Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Iruñeako Golem Baionan maiatzaren 15etik 18ra Mendi Tourra

Iruñea-Pamplona, 2017ko maiatza. Mendi Film Festival eta Golem-en eskutik Bilbon egin zen iazko zinemaldiko filma onenak Iruñera, Golem Baionara, helduko dira maiatzaren 15etik 18ra, lau egunez.

Saio bikoitzak izango dira egunero, eta 9 filma eskainiko dira guztira. Tartean Freedom Underload BMFF 2016ko Sari Nagusia jaso zuen filma, Epaimahaiaren Saria jaso zuen The Great Alone, alpinismoko filma onena Link Sar West, eskaladako filma onena Boys in the Bugs, eta kirola eta abentura filma onena Dodo's Delight. Horiez batera beste lau filma, joan zen abenduan Mendi Film Festivalean txalotuenetakoak izan zirenak eta publikoa gehien engantxatu zutenak.

Sarrerak eskuragarri daude jada Golem-en sare digitalean eta baita leihatilan ere. 6€ balio du eguneko saioak, eta lau eguneko abonuak 20€.

Mendi Film Festival eta Golem sokada berean daude ekitaldi hau antolatzen, eta Diario de Noticias eta Zineuskadiren laguntza jaso dute.


Programazioa:

Maiatzak 15 astelehena (18:30 eta 20:30)
LINK SAR WEST
BMFF 2016 Alpinismoko Film Onena

2016, Erresuma Batua, 32 min
Zuzendaria: Jonathan Griffith
VO: en SUB: es/eu

Jonathan Griffith alpinista eta argazkilaria, eta obsesio duen goi mailako erronka: Link Sar (7041m, Karakorum).


BLOCHEADS
2016, Erresuma Batua, 58 min
Zuzendaria: Alastair Lee
VO: en SUB: es/eu

Britainia Handiko boulderraren historia miresgarria.

Maiatzak 16 asteartea (18:30 eta 20:30)

DODO’S DELIGHT
BMFF 2016 Kirola eta Abentura Film Onena

2016, AEB, 28 min
Zuzendariak: Sean Villanueva-O'Driscoll, Josh Lowell, Nick Rosen eta Peter Mortimer
VO: en SUB: es/eu

Erritmoz eta umorez jositako abentura, big wall eskalada eta nabigazioa uztartzen dituena, Baffin Irlan.


AKABUKO MARTXEA
2016, Euskadi, 60 min
Zuzendariak: Aitor Gisasola eta Fredi Paia
VO: eu SUB: es
Aizkorri eta Uribe Kostaldea batzen dituen transhumantzia, mendiko kultura eta historia berreskuratuz.

 

Maiatzak 17 asteazkena (18:30 eta 20:30)
BOYS IN THE BUGS
BMFF 2016 Eskaladako Film Onena

2016, AEB, 18 min
Zuzendariak: Zachary Barr, Peter Motimer eta Nick Rosen
VO: en SUB: es/eu

Artesietan munduko onenetakoak diren bi eskalatzaile eta haien dedikazio tematia Kanadako Bugaboo mendietako hormatzar batean duten muturreko erronkan.

THE GREAT ALONE
BMFF 2016 Epaimahaiaren Saria

2015, AEB, 80 min
Zuzendaria: Greg Khos
VO: en SUB: es/eu
Historiako musher onenaren soslai hunkigarria, Iditarod-ean girotua, Lurreko Azken Lasterketa Handia.

 

Maiatzak 18 osteguna (18:30 eta 20:30)
ANNAPURNA III UNCLIMBED
2016, Austria, 12 min
Zuzendaria: Jochen Schmoll
VO: en/ger SUB: en/es
David Lama, Hansjörg Auer eta Alex Blümel austriarrak, inoiz inork egin gabeko erronka batean: Annapurna III-an hegoekialdeko pilarea.

METRONOMIC
2015, Frantzia, 15 min
Zuzendaria: Vladimir Cellier
VO: fre SUB: es/en
Artista bilkura eta uztarketa magikoa, Verdongo haitzarteetako skyline-tan.

FREEDOM UNDERLOAD
2016, Eslovakia, 58 min
Zuzendaria: Pavol Barabas
VO: slk SUB: es/en

Bizi lezioak eta hausnarketak Tatra mendi ikusgarrien Eslovakiako isurialdean txertatuta dauden zamaketarien eskutik.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy