Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

ARAUDIA ETA SARIAK MENDI 

BBK MENDI FILM BILBAO-BIZKAIA 2022ko SAIL OFIZIALEAN IZENA EMATEKO ARAUDI ETA PROZEDURA

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia (Mendi Film) jaialdiaren 15. edizioa online eta aurrez aurre ospatuko da Bilbon 2022ko abenduaren 9tik 18ra.

Jaialdia, Mendi Film Festival Kultur Elkarteak antolatuko du; horren IFK zenbakia G01503192 da eta egoitza nagusia, Portal del Rey 14 - 3 eskuma, Vitoria-Gasteiz 01001 (Espainia). 

MENDI FILM, mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiei buruzko film eta dokumentalen Nazioarteko Jaialdia, International Alliance for Mountain Film erakundearen kide da 2011z geroztik. 

 

BALDINTZA OROKORRAK

·Mendiarekin erlazionatuta dauden gaiak jorratzen dituzten filmek parte hartu ahal izango dute: alpinismoa, eskalada, abentura eta mendi kirolak, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena, etnografia…

· 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoitzitako lanek baino ezin izango dute parte hartu edizio honetan.

· Parte-hartzaile bakoitzak film bat baino gehiago aurkeztu ahal izango ditu, eta haietako bakoitzari dagokion izena emateko inprimakia betetzea ezinbesteko baldintza da.

· Hautaketa Batzordeak hautatuko ditu lehiaketarako filmak.

· Hautatutako filmak behin edo bi aldiz eskainiko dira 2022ko abenduaren 9tik 17ra. Film sarituak 2021eko abenduaren 18an eskaini ahalko dira. Antolakuntza Batzordeak erabakiko du zein egunean eta zein aretotan eskainiko diren hautatutako filmak. Jaialdiaren Zuzendaritzak programazioa aldatzeko eskubidea du.

· Parte-hartzaileak aurkeztu duen lanaren jabetza intelektualaren eta emanaldi publikoen eskubideen titularra dela ziurtatzen du. Aldi berean, egileak bermatzen du MENDI FILM jaialdiak ez duela lan hori jendaurrean erakusteko inolako eragozpenik (ez legezko, ez kontratuzko, ez bestelakorik). Era berean, aurkeztutako lanean agertzen diren osagai eta elementuen (musika, bideo, irudiak, grafismoa, etab.) eskubideen jabe diren pertsona edo erakundeek eman beharreko baimenak badituela ziurtatzen du. Izena ematen duen horrek, egile-eskubide alorrean bitartekoek egin ditzaketen erreklamazioen aurrean, MENDI FILM jaialdiaren Antolakuntza Batzordeak kalterik ez izateko konpromisoa hartzen du. MENDI FILMek egile-eskubideak ez dituen edozein film deskalifikatzeko eskubidea erreserbatzen du.

IZEN-EMATEAK – EPE MUGA: 2022ko IRAILAK 15

· 2022ko BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaian izena emateko epea 2022ko apirilaren 1ean hasiko da eta irailaren 15ean itxiko da.

· Izen-ematea zuzendari, ekoizle edo haien legezko ordezkariek gauzatuko dute.

· BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 15. edizioan izena ematea doakoa da.

· Izena emateko bi aukera daude, eta batean zein bestean eskatzen den materiala erantsi behar da: Webgunean dagoen inprimakia online betez (www.mendifilmfestival.com) edo International Alliance for Mountain Film elkargoko jaialdien izen-emate bateratuaren bidez (https://www.mountainfilmalliance.org/multi-submission-form/).

· Aurkeztutako lan ororekin, jatorrizko bertsioaren hizkuntza edozein dela ere, nahitaez aurkeztu behar da ingelesezko azpitituluen artxiboa (.srt) eta/edo denbora kodeak dituen hizketen zerrenda ingelesez

· Beharrezkotzat jotzen den dokumentazioa aipatutako epean bidali beharko da posta elektronikoren bidez (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.). 

·Izen-emate guztiek jaso izanaren adierazpena jasoko dute.

· MENDI FILMen Antolakuntza Batzordeak izena ematen duten parte-hartzaile guztiei pertsonalki jakinaraziko die hautaketa ofizialaren emaitza, publikoki jakitera eman aurretik eta, gutxienez, jaialdia hasi baino hiru aste lehenago.

· MENDI FILMen Antolakuntza Batzordeak hautatutako filmen parte-hartzea eskubideen titularrekin posta elektronikoz konfirmatuko du. Titularrak hiru lanegun izango ditu hautaketa konfirmatzen denetik bere parte-hartzea atzera botatzeko.

· Lanak edizio honetan parte har dezala onartuz gero, aurretiko hautaketarako kopiak MENDI FILM jaialdiaren artxibo historikoen parte bilakatuko dira. Kopia horiek barne-kontsultak egiteko eta jaialdiaren sustapenerako baino ezin izango dira erabili, filmaren ustiapen- eta banaketa-eskubideen titularren baimena jaso ondoren.

 

BALDINTZA TEKNIKOAK

Hautatu diren filmek honako ezaugarriak bete behar dituzte:

Video codec: Apple prores 422 or DNXHD 115

Audio MPEG-4 stereo, 48kHz, 128 kbps

Filmak postaz bidaliz gero (USB flash unitatea, HDD disko gogor eramangarria, SD txartela), Antolakuntza Batzordeak ez du bidaltze eta itzultze edo aduana gastuen ardura hartuko.

 

SUSTAPENERAKO MATERIALA

Izen-emate oro filmaren hiru irudirekin eta posterrarekin batera bidali beharko da. Irudi horiek erreproduzitu, argitaratu edo erakutsi ahalko dira, jaialdiaren sustapenerako den heinean

Argazkiak entregatzeko baldintzak: 

- Formatua: JPEG edo PNG 
- Gutxieneko bereizmena: 3500x2000 edo handiagoa
- Gehieneko tamaina: 5000kB

Argazkiekin batera, bidali beharko dira filmaren izenburua, kokalekua eta autorearen kredituak. Hautatutako lanen argazkiak MENDI FILM jaialdiaren artxiboetan gordeko dira.

“Press Kit” eta zuzendariaren curriculuma gehitu behar dira.

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiak hautatutako filmen informazioa eta aurkeztutako promoziorako materiala (inprimakian emandako informazioa, argazkiak, kartelak, trailerrak eta 3 minutu baino gutxiago irauten duten filmaren zatiak barne) MENDI FILMen kanal ofizialetan eta online zein offline-ko komunikabideetan aldatzeko eta erabiltzeko eskubidea erreserbatzen du.

 

SARIAK

Jaialdiaren zuzendaritzak bost kidez osatutako Nazioarteko Epaimahaia izendatuko du.

Nazioarteko Epaimahaiak, jaialdiaren zuzendaritzarekin batera, barne-arautegia ezarriko du. Epaimahaiaren erabakia ezeztaezina izango da. Honako sari hauek banatuko dituzte:

· Sari Nagusia: “Eguzkilore” garaikurra eta 6.000 euro*

· Zuzendari Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 3.000 euro*

· Gidoi Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 2.000 euro*

· Argazkilaritza Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 2.000 euro*

· Epaimahaiaren Saria: “Eguzkilore” garaikurra eta 2.000 euro* 

· Soinu Banda Onenaren Saria: "Txalaparta" garaikurra eta 1.200 euro*

· Mendiko Film Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.200 euro*

· Eskaladako Film Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.200 euro*

· Kultura eta Natura Film Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.200 euro*

· Kirol eta Abentura Film Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.200 euro*

· Film Labur Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.000 euro*

· Euskarazko Film Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.000 euro*

 

Ikusleak aukeratutako filma gehituko da sari zerrendara.  

·Ikusleen saria: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.000 euro*

 

*Sarien zenbateko gordinei indarrean dagoen zerga-araudia ezarriko zaie.

 

Soinu Banda Onenaren sarian hautagai izateko, derrigor aurkeztu behar da filmaren “cue sheet”-a.

30 minutu edo gutxiago irauten duten filmak sartuko dira Film Laburren kategorian.

Epaimahai Ofizialak aipamen bereziak eskaini diezazkieke nahi dituzten filmei.

Sariak 2023ko apirila eta ekaina artean ordainduko zaizkie eskubideen titularrei.

  

MENDI TOUR 2023

2022ko BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiko Sail Ofizialean dauden film guztiak hartuko dira kontuan 2023ko Mendi Tourreko zerrenda osatzerako orduan. Mendi Tourra BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiak antolatzen duen zirkuitu ibiltaria da; urtean zehar, Espainiako 50-60 hiritara hurbiltzen da.

MENDI FILM hautatutako filmen eskubideen titularrekin harremanetan jarriko da 2023ko Mendi Tourrean parte hartzeko, eta dagozkion baimenak (royalties barne) gauzatzeko.

Araudi honetan aipatu ez den edozein egoera BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 15. edizioaren Antolakuntza Batzordeak konponduko du, ikus-entzunezko jaialdien eskubide, erabilera eta ohiturekin loturiko printzipio orokorrak errespetatuz.

Araudi honen interpretazioa eta gauzatzea jaialdiaren Antolakuntza Batzordeari baizik ez dagokio.

Eskubideen titularrak, zuzendariak, ekoizleak edo banatzaileak BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiaren 15. edizioaren izena emateko inprimakia sinatu izanak araudi honen baldintzak onartzea dakar.

Izena ematean emandako datu guztiak kontu handiz tratatuko dira, datu pertsonalak babesteko araudiaren arabera. Datuen tratamenduaren helburua BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiaren eta etorkizuneko edizioen izen-emate eta garapen jarduerei lotuta dago. Titularraren datuak aldatuz gero, Asociación Cultural Mendi Film Festival Elkarteari jakinarazi beharko dio, datu-basearen eta web-orriaren erakunde kudeatzailea den heinean, posta elektroniko bat bidaliz hurrengo helbidera: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.. Asociación Cultural Mendi Film Festival Elkarteak datuak zehatz eta egiazkotzat joko ditu beti; datu horiek ez zuzentzeak Elkartea erantzukizunetatik salbuesten du. Datu pertsonalei dagokienez, titularrak edozein unetan erabil ditzake bere sartzeko, zuzentzeko, aurka egiteko edo deuseztatzeko eskubideak, eta Asociación Cultural Mendi Film Festival Elkarteari jakinarazi ahalko dio, datu-basearen eta web-orriaren erakunde kudeatzailea den heinean, posta elektroniko bat bidaliz hurrengo helbidera: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.. Emandako datuak bitarteko batenak izanez gero, azken horrek erabilera eta funtzionamendu baldintza horien berri izan behar du, eta izena emateko inprimakia bidali eta/edo betetzen duen hori izango da erantzule bakarra.

 

 

2021eko SARIAK

 

 

SARI NAGUSIA “Eguzkilore” garaikurra eta 6.000 €

SCIANA CIENI. (THE WALL OF SHADOWS), Polonia-Alemania-Suiza, 2020

Zuzendaria: Eliza Kubarska

 

ZUZENDARI ONENA “Eguzkilore” garaikurra eta 3.000 €

HAMID SARDAR - LE CAVALIER MONGOL, Frantzia, 2019

 

GIDOI ONENA “Eguzkilore” garaikurra eta 2.000 €

GODSPEED LOS POLACOS, EE.UU., 2020

Zuzendaria: Adam Nawrot

 

ARGAZKILARITZA ONENA “Eguzkilore” garaikurra eta 2.000 €

A WHITE DREAM, Frantzia, 2021

Zuzendaria eta argazkilaria: Mathieu Le Lay

 

EPAIMAHAIAREN SARIA “Eguzkilore” garaikurra eta 2.000 €

THE TRAVERSE, Frantzia, 2021

Zuzendariak: Bem Tibbetts eta Jake Holland 

 

SOINU BANDA ORIGINAL ONENA “Txalaparta” garaikurra eta 1.200 €

LE CAVALIER MONGOL, Frantzia, 2019

Konposatzailea: Laurent Parisi

 

MENDIKO FILM ONENA “Eguzkilore” garaikurra eta 1.200 €

MENDIAK – 1976, Espainia, 2021

Zuzendaria: Luis Arrieta 

 

ESKALADAKO FILM ONENA “Eguzkilore” garaikurra eta 1.200 €

BLACK ICE, AEB, 2020

Zuzendariak: Zachary Barr eta Peter Mortimer

 

KULTURA ETA NATURA FILM ONENA “Eguzkilore” garaikurra eta 1.200 €

LA PANTALLA ANDINA, Espainia, 2021

Zuzendaria: Carmina Balaguer Montón

 

KIROL ETA ABENTURA FILM ONENA “Eguzkilore” garaikurra eta 1.200 €

AFTER ANTARTICA, AEB, 2021

Zuzendaria: Tasha Van Zandt 

 

FILM LABUR ONENA “Eguzkilore” garaikurra eta 1.000 €

MELTING LANDSCAPES GLACIARES, Espainia, 2021

Zuzendaria: Pepe Molina Cruz 

 

EUSKARAZKO FILM ONENA “Eguzkilore” garaikurra eta 1.000 €

AMAGANA, Espainia, 2021

Zuzendariak: Jon Goikoetxea Lopez de Alda eta Iker Larrañaga

 

IKUSLEEN SARIA “Eguzkilore” garaikurra eta 1.000 €

MENDIAK – 1976, Espainia, 2021

Zuzendaria: Luis Arrieta

 

EPAIMAHAIAREN AIPAMEN BEREZIA

 JULIA, Frantzia, 2021

Zuzendaria: Jocelyn Chavy

 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra

Everest
 

K2
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
     
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy