundazioak babestutako Arabako Mendi Tour zirkuituko bigarren hitzordua da; Gasteizen egin zen lehena lau egunez, eta Amurrion egingo da hurrena apirilaren 16an. Agurainen 4. edizioa du Mendi Tourrak, Harresi Aretoan. Sarrerak aurrez aurre eskuratu ahal izango dira, martxoaren 10ean eta 11ean kirol guneko sarbide kontrolean, eta martxoaren 18an Harresi Aretoko leihatilan saioa hasi baino (18:30) ordubete lehenagotik.

Zaldibarren, bi astelehenetan eskainiko dira Mendi Tourreko filmak Liburutegi Zaharrean, martxoak 22 eta 29. Bosgarren urtez jarraian egingo da Mendi Tourra bertan, Zaldibar Elizateko Udalaren eskutik. Sarrerak doan eskuratu daitezke Zaldibarko Liburutegian.

 

 

Igorre

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra

Everest
 

K2
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy