Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Mendiko Zinemarako Nazioarteko Elkargoak bere sareko jaialdi guztietan filmak online erregistratzeko aukera jarri du abian

Mendiko Zinemarako Nazioarteko Elkargoa-IAMF, Mendiko Zinemaren sektorean lan egiten duten profesionalei eta entitateei zerbitzua ematera bideratutako erakundea da. 20 herrialde desberdinetan ospatzen diren eta kontinente bakoitzean ordezkaritza duten jaialdien sarea eskaintzen du. Sareak trukaketa profesionala eta sortzailea ahalbidetzen du zinemagileekin, kirolariekin, outdoor markekin eta mendi komunitatearekin, eta ideiak partekatu eta zinema eta mendiko komunitateko eta Aliantzako kideentzako baliagarriak diren zerbitzuak ahalbidetzen ditu.

IAMF-ren helburu nagusia mendiko zinema sustatzea, hobetzea eta zaintzea da. Sortu zenetik pasatako hogei urtetan zinema izugarri aldatu da, eta IAMF eta bere kideak beti egomn dira aldaketen aurrean adi, sistema analogikotik digitaletara igaro eta gero eta konektatuago dagoen mundura egokituz.

Orain, pelikulen izen-emateak online  burutzeko aukera berri bat aurkezten du, IAMF-ko kide diren jaialdi guztietara begira filmak behin bakarrik erregistratzea ahalbidetzen duena mountainfilmalliance.org webgunearen bidez. Alde batetik, horrek zuzendari eta ekoizleentzako filmak erregistratzeko prozesua errazten du, lehen jaialdi bakoitzeko izen emate orriak banan-banan bete behar zituzten eta. Bestetik, IAMF-ko kide guztientzako izen emateak eskuragarri bihurtzen ditu errazagoa da filmek mundu osoko publiko zabalago batera iristea.

Jaialdi anitzen erregistroarekin online izena emateko epea zabalik duten jaialdi guztietara filmak aurkeztea posible da, inprimaki bakarra betez. Bertan filma erregistratu den jaialdien ikuspegi orokorra eskaintzen da, eta IAMF-ko beste jaialdi batzuek filmaren izen-ematea irekitzen dutenerako abisuak ezarri daitezke.

Zuzendariek beren filmaren kopia IAMF-ko artxibategian uztea aukeratu dezakete Torinoko (Italia) Mendi Museo Nazionalean. Horren helburu bakarra jaialdiko materialak gordetzea eta artxibatzea da, mendiko zinemak denboran zehar izan duen bilakaera dokumentatuz. Filmak ez dira proiekzioetarako erabiliko (zuzenean edo linean) ez helburu komertzialekin ezta maileguan ere. Norbaiti artxibatutako materialak interesatzen bazaizkio, Mendiko Museo Nazionalak eskubideen jabeekin harremana erraztuko dio.

Mendiko Zinemarako Nazioarteko Aliantzak mendiko zinema sustatzen, garatzen eta zaintzen jarraitzen du, teknologia aldakorrak egokituz eta aprobetxatuz. Komunitate baten parte gara, eta mendiko sokadetan gertatzen den moduan, elkarrekin lan egiteak helburu handiak lortzeko aukera ematen digu, hala nola, hazten ari den mundu osoko ikuslegoari ahalik eta kalitatezko film gehien eskaintzea.

Mendiko Zinemarako Nazioarteko Aliantzako 28 kideak:

  • Autrans (FR), FESTIVAL INTERNATIONAL DU FILM DE MONTAGNE D’AUTRANS
  • Bansko (BG), INTERNATIONAL BANSKO MOUNTAIN FILM FEST
  • Bilbo (ES), MENDI FILM FESTIVAL
  • Braşov (RO), ALPIN FILM FESTIVAL
  • Domžale (SI), FESTIVAL GORNIŠKEGA FILMA
  • Dundee (GB), DUNDEE MOUNTAIN FILM FESTIVAL
  • Gap (FR), CINÉMATHÈQUE DE MONTAGNE / RENCONTRES DE LA CINÉMATHÈQUE DE MONTAGNE
  • Graz (AT), INTERNATIONALES BERG UND ABENTEUER FILMFESTIVAL GRAZ
  • Heerlen (NL), DUTCH MOUNTAIN FILM FESTIVAL
  • Kathmandu (NP), KATHMANDU INTERNATIONAL MOUNTAIN FILM FESTIVAL
  • Kendal (GB), KENDAL MOUNTAIN FESTIVAL
  • Krakow (PL), KRAKOWSKI FESTIVAL GÓRSKI
  • Les Diablerets (CH), FESTIVAL INTERNATIONAL DU FILM ALPIN DES DIABLERETS
  • Lugano (CH), FESTIVAL DEI FESTIVAL
  • Poprad (SK); MEDZINÁRODNÝ FESTIVAL HORSKÝCH FILMOV POPRAD
  • Skopje (MK), ECHO MOUNTAIN FILM FESTIVAL
  • Sondrio (IT), SONDRIOFESTIVAL
  • Tegernsee (DE), INTERNATIONALES BERGFILM-FESTIVAL TEGERNSEE
  • Telluride (US), MOUNTAINFILM
  • Teplice nad Metují (CZ), MEZINÁRODNÍ HOROLEZECKÝ FILMOVÝ FESTIVAL
  • Torelló (ES), FESTIVAL DE CINEMA DE MUNTANYA DE TORELLÓ
  • Torino (IT), MUSEO NAZIONALE DELLA MONTAGNA “DUCA DEGLI ABRUZZI”
  • Trento (IT), TRENTO FILM FESTIVAL
  • Ulju (KR) ULJU MOUNTAIN FILM FESTIVAL
  • Ushuaia (AR), FESTIVAL INTERNACIONAL DE CINE DE MONTAÑA USHUAIA SHH...
  • Valtournenche/Breuil-Cervinia (IT), CERVINO CINEMOUNTAIN FESTIVAL
  • Wanaka (NZ), NZ MOUNTAIN FILM & BOOK FESTIVAL
  • Zakopane (PL), MOC GÓR FESTIWAL FILMÓW GÓRSKICH

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra

Everest
 

K2
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
        
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy