NOTICIAS
%50 arteko deskontudun Sarrera Packak urriaren 15a baino lehen erosiz gero
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2018
- Azken eguneratzea: Astelehena, 17 September 2018 09:14
- Argitaratua: Larunbata, 15 September 2018 00:01
Bilbao Mendi Film Festival 2018ko sarrera pack-a urriaren 15a baino lehen erostazu, eta %43 eta %50 bitarteko deskontuez baliatuko zara, sarrera horiek leihatilan izango duten prezioarekin alderatuz sekulako beherapena.
Bilbao Mendi Film Festivalek %50 arteko deskontuak eskainiko ditu sarrera pack salmentan urriaren 15era arte
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Festival
- Azken eguneratzea: Larunbata, 15 September 2018 09:10
- Argitaratua: Larunbata, 15 September 2018 01:01
Bilbao Mendi Film Festivalek bere jarraitzaileen fideltasuna saritzen jarraituko du %43 eta %50 arteko deskontuak eskainiko dituen sarrera pack eskaintzarekin, behin salmentako lehen fasean, ekainean, salgai jarri ziren sarrera pack guztiak agortu ostean.
Juanjo San Sebastian WOP Fundazioa Saria Bilbao Mendi Film Festivalen 11. edizioan
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2018
- Azken eguneratzea: Osteguna, 13 September 2018 10:07
- Argitaratua: Osteguna, 06 September 2018 13:11
Juanjo San Sebastian mendizale eta idazle bilbotarrak jasoko du Bilbao Mendi Film Festivalen aurtengo edizioko WOP-The Walk On Project Fundazioa Saria, mendizaletasunaren giza balioen defentsa eta transmisioa saritzen dituena.
Bosgarrenez emango da sari hau, eta distiraz betetako zerrendara batuko da Juanjo San Sebastian. Haren aurretik Josep Manuel Anglada, Sir Chris Bonington eta Peter Habeler izan dira sarituak, Jeremy Collins-en Drawn filmaz batera.
Bilbao Mendi Film Festival 11. edizioko Epaimahaia
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2018
- Azken eguneratzea: Asteartea, 14 August 2018 11:21
- Argitaratua: Osteguna, 09 August 2018 17:41
Hauek dira Bilbao Mendi Film Festivaleko 11. edizioko Sail Ofizialeko Epaimahaikideak:
Aldo Audisio, Emi Ueyama, Jim Herrington, Suzan Beraza eta Juanjo San Sebastian.
Hasiera Ekitaldiko sarrerak Udan ere eskuratu daitezke eta irailetik aurrera jaialdiko Sarrera Pack-ak %50-43 bitarteko beherapenekin
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2018
- Azken eguneratzea: Osteguna, 09 August 2018 12:46
- Argitaratua: Osteguna, 09 August 2018 11:01
Bilbo. Uda garaian, eskura dituzu Bilbao Mendi Film Festivalen 11. edizioko Hasiera Ekitaldiko sarrerak (abenduak 7). Euskalduna Jauregiko Auditoriumean 11. edizioko Sail Ofiziala zabalduko duen filma proiektatuko da, 'urteko mendi film handietako bat', seguru.
Sarrerek 13€ balio dute orain erosiz gero, eta leihatilan jartzen direnean 15€ balioko dute. Iaz agortu egin ziren, egunean bertan sarrera erosi nahi izan zuenak ez zuen aukerarik izan. 2017an jaialdiko 10 egunetako askotan agortu egin ziren saioetako sarrerak, Hasiera Ekitaldian bezala, baita Sala BBKn egin ziren saioetan ere. Iaz 10.400 ikusle bildu ziren Bilbon, Mendifilmen.
Udazkena mendiko zinemagintzaz jantziko da Mendi Tourren bidez
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2018
- Azken eguneratzea: Osteguna, 09 August 2018 12:44
- Argitaratua: Osteguna, 09 August 2018 11:01
Mendia, abentura eta muturreko kirolen zinemagintzaren ikusleak pozarren egoteko moduan daude, Mendi Tourra geroz eta hedatuago baitago, Euskal Herritik haratago Espainian nonahi ageri baita jada. Uda bitartean 30 hiri eta herritan 60 saiotik gora eskaini dira, eta irailetik aurrera beste hogei bat emanaldi egingo dira.
Piotr Atanasow
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2018
- Azken eguneratzea: Azteazkena, 01 August 2018 18:49
- Argitaratua: Larunbata, 28 July 2018 00:22
Piotr Atanasow uztailaren 24an zendu zen. Bulgariako mendi eta zinema munduarekin loturiko denentzat aitaponteko bat izan zen, ardatz bat. Gertukoa eta gizalege dotoreko pertsona zen.
Bilbao Mendi Film Festivalek 2018ko Hasiera Ekitaldiko sarrerak eta jaialdiko Pack sarrera multzoak salgai jarri ditu
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Festival
- Azken eguneratzea: Osteguna, 14 June 2018 11:51
- Argitaratua: Osteguna, 14 June 2018 11:46
Bilbo. Abiarazi da Bilbao Mendi Film Festivaleko 11. edizioaren (abenduak 7-16) sarrera salmenta. Euskalduna Jauregian egingo den Hasiera Ekitaldirako sarrerak, eta jaialdi osorako Pack sarrera multzoak ekainaren 15etik aurrera eskuratu ahal izango dira.
Hasiera Ekitaldia abenduaren 7an egingo da, eta bertan 11. edizioko Sail Ofiziala zabalduko duen filma proiektatuko da.
Sarrera Pack-ak, berriz, lau dira, iaz bezala, eta saio egunetan leihatilan erostea baino %50 merkeago da orain eskuratzea:
Rainer Eder-en 'Learning to Fly' da BMFF 2018ko irudia
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2018
- Azken eguneratzea: Astelehena, 04 June 2018 11:12
- Argitaratua: Igandea, 03 June 2018 07:21
CVCEPHOTO 4. edizioko sariak jakitera eman dira Donostiako Antzoki Zaharrean egindako ekitaldi dotorean, eta tartean dago Rainer Eder argazkilari austriar-suitzarraren Learning to Fly lana, Bilbao Mendi Film Festival Kartela Saria jaso duena, beraz Mendifilmeko 11. edizioko (2018ko abenduak 7-16) kartelaren irudia bilakatu dena.
Zorionak!
CVCEPHOTO 2018
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2018
- Azken eguneratzea: Ostirala, 01 June 2018 23:28
- Argitaratua: Ostirala, 01 June 2018 23:28
Kurt Diemberger-i emango dio IAMF-k 2018ko Sari Nagusia haren zinemagintzako eta mendiko ibilbideen aitortzan
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2018
- Azken eguneratzea: Osteguna, 24 May 2018 00:38
- Argitaratua: Azteazkena, 23 May 2018 08:00
Trento (Italia), 2018ko maiatzak 2. Mendi zinemaldien nazioarteko elkargoak (International Alliance for Mountain Film-IAMF) mendi zinemagintzari ekarpen esanguratsua egin dioten pertsonaiei ematen dien Sari Nagusia Kurt Diemberger-i dagokio aurten. Hala aitortu diote gaur Trentoko zinemaldian (Italia) antolatutako ekitaldian. Roberto de Martin Trento Film Festivaleko Zuzendariak eta Jabier Baraiazarra IAMF-ko Presidenteak -Bilbao Mendi Film Festivaleko Zuzendaria-, lagundu dute Kurt Diemberger ekitaldi horretan.
'Pura Vida' Golem-etan maiatzaren 23an 10. urteurrenaz batera
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2018
- Azken eguneratzea: Asteartea, 22 May 2018 11:23
- Argitaratua: Asteartea, 22 May 2018 11:01
Maiatzaren 23an 10 urte beteko dira Iñaki Ochoa de Olzaren erreskate ahalegin eredugarri hartatik.
Orduko izpiritu hura berreskuratu eta gogoratzeko, eta Iñaki zendu zenetik 10 urte beteko diren egunean, erreskate hari buruzko PURA VIDA filma proiektatuko da Bilbo, Iruña, Madrilgo Golem Zinemetan eta Bartzelonako Méliès zinemetan.
Ordua: 20:00etan
SARRERAK Bilbo, Iruña eta Madrid
SARRERAK Bartzelona
Sarrera salmentarekin biltzen den diru guztia SOS Himalayak Nepalen dituen proiektuetara bideratuko da.
Mendi Film Festival eta Skimetraje elkarlanean hasi dira sortzaile eta zuzendari berrien talentuari bide emateko
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2018
- Azken eguneratzea: Osteguna, 17 May 2018 09:36
- Argitaratua: Astelehena, 07 May 2018 08:00
Bilbo-Pamplona/Iruña. Mendi Film Festival eta Skimetraje Play Pyrenees Piriniotako eski eta snow jaialdia elkarlanean hasita gaudela iragartzen dugu ohar honen bidez. Ospatzekoa den uztartzea da, mendiko kulturaren aldeko eginahalean eta lanean indartzen gaituena. Alde biek orain arte osatutako ibilbidea dugu berme: Skimetrajek 7. edizioa beteko du aurten (azaroak 14-17) eta Bilbao Mendi Film Festivalek 11.a (abenduak 7-16).
Alex Areizagaren 'Orain' laburmetraiak irabazi du Kirolene Film lehen edizioko sari nagusia
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2018
- Azken eguneratzea: Ostirala, 11 May 2018 23:55
- Argitaratua: Astelehena, 07 May 2018 08:00
Kirolene Film lehiaketaren sari banaketa ekitaldia eta festa egin da gaur, 2018ko maiatzak 11, Durangoko San Agustin Kultur Gunean.
Ingurune naturalean oinarritutako kirol film laburren lehiaketa da Kirolene Film, lehen edizioa bete du aurten, eta Bilbao Mendi Film Festivalen babesa izan du.
Lehen edizioan 24 film laburrek hartu dute parte, 3 egile profesional eta 19 egile amateurrek egindako lanak.
Sari Nagusia Orain film laburrak jaso du, Gattiken produkzio etxeko Alex Areizagak zuzendutako lana. Hemen sinopsia: "Iraganaren itzaletik ihesi eta etorkizunaren bila, orain-a dela bizi behar dugun unea, eta filmak gogoeta hori egiten du, orain horren bila eginiko bidea erakutsiz".
Golem Baionako areto nagusia birritan bete zen 'Al Otro Lado de la Cuerda' filmaren estreinuan Iruñako lehen Mendi Tour egunean
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Tour
- Azken eguneratzea: Ostirala, 11 May 2018 21:37
- Argitaratua: Osteguna, 19 April 2018 16:30
Iruña-Pamplona, 2018ko apirila. 500 lagunetik gora bildu ziren astelehenean (apirilak 23), Golem Baionako (Iruña) lehen Mendi Tour egunean, Al Otro Lado de la Cuerda filmaren Iruñako estreinuaz gozatzeko. Bi saio, biak beteak, Sold Out!
Javi Valero zuzendaria, Arkaitz Yurrita protagonista eta ekoizlea, Mikel Zabalza eta Eneko Cesar eskalatzaile protagonistak, eta Eli Azurmendi margolariak aurkeztu zuten lana, eta filmaren lan-taldeko beste hainbat kide ere bildu ziren bertara. Giro aparta atzo Iruñakoa!
Pirinioetako eskaladari buruzko 'Al Otro Lado de la Cuerda' filma estreinatuko da Iruñan Golem Baionako Mendi Tourreko lehen egunean apirilaren 23tik 26ra Bilbao Mendi Film Festivaleko pelikula onenekin
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Tour
- Azken eguneratzea: Osteguna, 19 April 2018 16:33
- Argitaratua: Osteguna, 19 April 2018 16:30
Iruña-Pamplona, 2018ko apirila. Mendi Film Festival eta Golem-ek mendia, abentura eta natura gaien inguruko zinemagintzarik onena eta gaur gaurkoena aurkeztuko dute Iruñan Mendi Tourraren bidez, hilaren 23tik 26ra. Golem Baiona zinemetan egingo da Mendi Tourra, eta eguneko bina saio errepikatuko dira. Iaz 1000 ikusletik gora bildu ziren Golem Baionako lehen Mendi Tour eskaintzan, eta hark hauspotuta aurtengoa ere indarrean dator.