Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Billy Choi

Billy Choi (Hego Korea) Dongguk-eko Unibertsitatean Zinema Ikasketetan espezializatu zen. Zinemaldien inguruan lan asko egin ditu: Jeonju International Film Festival-ean, Emakumeen Nazioarteko zinemaldian Seulen, Korean Film Council-ean, edota Korean Barrier Free Film pelikulen bilkuran. Egun Ulju Mountain Film zinemaldiko programatzailea da.
Billy Choik mundu osoko mendi zinemaldiak ezagutu ditu, eta iaz Bilbon egon zen gonbidatu gisan.
Aurten Epaimahaikide izango da Bilbao Mendi Film Festivalean.

Hélios Gracia

Helios Gracia (Frantzia) 40 urtez eskola irakasle izan da, eta aldi berean zinemarako hainbat lan egin izan ditu, tartean hiru film bere ikasleekin.
Bere eskualdeko mendi eremuetan herriz herri ibiltzen zen zine taldea sortu zuen 90. hamarkadan.
Azken 12 urteotan Coupe Icare jaialdiko pelikulak hautatzeko batzordeko kide izan da, eta haren zuzendaria da gaur egun.
Gaztetxoen Epaimahaiko Saria ere sortu zuen, bere eskolako gaztetxoek osatzen dutena.

 

Jon Garaño

Jon Garaño (Donostia). Kazetaritza eta Publizitate ikasketak burutu zituen EHUn eta Zinema Saroben eta San Diegon (AEB). 2001ean Moriarti ekoiztetxea sortu zuen, eta bertan lan egiten du zuzendari, ekoizle eta gidoilari gisan. 100 lehiaketetan baino gehiagotan saritu dituzte bere lanak, eta bere dokumentalak 15 herrialde ingurutan emititu dira. Bere pelikulen artean nabarmentzen dira 80 egunean, eta Loreak, film onenaren Goya sarirako hautagaia izan zena eta 2015eko Oscarretarakoa ere bai. Aundiya filma zuzendu du orain azkena. Luzemetraia dokumental ezagunak ere ekoiztu izan ditu: Lucio eta El método Arrieta (Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian estreinatu zena eta saritua izan zena).

 

Pawel Wysoczanski

Pawel Wysoczański 1980an jaio zen Głogówen, Polonian. Katowice-ko Silesiako Unibertsitatean graduatu zen, Krzysztof Kieslowski Irrati eta Telebistako fakultatean. Zenbait film dokumentalen eta luzeko metraien egilea da: beste batzuen artean, Point of view, Flying education, On the road eta We will be happy one day, hainbat zinemaldietan saritua izan dena. Bere azken lanetariko bat, Jurek, Jerzy Kukuczka alpinista ospetsuari buruzko dokumentala da. Mundu osoan proiektatu da, baita Bilbao Mendi Film Festivalean ere, non aurreko edizioan Alpinismoko Film Onenaren Saria lortu baitzuen. Poloniako zine institutuko aditua da.

Silvo Karo

Silvo Karo (Eslovenia) 1977an hasi zen mendian. Patagonian izan da bereziki emankorra, non bere kirol ibilbidean hainbat espedizio arrakastatsu burutu dituen. Lehen igoera ugari egin ditu. National Geographicek argitaratu zuen Silvok Patagoniako erraldoiei buruz idatzitako Voices from the summit liburua. 1987an Cerro Torreko hego isurian eginiko igoera bat grabatu zuen eta handik sortutako filmak Trentoko zinema jaialdian mendiko film onenaren saria jaso zuen. Kamerari aritu izan da Esloveniako telebista nazionaleko saio batetan. Gorniškega zinemaldiko sortzailea eta zuzendaria da. Nazioarteko hainbat mendi zinemalditako epaimahaikidea, British Alpine Club-eko ohorezko kidea da.

 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy