NOTICIAS
Berriro elkartzen ari gara: Mendi Tourrak 7.100 ikusle aurten
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Tour
- Azken eguneratzea: Ostirala, 03 June 2022 06:21
- Argitaratua: Osteguna, 02 June 2022 22:00
2022ko Mendi Tourrak neurria hartu dio aro berriari, pandemia bolada atzean utziz. Mendiko pelikula puntakoenak, areto onenetan. Eta horrekin jendea, ikusleak, Mendi Zaleak, berriro zinema saioetan elkartzen ari gara.
Euskal Mendizale Federazioak eta Mendi Filmek sokada indartu dute
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2021
- Azken eguneratzea: Ostirala, 03 June 2022 06:19
- Argitaratua: Osteguna, 02 June 2022 18:21
Eduardo Martínez (Mendi Film), Ricardo Hernani (EMF-FVM) eta Zigor Egia (EMF-FVM) Bilboko Zabalgune eraikinean bildu dira, Mendi Filmen bulegoan.
Euskal Mendizale Federazioak eta Mendi Film Festival Elkarteak 2022-2024 hitzarmena adostu eta sinatu dute. Sokada berean lankidetzan aritzeko urrats irmoa eman dute hala, bi presidenteek, Zigor Egiak (EMF-FVM) eta Eduardo Martinezek (Mendi Film).
Azken egunak Mendi Film Bizkaia Ternua 2023 Bekan izen-emateko
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2021
- Azken eguneratzea: Astelehena, 23 May 2022 10:32
- Argitaratua: Astelehena, 23 May 2022 10:28
Mendi Film Bizkaia Ternua Bekaren 3. deialdian izen-emateko epea 2022ko maiatzaren 31ean agortuko da.
10.000€-ko Beka + Aholkularitza programa + BBK mendi Film Bilbao Bizkaia 2023 zinemaldian estreinaldia, Mendiko Kulturarekin lotutako zinemagintza eta ikus-entzunezko ekoizpen munduan zuzendari gazteak sustatzeko xedez.
"Ski is Life" BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia 2022 poster ofiziala
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2021
- Azken eguneratzea: Astelehena, 16 May 2022 18:52
- Argitaratua: Astelehena, 16 May 2022 07:34
"Ski is Life" argazkia da gure aurtengo edizioko irudi nagusia, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia posterra saria irabazi du CVCEPHOTO lehiaketan. Sandi Bertoncelj argazkilari esloveniarraren lana da, hain zuzen duela 2 edizioko irudi nagusia ere ekarri ziguna, 2020ko "Into the Light" hura.
Arrasaten 10. edizioa Mendi Tourrak
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Tour
- Azken eguneratzea: Asteartea, 10 May 2022 07:18
- Argitaratua: Astelehena, 09 May 2022 17:05
IAMF elkargoak aurrez aurreko batzarra ospatu du Trenton
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2021
- Azken eguneratzea: Astelehena, 02 May 2022 11:14
- Argitaratua: Astelehena, 02 May 2022 10:56
Elkartuta, lehen bezala orain ere, baina aurrez aurre batzartzeko aukeran. Hunkigarria izan da IAMF-Mendi Zinemaren aldeko nazioarteko elkargoko kideon batzarra 70. Trento Film Festivalean. Baziren bi urte, pandemia tarteko, aurrez aurreko batzarrik egin izan ezinda, eta Trento bezalako testuinguru sinbolikoan bildu gara IAMF-ko 28 kideak: mundu osoko 26 mendi zinemalditako ordezkariak, Torinoko Museo della Montagna eta Mendiko Zinema artxiboa.
Jabier Baraiazarra, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiko zuzendaria, IAMF-ko Presidentea da egun.
Mendi Tourraren estreinaldia Murgian eta Laguardian mendiko zinemagintzarik onena aurkeztuz Vital Fundazioaren eskutik apirilaren 22an eta 23an
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Tour
- Azken eguneratzea: Azteazkena, 20 April 2022 11:33
- Argitaratua: Azteazkena, 20 April 2022 11:30
Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilak 20. Mendi Film nazioarteko jaialdiko pelikula onenen zirkuitu ibiltaria Murgian eta Laguardian estreinatuko da apirilaren 22an eta 23an, ondoz ondo.
Mendi Tour Hondarribia apirilaren 8-9an
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Tour
- Azken eguneratzea: Azteazkena, 06 April 2022 16:33
- Argitaratua: Azteazkena, 06 April 2022 22:00
Mendi Film nazioarteko jaialdiko pelikula onenen zirkuitu ibiltaria Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumera itzuliko da apirilaren 8 eta 9an, ostirala eta lrunbata. Mendi Tourrak ibilbide oparoa du bertan, aurten 7. edizioa ospatuko du, eta saioetara bertaratzen direnek mendiko zinemarik onenarekin gozatuko dute.
15. ediziorako filmak aurkezteko epea zabalik
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2021
- Azken eguneratzea: Osteguna, 31 March 2022 23:39
- Argitaratua: Ostirala, 01 April 2022 08:00
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiak 15. edizioa beteko du 2022an. Filmen izen-emateak burutzeko epea apirilaren 1etik zabalik dago irailaren 15era arte.
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia abenduaren 9tik 18ra egingo dugu aurten. Ekoizleek, zuzendariek eta errealizatzaileek beren lanak aurkezteko garaia da beraz, garai polita.
'La Cima' pelikularen aurre-estreinaldian giro ederra Iruñeko eta Bilboko Golem zinemetan
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2021
- Azken eguneratzea: Ostirala, 25 March 2022 10:41
- Argitaratua: Osteguna, 24 March 2022 16:03
BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia eta Golem zinemen eskutik, martxoak 24 ostegunez 'La Cima' pelikularen aurre-estreinaldia egin da. Iruñeko Golem Baiona eta Bilboko Golem Alhondegia MendiZalez gainezka egon dira, Kanpaleku Nagusi giroa sumatu da, giro bikaina!
Mendi Tour 2022: Zaldibar / Otxandio / Burgos / Igorre
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Tour
- Azken eguneratzea: Osteguna, 24 March 2022 15:02
- Argitaratua: Osteguna, 24 March 2022 14:59
‘Mendiak-1976’ Eibarko Coliseoan Mendi Tourreko pelikulen artean martxoak 15 eta 22an
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Tour
- Azken eguneratzea: Asteartea, 15 March 2022 10:50
- Argitaratua: Asteartea, 15 March 2022 10:50
Mendi Film nazioarteko jaialdiko pelikula onenen zirkuitu ibiltaria Eibarko Coliseora itzuliko da martxoaren 15ean eta 22an, bi astearteetan. Mendi Tourrak ibilbide oparoa du bertan, aurten 8. edizioa ospatuko du, eta saioetara bertaratzen direnek mendiko zinemarik onenarekin gozatuko dute.
IAMF Gerraren aurka
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2021
- Azken eguneratzea: Igandea, 13 March 2022 20:16
- Argitaratua: Igandea, 13 March 2022 20:12
Mendi Zinemarako Nazioarteko Aliantzak elkartasuna adierazten die ukrainarrei eta, bereziki, Ukrainako Mendiko Kulturaren komunitatea osatzen duten guztiei, eta gogor gaitzesten du Errusiak Ukrainako herriaren eta haren subiranotasun nazionalaren aurka egindako eraso militarra.
Mendi Tourraren 10. edizioak mendiko zinemagintzarik onena dakar Vitoria-Gasteizera Vital Fundazioaren eskutik martxoaren 14tik 18ra
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Tour
- Azken eguneratzea: Osteguna, 10 March 2022 16:50
- Argitaratua: Osteguna, 10 March 2022 00:27
Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoak 10. Mendi Film nazioarteko jaialdiko pelikula onenen zirkuitu ibiltaria Vitoria-Gasteizko Vital Fundazio Kulturunera itzuliko da martxoaren 14, 16, 17 eta 18an. Mendi Tourrak ibilbide oparoa du Arabako hiriburuan, aurten 10. edizioa ospatuko du, eta saioetara bertaratzen direnek mendiko zinemarik onenarekin eta berrienarekin gozatuko dute berriz ere.
1.234 ikusle Iruñeko Mendi Tourrean
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Tour
- Azken eguneratzea: Ostirala, 25 February 2022 16:35
- Argitaratua: Ostirala, 25 February 2022 16:24
7. edizio bikaina bete du Mendi Tourrak Iruñeko Golem Baiona zinemetan otsailaren 21etik 24ra. Beste behin jendetza bildu da mendiko zinema onenaz gozatuz lagunarte politean lau egun borobil partekatuz. 1.234 ikusle lau egun eta 8 saiotan. Zine-marka itzela! Eskerrik asko bertaratu zareten guztioi! Eta baita laguntzaile izan zaituztegunoi: Nafarroako Mendi Federazioa, Skimetraje eta Plonoiako Kultura Institutua Madrilen.
Mendiko Zinemarako Nazioarteko Aliantzak 2022ko Grand Prize-arekin Michael Dillon saritzea erabaki du
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2021
- Azken eguneratzea: Asteartea, 15 February 2022 12:18
- Argitaratua: Asteartea, 15 February 2022 09:47
2000. urtean eratu zen Mendiko Zinemaren Nazioarteko Aliantza. Kideen artean sektoreko erakunde ospetsuenak ditu, eta erreferentzia gune nagusia da mendiko zinema ekoizten, sustatzen eta mantentzen dutenentzat. Gaur egun 28 kide gara: mendiko 26 zinemaldi, mendiko museo bat eta mendiko zinema-artxibo bat, Europa, Asia, Ipar eta Hego Amerika eta Ozeaniako 20 herrialde ordezkatzen dituztenak.