Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Ikusgarria izaten ari den Mendi Tour eskaintzak Otxandion eta Zaldibarren ditu hurrengo saioak

Bizkaian itxiko da Mendi Tourren martxoko eskaintza, Otxandion (hilak 27) eta Zaldibarren (hilak 29) egingo diren saioekin. Dagoeneko 11 Mendi Tour burutu dira 2021ean, eta ia 5000 ikusle bildu dira mendiko zinemagintza onenaz gozatzera,  tokian tokiko aretoetara.

Arrasto horretan sartuta, Otxandion lehendabiziko edizioa du Mendi Tourrak, martxoak 27 larunbat iluntzean (19:00). Mendiko kultura eta hainbat jarduera fresko eta erakargarri erakutsiko dituzten bost filmekin osatu da bertako programazioa: free-eskia Charge 2 filmarekin, espeleologia Harda - The Tough filman -Mendi Filmen zuzendari onena iaz, Marcin Polar-, parapentea A Plea for Refugee, aire akrobazia eta jauziak Out of the Blue filman, eta mendizaletasuna eta musika Urmuga-n. 

Mirugain Mendi Taldeak babestu du Otxandioko lehen Mendi Tourra, eta Udalaz batera Zineuskadi eta Madrilgo Poloniako Kultura Institutua -Harda filma poloniarra dakar-, dira laguntzaileak.

Mañondoko gimnasioan da hitzordua, eta sarrerak 2€-an eskuratu ahal izango dira han bertan.

Zaldibarren, berriz, aurtengo mendi jardunaldietako egitarauan bigarren saioa izango du Mendi Tourrak, martxoak 29an. Aurreko astelehenean bezala, saio berri honetarako sarrera-gonbidapenak ere agortuta daude. Ur lasterretako piraguismoa, eskia eta eskalada uztartuko dira eskainiko diren lau filmetan: Aterpean Ateri Ruben Crespo eta Mikel Sarasolaren lana, Metanoia eskia eta covid-19a nahasten dituena, Carie harrobi italiar batean eskalada estetikoa, eta L'Escaladé Libérée Antoaine Le Menestrel eskalatzaile aitzindariaren filosofiaz.

Bosgarren edizioa du Zaldibarko Mendi Tourrak bertako Udalaren eta Liburutegiaren eskutik, eta Zineuskadiren laguntzarekin. Liburutegi Zaharreko aretoan eskainiko da saioa.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy