Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

FILMIN-en ere Mendi Tour Online

Online eskaintza zabaldu egin da Mendi Filmen, orain FILMIN zine plataforma digital prestigiotsuan ere ikus daitezke Bilbon nabarmendutako pelikulak. Unbranded, Freedom Underload, Dirtbag: The Legend of Fred Beckey... bezalako lanak, Mendi Filmen Sari Nagusia irabazitakoak, eta beste hainbat gehiagorekin gozatzeko aukera Mendi Tour Online kanalean. Mendia, abentura, muturreko  kirolak eta natura gaiak jorratzen dituzten pelikulak nahieran, noiznahi eta nonahi. Eta jatorrizko bertsioei eutsiz, nahi bada Mendi Filmek landutako euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko azpitituluetara jotzeko aukerarekin.

Geroz eta mendi zinemazale gehiago gara! Asko zarete online zerbitzura jo duzuenok Vimeon aktibatu genuenez geroztik, duela urtebete, pandemia bete-betean. Eskaintza FILMIN bidez ere egiteak ikusle berriak gerturatuko ditu, mendiko zinema eta zuzendarien lanak ezagutarazteko aukera aparta da, eta Mendiko Kultura sustatuko dugu denon artean.

Ongi etorri!

Mendi Tour Online eskaintzen diren Mendi Filmen saritutako pelikulak FILMIN eta Vimeon

  • DIRTBAG. THE LEGEND OF FRED BECKEY  Sari Nagusia eta Ikusleen Saria'17 
  • FREEDOM UNDER LOAD  Sari Nagusia'16 
  • UNBRANDED  Sari Nagusia'15 
  • CHOLITAS  Epaimahaiaren Saria'19 (Vimeo)
  • OSTATNIA GORA (THE LAST MOUNTAIN)  Mnediko Film Onena eta Zuzendari Onena'19 
  • BONINGTON MOUNTAINEER  Mendiko Film Onena'17 
  • JUREK (Jerzy Kukuczka)  Mendiko Film Onena'15 
  • MANASLU (Hans Kammerlander)  Ikusleen Saria'19 
  • VIA CRUXIS Film Labur Onena'18 
  • HOME (Sarah Outen)  Kirol eta Abentura Film Onena'19 
  • THE RIVER AND THE WALL  Kultura eta Natura Film Onena'19 
  • A DREAM OF EDWIN DRUMMOND  Gidoi Onena'20 
  • PSYCHO VERTICAL (Andy Kirkpatrick)  Gidoi Onena'17 
  • VAELTAJAT - WANDERING IN THE WHITE  Argazkilaritza Onena'20 
  • POLYFONATURA  Sail Ofiziala'20 
  • SENSE RETORN  Sail Ofiziala'19
  • THIS MOUNTAIN LIFE  Sail Ofiziala'18 
  • SUPERHOMBRE (Horia Colibasanu)  Sail Ofiziala'18
  • TOM (Tom Ballard)  Sail Ofiziala'16

 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra

Everest
 

K2
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
        
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy