Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Mauro Leveghi

Trento Film Festivaleko presidentea 2017tik, 2015ean sartu zen bere zuzendaritza-batzordean. Baso Zientzietako lanbiderako lizentziaduna eta kalifikatua, Trentoko Merkataritza Ganberan sartu zen 1979an, eta bertan hainbat ardura izan zituen 2018an erretiroa hartu zuen arte: Nekazaritza Bulegoko zuzendaria, Sustapen eta Garapen Dibisioko zuzendaria, Negozio Akademiako zuzendaria eta, azkenik, Merkataritza Ganberako idazkari nagusia. Trentoko Udaleko eta Trentino Alto Adige Eskualde Autonomoko kontseilari-lanak ere egin ditu, eta Eskualde Kontseiluko buru izan da hiru urtez. Trentinoko Baso Elkarteko lehendakaria ere izan zen.

Kepa Sojo

Zine zuzendaria eta gidoilaria da, baita EHUko Letren Fakultateko Artearen Historia eta Musika Saileko Zinemaren Historiako irakasle titularra ere. Zinegile gisa, bi film luze zuzendu ditu, ‘La pequeña Suiza’ (2019) eta ‘El síndrome de Svensson’ (2006), baita telesail bat ere, ‘Platos sucios’ (2000) eta zazpi film labur. Horien artean nabarmentzekoa da ‘Loco con ballesta’ (2013), Goya sarietarako izendatua. Gasteizko Cortada film laburren jaialdia zuzendu du 2009 eta 2020 artean.

Paula Olaz

Zinema, telebista, antzerki, dantza eta bideo-jokoetarako soinu-bandak sortu ditu. Astronomiaren zale amorratua eta unibertsoaren soinu-ikerketaren munduan interesatua, 2017an ‘Child of the Universe’ lana grabatu zuen, Hubble Teleskopioaren irudi errealetan oinarrituta, Europako Espazio Agentziarentzat (ESA). ‘Nora’, ‘Crónica de una Tormenta’, ‘2 Urte 4 Hilabete eta egun bat’ eta beste zenbait film luzeren soinu-bandak konposatu ditu, eta ‘La Trinchera Infinita’, ‘Handia’ eta ‘Dantza’ filmetan ere lan egin du, besteak beste. 

Arrate Landaluze

Ikus-entzunezkoetan espezializatutako itzultzailea da, eta Disney edo Fox moduko estudio handientzat sortu eta berrikusi izan ditu azpitituluak. Bere ibilbideak eta ikasketek hala eskatuta, Orléans, London edota Bartzelonan bizi izan da. Urtetan kolaboratu izan du Mendi Filmekin, Itzulpen Departamenduko Arduraduna da zinemaldian, eta zeregin horretan kalitatezko lokalizazioen garrantzia azpimarratu izan du beti.

Joaquín Gómez

Konpositore, soinu diseinatzaile eta ekoizlea. 2005etik dokumentaletarako, animazioetarako, bideo-jokoetarako, trailerretarako, telesailetarako, ikus-entzunezko instalazioetarako eta filmetarako soinu-bandak sortzen ditu. Natura eta aire zabaleko kiroletarako duen zaletasunarekin bere musika konbinatuz, soundtrack eta soinu-diseinu enpresa sortu zuen: Ona Sounds. 2020ko pandemian zehar, Tomas anaiak eta biek ONA Short Film Festival sortu zuten, zinegileak, argazkilariak eta atletak hiru egunez Veneziako bihotzean biltzeko ekitaldia.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy