Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

"The Edge of Guillotine" aurtengo BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia irudi ofiziala

Jan Zahula argazkilari txekiarraren "The Edge of Guillotine" argazkiak irabazi du BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia kartela Saria CVCEPHOTO lehiaketan, beraz mendi zinemaldiaren aurtengo irudi nagusia izango da.

Elbaren bailaran, Txekiako Errepublikako Suitza Bohemia eskualdean, badira hareharrizko haitz eta mendiak, eta haietako ertz zorrotz batean ageri da Jenny Fischer eskalatzaile estatubatuarra, "Gilotina VIIb" bidea eskalatzen.

Xehetasun teknikoak:

  • Egilea: Jan Zahula
  • Kokalekua: Lbaské údoli, Txekiar Errepublika
  • Eskalatzailea: Jenny Fischer
  • Bidea: Gilotina, VIIb gradua (txekiako harearri gradua) -lehen igoera 1978-
  • Azalpena: "Jennyk bide estetiko hori hautatu eta eskalatu zuen aste batzuk lehenago, eta bertan eskalatzen ari zela argazkiak ateratzea nahi zuen. Beste zeregin batzuetara joana nintzen hara, baina asmatu genuen, eta egindako saioko argazkirik gustukoena da hauxe".
  • Kamera: Sony A7III
  • Lentea: Tamron 17-28 f/2.8, 18mm-tan botata
  • EXIF: 1/250S, f/2.8, ISO 100

 

Hauxe, beraz, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 14. edizioko karteleko irudia, babesle nagusien izendapenekin jantzia: Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala eta BBK Fundazioa. 

Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak 7.ez antolatu du CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketa, eta 2017tik ematen da bertan Mendi Filmeko karteleko irudiaren saria, bide batez 700€-ko diru-saria ere baduena.

Mendi Film Kartelak CVCEPHOTO bidez

2020: INTO THE LIGHT, Sandi Bertoncelj

2019: TOP OF AFRICA, Christian Pondella

2018: LEARNING TO FLY, Rainer Eder

2017: THE LIGHTHOUSE, Christoph Jorda

 

Maiatzaren 29an, larunbata, egingo da CVCEPHOTO sari banaketa ekitaldia Donostiako Antzoki Zaharrean (18:00), jendeari irekia, eta hara begira sarituen berri eman dute jada. Irabazlea Marcin Ciepielewski poloniarra izan da, "The X" argazkiarekin, bigarren saria Alex Buisse frantziarrak irabazi du "Moulin" lanarekin, eta hirugarrena Alessandro Cantarelli italiarrak irabazi du "Lavaredo's Gloria" argazkiarekin. Zazpigarren edizioak 58 herrialdetako 372 egileren lanak bildu ditu, eta guztira 952 argazki aurkeztu dituzte.

 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy