Mendi Film Bizkaia Ternua Beka 2021
Mendi Film zine jaialdiak, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak eta Ternua outdoor jantzi markak, Mendiko Kulturarekin lotutako zinemagintza sustatzeko bide berria ireki dute Mendi Film Bizkaia-Ternua bekaren bidez.
Beka honen bitartez, Mendiko Kulturarekin lotuta dagoen ikus-entzunezko ekoizpena aktibatu nahi da Euskal Autonomia Erkidegoan, bereziki Bizkaiko lurralde historikoan. Mendiko kultura, eremu oparoa esploratzeko aukera, eta euskararen lurraldeko kostaldetik mendi gailur nagusietaraino doan ibilbidea bezain zabala den gaitegiarekin.
Beka jasotzeko aukera izango dute 18 eta 35 urte bitarteko eta Euskal Autonomi Erkidegoan ikasi edo lan egiten duten gazteek, aurretiko esperientziarik ez dutenak edo, gehienez, bi film labur edo film luze bat estreinatu dutenak zirkuitu komertzialean. Banaka zein talde gisa aurkeztu ahalko dira proiektuak.
Bekak 10.000 euroko diru-laguntza eskainiko du.
OINARRIAK (gehiago irakurri sakatu)