Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Lisa Stolze

Marketin eta harreman publikoetako profesionala da, eta besteak beste, "The Dawn Wall", "Chasing Niagara" eta "Cerro Torre - A Snowballs Chance in Hell" dokumentalen estreinaldi globaletan lan egin zuen. Film laburrak eta iragarki komertzialak ekoitzi eta idatzi izan ditu, eta Salzburgon (Austria) zinema-ekitaldiak eta film laburren jaialdiak antolatzen parte hartu izan du. Egun, Vienan egoitza duen agentzia batean dihardu. Bertan, marketin estrategiak garatzen ditu eta  aktibo digitalak sortzen jartzen du arreta

Laura Zumiani

Laura Zumiani Trentoko Zinemaldiko programazio orokorraren arduraduna da. Ibilbide profesionala Erroman hasi zuen, zinema-ekoizle batzuekin. Film Commissions mundua ezagutu zuen eta zinema bulegoa ireki zuen zonaldean. Estatu Batuetan ere bizi izan zen eta California Film Commission-ekin kolaboratu zuen. Trentino Film Commission egituratu eta inauguratu zuen, eta 2019ra arte haren arduradun izan zen. Beti kolaboratu izan du zinemaldiekin, Turingo Zinemaldia, CineLetteratura Mauro Bolognini, Religion Today eta Trentoko Film Festivalekin.

Iratxe Fresneda

Bilbon jaioa, zinemagilea eta irakasle agregatua da Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ikus-entzunezko Komunikazio Sailean 2004tik. Irakasle gonbidatua izan da Nevadako Unibertsitatean (AEB), New Yorkeko CUNY unibertsitatean (AEB), Lundeko Unibertsitatean (Suedia), Toulouse II - Le Mirailen (Frantzia), etab. Pimpi & Nella Films ekoiztetxea sortu zuen 2014an, Saioa Etxebarria artista bisualarekin batera, bere proiektuak askatasunez ekoitzi ahal izateko. Zuzendari eta ekoizle gisa egindako filmografian, “Irrintziaren Oihartzunak” (2016), “Lurralde Hotzak” (2018) eta “Tetuan” (2022) nabarmentzen dira. Bere filmak mundu osoko nazioarteko jaialdi eta filmoteketan proiektatu dira (Berlin, Madril, Genova, Seul, Quebec, Montevideo, Bartzelona...). Gaur egun, "All the roads are open" (2024) garatzen dihardu.

Josué Vergara

Zinemaren industrian bide oparoa egiten ari den konpositorea da. 2022ko Espainiako Ikus-entzunezkoen Musikaren Saria jaso du “Out of the Blue” filmeko soinu-bandagatik, zilarrezko 5 domina "Global Music Awards" sarietan, 5 "Akademia Music Awards", Malagako Zinemaldiko "Jerry Goldsmith" saria, 2 "Fimucinema" sari Tenerifeko Zinema Musikako Jaialdian, "Crystal Pine" saria Kroaziako International Sound & Film Music Festival jaialdian, eta "Hollywood Music In Media Award" saria Los Angelesen. "Aer" konposatu zuen 2018an, Espainiako Aire Armadaren kanta, erakunde horren enkarguz. Gaur egun, Immediate Music (Los Angeles) enpresa amerikarraren konpositore gisa ari da lanean. Bere jaioterrian, Valentzian, sortu eta konposatzen du, 15 urtez Suitzan bizi eta ikasi ondoren 1997an bertara itzuli zenetik.

Albert Pascual

Argazki-zuzendaria zineman, telesailetan, publizitatean, dokumentaletan, bideoklipetan, bideoartean... Estatuko eta nazioarteko zuzendari askorekin lan egin du, fikziozko 40 bat proiektutan argazkiak ateraz, eta publizitate-kanpaina ugarirekin. Aldi berean, Escola Superior de Cinema i Audiovisuales de Catalunyan irakasle aritu da 15 urtez, eta eskolak eman ditu bai Goi Mailan, bai Argazkigintza Zuzendaritzako Nazioarteko Masterrean. Shivling-erako (India) espedizioan kamera gisa parte hartu zuen. Bertan, Jordi Tosasek lehen jaitsiera egin zuen Snowboarden. Yuji Hirayama eskalatzailearekin ere lan egin du, Japoniako telebista baterako. 2021ean Ibon Cormenzanak zuzendutako "La Cima" filmaren argazki zuzendaria izan zen.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy