Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Adam Howard

Epaimahaikidea

Adam Howard ez da eskalatzaile ospetsua, ezta zine zuzendaria ere. Dena den, badaki zer den epaimahaikide izatea eta gizakia eta naturaren arteko topaketen edertasuna kontatzeko lan egitea. Zuzendari editorial eta “Alpinist” eta “Backcountry”ko CEO gisa, Howard-ek munduko lekurik garaienak ikusteko eta bertan eskalatzaile, eskiatzaile eta alpinista onenak ezagutzeko aukera izan du. Bere talde editorialarekin euren historiak kontatu ditu, leku asketan egindako abenturen argitalpen arrakastatsuenetan. Abenturazale amorratua izanik, Howard-ek hainbat argitalopenerako idatzi du, besteak beste, “Outside”, “Powder”, “Skiing”, “Dirt Rag”, “Mountain Flyer” eta “MSN.com”. “Inoiz ez gara aberatsak izango naturan diharduta”, dio. “Hala ere, bizitza aberatsa izango dugu”. Colorado Estatuko Mendebaldeko Unibertsitatean graduatu zen Howard (97); bertan Kazetaritza eta Teoria Politikoa ikasi zituen. Vermont-eko Ordezkari Ganberan egin zuen lan bi denboralditan (2009tik 2012ra) eta Estatu Batuetatik Nepalera eta Sri Lankara 2012an bidalitako ordezkaritzako kide izan zen. Bere emazte Holly-rekin eta euren bi alabekin bizi da euren familiako landetxean Cambridge-n, Vermont-en, Estatu Batuetan.

 

Lara Izagirre

Epaimahaikidea

Lara Izagirre Garizurieta (Zornotza, 1985) Ikusentzunezko Komunikazioan graduatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Bere zine ikasketekin jarraitu zuen New York Film Academy delakoan eta bi urtez New York-eko Forensic ekoiztetxean egin zuen lan...  Ondoren Bartzelonara joan zen. Kataluniako Zine eta Ikusentzunezkoen Goi-Eskolan gidoiari buruzko masterra egin zuen eta bertan hasi zuen “Un otoño sin Berlin” pelikularen gidoia, bere garapenerako Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso zuena gerora. 2010ean “Gariza Produkzioak” ekoiztetxea sortu zuen eta bertan hainbat film idatzi, zuzendu eta produzitu ditu. 2011an “Eszenaratze, aktorea eta espazioa” ikastaroa egin zuen Habanako Zine Eskolan bere zuzendari gaitasunetan sakontzeko. “Un otoño sin Berlin” pelikula Donostiako Zinemaldiko aurtengo edizioan estreinatu da, eta Irene Escolarrek, aktore nagusiak, aipamen berezia jaso du. Bere lanen artean nabarmenak dira “Bycicle Poem” (2010), “KEA” (2011), “Next Stop: Greenland” (2012 – Abentura Kirolen Pelikula Onena BCN Sports Film Jaialdian; Abenturako Pelikula Onena Moscuko Jaialdi Bertikalean; Pelikula Onena Nazioarteko Aire Jaialdian) “Sormenaren Bide Ezkutuak” (2013) eta “Larroxa” (2013). Orain bere hurrengo bi proiektuen gidoiak idazten ari da: “Gora beherak” eta “Udaberria”. 

 

Michael Pause

Epaimahaikidea

Kazetari, produktore eta idazlea. Walter Pause bere aitari esker, hasi zen Michael eskaladan, alpinismoari buruzko hainbat liburu idatzi dituen idazlea baitzen bere aita. Kazetaritza, Zientzia Politiko eta Historiako ikasketak burutu ondoren, 1978. urtean Bavariako Broadcasting Company delakoan hasi zen lanean alpinismoko “Bergauf-Bergab” programarako pelikulak eginez. Harrezkeroztik 150 pelikula baino gehiago editatu eta zuzendu ditu. Aldi berean, bere aitaren liburuak eguneratu eta berridatzi behar izateak Alpeetan aurki daitezkeen hainbat mendi-aukeren inguruan aditu izateko lagundu zion. 1984. urtean “Berge” aldizkariko mendiko atalaren erantzukizuna hartu zuen. 1992tik 1998ra erredaktore burua izan zen, eta gerora, “Senior Editor” izendatu zuten. Bere estreinalditik, 2003. urtetik, Tegernsee-ko Nazioarteo Mendi Zinemaldiaren zuzendari artistikoa da.  Mendizale gisa, forma klasikoak nahiago ditu, beti gailur altuen bila dabil eta eskalada eta eskia ere praktikatzen ditu. Bere lana eta zaletasuna medio, Alpeetako hainbat herrialdetan izan da, baita Nepalen, Afrikako Ekialdean, Patagonian eta Ipar Amerikan.

 

 

Pablo Iraburu

Epaimahaikidea

Arena Comunicación ekoiztetxearen eta  Nomadak Tx, Pura Vida, District Zero eta Muros pelikukulen zuzendarietako bat izan da. Film horiek guztiek zera dute amankomunean, elementu zehatz baten bitartez- musika tresna bat, goi mendietan egindako erreskate bat, errefuxiatu-kanpamendu bat edo munduko hainbat tokitan kokatutako  muga-hesietan- audientzia global bati zuzendutako gai unibertsala jorratzen da.  Telebistako programak  zuzendu ditu, Desafío 14+1 edo El Everest sin oxígeno beste batzuen artean, baita esaterako, Madrilgo Arkeologia Museoan ikus-entzunezko instalazioak eta Gobernuz Kanpoko Erakundeentzat Amerika, Asia eta Afrikan grabatutako dokumentalak ere.  Horrez gain zine-dokumentala erakusten du Nafarroako Unibertsitatean. Gaur egun zazpi dokumentaletan ari da lanean eta uste du horietatik gutxienez bi gauzatuko direla egunen batean. Cristina Garcia Purroyrekin ezkonduta dago eta hiru alaba ditu. 

 

Wojciech Fusek

Epaimahaikidea

Wojciech Fusek "Gazeta Wyborcza" egunkari poloniarraren editore burua da.  Varsoviako Unibertsitateko Zuzenbide eta Administrazio Fakultatean eta Teologiako Pontifikal Akademian ikasi zuen. 1991. urtean batu zen egunkarira, urte bete geroago kirol saileko buru izatera iritsi zen eta bi urte geroago egunkari orokorreko buru izendatu zuten, argitalpenak dituen 19 departamentuen arduraduna izanik. Egunkariaren nagusi gisa, horren berrantolaketa burutu du, estrategia editorial eta sustapen-estrategia martxan jarrita. Hedabidearen digitalizazioa eta giza baliabideen berrantolaketa izan dira bere arduretariko batzuk. Horrez gain, hainbat talderekin lan egin du nazio mailako eta nazioarte mailako proiektu editorialak prestatzeko. 2010. urtetik nabarmenak dira “Centro Deportivo”, “Gazety.pl” eta “Metro” proiektuak, baita promozio eta salmenten taldearekin “Sport.pl” marka ospetsuarentzat eratu eta abian jarritako proiektua ere. Eskalada eta mendiko eskia dira bere zaletasunetako batzuk. Horiei lotuta, hainbat mendiko dokumental eta proiektu multimediatan gidoilari gisa egin du lan. Gainera Nagorno Museoko Gailurren Batzorde Zientifikoaren kide da.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy