Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Deb Smythe

Kanada ekialdetik Banff-era 1977an joan zen Deb, Ekonomia Zientzietako ikasketak burutu ostean. “Denboralditxo bat hartzea erabaki nuen Mendebaldera joanez eskiatu eta ondo pasatzera, ‘benetako’ lan batean egonkortu aurreko urrats moduko bat zen”. Bada… berrogei urte beranduago han dago oraindik! Urte horietatik gehientsuenak Banff Mountain Film & Book Festival-ean lan eginez pasatu ditu. Egun, jaialdiko zuzendaria da eta baita Banffeko ordezkaria ere Nazioarteko Mendi Zinemaldian Elkargoan. Mendi gaiei buruzko milaka film ikusi ditu honez gero –antza, beraz, aurten Bilbao Mendi Film Festivaleko epaimahaikide izateko nahikoa arrazoi badu-.

Jack Tackle

Jack Tackle historiako eskalatzailerik onenetako bat da, bereziki Alaskan lau hamarkadaz (70etik 2000ra) egindako eskaladengatik ezaguna. 35 espedizio egin ditu hara, eta bera izan da lehena hango 17 bide eskalatzen, tartean Denaliko Isis isurialdea, Hunter mendiko Diamond Arête, Foraker mendiko Viper Ridge, Barille mendiko Cobra Pillar, edota Huntington mendilerroko lau bide berri. Peruko Cordillera Blanca eta Huayhuash mendilerroetara ere egin izan ditu espedizioak, eta baita Himalayara ere: Everesteko mendebaldera, Pakistanen Biantha Braak (Ogro), Uzam Braak eta Biafo orratzetara, eta Indiako Kaxmirrera. 

Gehiago irakurri...

Jesus Mari Lazkano

Jesus Mari Lazkano Pintura Departamentuko Irakasle Titularra eta Arte Ederretan Doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Gaztetan eskalatzailea izandakoa, egun nabigazioari lotuta dago eta hainbat espedizio egin izan ditu berak bakarrik Amerikar Estatu Batuak, Txina, Suitza, Yakarta, Espainia eta Italian. 2016an, Europako Kultur Hiriburutzaren babesean, lanean egin dituen 40 urteen atzera begirako erakusketa antolatu zen Donostiako Kursaaleko Kubo aretoan. Berriki, zientzia eta artea uztartu dituen Ipar Poloko espedizio batean parte hartu du, The Artic Circle Fundazio amerikarrak antolatu duena.

Nancy Rosenthal

 

New York WILD Film Festivaleko sortzaile eta zuzendari exekutiboa da Nancy Rosenthal. Ingurumen gaiei eta kontserbazioari buruzko dokumentalak, fauna basatiari buruzkoak eta explorazioa eta abenturari buruzkoak, eskaintzen dira zinemaldi horretan. Zinema munduan ibilbide oparoa du oso, eta tartean historia naturala, zientzia eta kontserbazioari buruzko hainbat filma saridun ditu, umeei zuzendutako eta National Geographic-ekin ekoiztutako lanak. Gizarte gaiei eta gai artistikoei buruzko lanak ere egin izan ditu. Eta Last Dance filma independentearekin Oscarretarako izendapena ere eskuratutakoa da.

Gehiago irakurri...

Paul Urkijo

 

Paul Urkijo Alijo Zinema Zuzendari gasteiztarra, txiki-txikitatik izan du marrazketa eta istorioekiko zaletasuna. Literatura, komikiak eta zinema ezagutzen hasten da, fantasiazkoa batez ere. 2008an, Arte Ederretan lizentziatu eta ikus-entzunezkoak, ilustrazioa eta infografia egiteari ekiten dio, modu profesionalean. Horrela fikziozko eta animaziozko film laburrak idazten eta egiten hasten da. Paulek zuzendu eta idatzitako film laburrek estatuko zein nazioarteko 85 sari irabazi dituzte, eta mundo osoan 400 alditan baino gehiagotan hautatu dira.

Gehiago irakurri...

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy