Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

7. Mendi Tour Tolosa 10 filmerekin


Tolosa, 2017ko martxoak 8. Tolosako Mendi Tour zazpigarren edizioa  aurkeztu da gaur goizean. Martxoaren 13tik 15era egingo da, astelehenetik asteazkenera, Leidor antzokian.

 

Olatz Peon Tolosako Alkatea, Alberto Gonzalez TolosaGasako arduraduna eta Aitor Elduaien Bilbao Mendi Film Festivaleko Komunikazio arduraduna agertu dira prentsaurrean. Tolosako Udalak eta TolosaGasak babesten dute Bilbao Mendi Film Festivalak antolatutako kultura eskaintza hau, eta Zineuskadi ere bidelagun dute laguntzaile gisan.

Mendi Tourretan lehena izan zen Tolosakoa, 2011ean, eta hau jada zazpigarren edizioa da. Jendartean harrera bikaina du, iaz esaterako, 1300 lagunetik gora bildu ziren hiru saioetara.

Aurtengo edizioan 10 film eskainiko dira, Bilbao Mendi Film Festivaleko bederatzigarren edizioko onenetakoak, tartean Sari Nagusia jaso zuen Freedom Underload, Epaimahaiaren saria jasotako The Great Alone, edota bi euskal ekoizpen, Akabuko Martxea eta Incognita Patagonia –euren zuzendariek aurkeztuta-. Mendia, abentura eta natura zinemagintzako puntako ekoiztetxe, zinemagile eta atletak dira film horietako protagonistak, eta denetariko gaitegiak jorratuko dira: alpinismoa, kirola eta abentura, natura, mendiko kultura, esplorazioa, eskalada…

Horrez batera, CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketako erakusketa ere eskainiko da Leidorko harreran. Guztira 14 argazki erakutsiko dira, formatu handian gozatzekoak, tartean 2016ko edizioko lehen hiru saridunak. Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak antolatzen du CVCEPHOTO lehiaketa eta Bilbao Mendi Film Festivalarekin elkarlanean ari da azken urteetan. Aurten, gainera, sari berezia sortu du: Bilbao Mendi Film Festivaleko kartela aukeratzeko atala; indarrean da deialdia martxoaren amaiera arte.

Tolosako Mendi Tourrerako sarrerak eskuragarri daude Leidorko leihatila orduetan ostegunean, larunbatean, igandean, eta saio egunetan, bakoitza 5€an. Saioak 19:30ean hasiko dira, eta filmak jatorrizko bertsioetan eskainiko dira, azpidatziekin.

 

Egitarau osoa:

Martxoak 13 astelehena

Metronomic

4634 – Perception

Boys in the bugs (Eskaladako Film Onena BMFF2016)

Freedom under load (Sari Nagusia BMFF2016)

 

Martxoak 14 asteartea

Annapurna III – Unclimbed

Guilt Trip

Dodo’s delight (Kirola eta Abentura Film Onena BMFF2016)

Akabuko martxea (*Aitor Gisasola zuzendariak aurkeztuko du filma)

 

Martxoak 15 asteazkena

Incognita Patagonia (*Ibai Rico zuzendariak aurkeztuko du filma)

The Great Alone (Epaimahaiaren Saria BMFF2016)

 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy