Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

14. ediziora filmak aurkezteko epea zabalik

ARAUDIA eta IZEN-EMATEA

Apostu sendoa gainditu genuen iazko abenduan, eta asko irabazi genuen denok, mendiko filmen zuzendari, ekoizle eta zaleok, pandemia garaiko BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia edizio gogoangarri bat ospatuz. Bizkar-zorroa energiaz beterik, garaia da 2021eko edizioan murgiltzeko.

14. ediziorako izen-emate epea apirilaren 1etik zabalik dago irailaren 15era arte. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia abenduaren 3tik 12ra egingo dugu aurten. Ekoizleek, zuzendariek eta errealizatzaileek beren lanak aurkezteko garaia da beraz, garai polita. 

Mendiarekin erlazionatuta dauden gaiak jorratzen dituzten filmek parte hartu ahal izango dute: alpinismoa, eskalada, abentura eta mendi kirolak, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena, etnografia, natura… 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoitzitako lanek baino ezin izango dute parte hartu edizio honetan.

Sail Ofizialeko sari guztiek izango dute “Eguzkilore” garaikurraz batera diru-ordaina, eta guztira 24.000€ banatuko dira.

Ikusi hemen BBK Mendi Film Bilbao - Bizkaia jaialdian urtez urte saritutako filmen zerrendak.

  • Sari Nagusia: “Eguzkilore” garaikurra eta 6.000 euro
  • Zuzendari Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 3.000 euro
  • Gidoi Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 2.000 euro
  • Argazkilaritza Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 2.000 euro
  • Epaimahaiaren Saria: “Eguzkilore” garaikurra eta 2.000 euro
  • Mendiko Film Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.200 euro
  • Eskaladako Film Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.200 euro
  • Kultura eta Natura Film Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.200 euro
  • Kirol eta Abentura Film Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.200 euro
  • Film Labur Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.000 euro
  • Euskarazko Film Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.000 euro
  • Ikusleen saria: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.000 euro

 

2020ko edizioan 175 film aurkeztu ziren 36 herrialde ordezkatuz, inoiz izan den kopururik handiena. Sail Ofizialeko zerrenda 54 filmek osatu zuten.

 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra

Everest
 

K2
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy