Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

NOTICIAS

2017ko Mendi Tourrak  8.500 ikusletik gora bildu ditu aurten

Mendi Tour eskaintza, Bilbao Mendi Film Festivaleko azken edizioko ale onenak biltzen dituen mostra, sekulako datuak eskaintzen ari da 2017an. Urte erdian 8.500 ikusletik gora bildu dira aretoetan, 50 Mendi Tour desberdinetan.

Gehiago irakurri...

'The Lighthouse', Bilbao Mendi Film Festivalaren 10. edizioko irudia


Christoph Jorda argazkilari alemaniarraren ‘The Lighthouse’ da abenduaren 8tik 17ra egingo den  Bilbao Mendi Film Festivalaren 10. edizioko irudia.

Gehiago irakurri...

10. edizioko BMFF kartela!

Bilbao Mendi Film Festival 2017ko irudia agertuko duen kartela datorren larunbatean aurkeztuko da,  Donostiako Antzoki Zaharrean egingo den CVCEPHOTO lehiaketako sari banaketa ekitaldian.

Gehiago irakurri...

BMFF 2017 Kartelaren aurkezpena CVCEPHOTO Sari Banaketan

Donostia, 2017ko maiatzak 25. Bilbao Mendi Film Festivalak eta Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak komunikabideentzat bi deialdi prestatu dituzte larunbat honetarako, hilak 27. CVCEPHOTO mendi jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketaren 3. edizioko Sari Banaketa eta BILBAO MENDI FILM FESTIVALAREN 10. EDIZIOKO KARTELAren aurkezpena egingo dira egun horretan Donostian.

Gehiago irakurri...

10. edizioko kartelaren aurkezpena

2017ko maiatzak 22. Bilbao Mendi Film Festival 2017ko irudia agertuko duen kartela datorren larunbatean aurkeztuko da, Donostiako Antzoki Zaharrean egingo den CVCEPHOTO lehiaketako sari banaketa ekitaldian.

Gehiago irakurri...

1.000 ikusletik gora Iruñeako Mendi Tourrean

Atzo, osteguna, amaitu zen Iruñeako MENDI TOURRA, txalo sorta bero batekin amaitu ere, eskainitako azken filmak, Freedom Underload eslovakiarrak, aretoan bildutako ikusleen aitortza jaso zuenean. Astelehenean hasita, lau egunez, BILBAO MENDI FILM FESTIVALeko filmarik onenetakoak ikusi ahal izan dituzte Golem Baionara bertaratu direnek.

Gehiago irakurri...

Maiatza: 8 Mendi Tour + 10.edizioko kartela

Bilbao Mendi Film Festivalak bete-beteko maiatza du aurretik. Iazko edizioko filmarik onenez eta txalotuenez gozatzeko aukera ematen duen Mendi Tourra 8 hiri eta herritan eskainiko da maiatzean, guztira 14 proiekzio egun eta 19 saio metatuz. Eta 10. edizioaren kartel ofizialeko irudia ere ezagutaraziko du Club Vasco de Camping Elkartearen CVCEPHOTO Lehiaketako Sari Banaketa Ekitaldian, hilaren 27an, Donostian.

Gehiago irakurri...

Lehendabiziko Mendi Tourrak Zarautzen eta Bergaran

2017ko maiatzak 17. Bilbao Mendi Film Festivaleko filmik onenez eta txalotuenez gozatzeko aukera ematen duen Mendi Tourra Zarautzen eta Bergaran eskainiko da ostegunean eta ostiralean ondoz ondo. Lehendabiziko edizioa da bai batean eta bai bestean ere.

Gehiago irakurri...

MENDIFILM 2017: IZEN EMATEA ETA ARAUDIA

2017ko Mendi Film Festivalean lanak aurkezteko epea zabalik dago, irailaren 30era arte.

Jo ezazu ARAUDIA eta SARIAK atalera argibide gehiagorako.

Abenduaren 8tik 17ra egingo da Bilbao Mendi Film Festivalaren 10. edizioa.

Iruñeako Golem Baionan maiatzaren 15etik 18ra Mendi Tourra

Iruñea-Pamplona, 2017ko maiatza. Mendi Film Festival eta Golem-en eskutik Bilbon egin zen iazko zinemaldiko filma onenak Iruñera, Golem Baionara, helduko dira maiatzaren 15etik 18ra, lau egunez.

Gehiago irakurri...

Arrasate eta Orona-Hernani Mendi Tour

2017ko maiatzak 8. Bilbao Mendi Film Festivaleko filmik onenez eta txalotuenez gozatzeko aukera ematen duen Mendi Tourra Arrasaten eta Orona Fundazioaren Hernaniko (Galarreta) Orona Ideo eraikinean eskainiko da bihar eta etzi.

Gehiago irakurri...

Gillez Chappaz: IAMF Sari Nagusia 2017

Leioa Mendi Tour 2017_PO

Leioa, 2017ko apirilak 24. Bilbao Mendi Film Festivaleko filmik onenez eta txalotuenez gozatzeko aukera ematen duen Mendi Tourra seigarrenez egingo da Leioan, apirilak 26 eta 27an, asteazkena eta osteguna. Mendia, abentura eta natura uztartzen dituen filmagintza du ardatz BMFF-ak, eta hiriz hiri eta herriz herri aurkezten da Mendi Tourraren bidez. 2017a urte berezia da gainera, hamargarren edizioa beteko baitu Mendi Film Festivalak, abenduaren 8tik 17ra, Bilbon.

Gehiago irakurri...

Hondarribiko Itsas Etxetik mendira programazio biziarekin

Bilbao Mendi Film Festivaleko filmik onenez eta txalotuenez gozatzeko aukera ematen duen Mendi Tourra bigarrenez egingo da Hondarribian, apirilak 6 eta 7an, osteguna eta ostirala.  

Gehiago irakurri...

Mexikon martxoaren 28an eta 30ean

Mexikoko FREEMAN mendi webgunearen eskutik, Mendi Film Festivalak Montaña es Cultura zikloan parte hartuko du martxoaren 28an eta 30ean. Irailean han egingo den Mendi Tour-aren aurrerapena da.

Gehiago irakurri...

7. Mendi Tour Tolosa 10 filmerekin


Tolosa, 2017ko martxoak 8. Tolosako Mendi Tour zazpigarren edizioa  aurkeztu da gaur goizean. Martxoaren 13tik 15era egingo da, astelehenetik asteazkenera, Leidor antzokian.

Gehiago irakurri...

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy