Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

10. edizioko BMFF kartela!

Bilbao Mendi Film Festival 2017ko irudia agertuko duen kartela datorren larunbatean aurkeztuko da,  Donostiako Antzoki Zaharrean egingo den CVCEPHOTO lehiaketako sari banaketa ekitaldian.

 

Mendiko jarduerak islatzen dituen nazioarteko argazkilaritza lehiaketa da CVCEPHOTO eta Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak antolatu du hirugarrenez. Aurtengo nobedadea 'BILBAO MENDI FILM FESTIVAL KARTELA Saria' izan da, 600€ko dirusariaz batera Bilbao Mendi Film Festivalaren 10. edizioko karteleko irudi izendapena bere duena.

Irabazlea hautatu da jada, eta aurrera genezake haren egilea aipatu sari banaketa ekitaldian izango dela saria jaso eta bere lana aurkezteko BMFF-eko zuzendari Jabier Baraiazarrak lagunduta. Ekitaldi horretan bertan aurkeztuko dituzte saritutako lan guztiak CVCEPHOTOk oarduradunek, guztira 20, eta aldi berean, beste 30 hautatu dituzte Antzoki Zaharreko pantaila handian proiektatzeko. Eta guztia borobiltzeko, CVCE-k Eñaut Izagirre eta Mikel Sarasola exploratzaile gazte ezagunak, euren jarduerengatik bogan daudenak, bilduko ditu hitzaldi bat eskaini dezaten: Hotzaren bila, explorazio espedizioen ikuspegia. Eñaut Izagirre (Elgoibar 1990) geografoa da, National Geographic Young Explorers beka jaso zuen “Incognita Patagonia” espedizioarengatik. Mikel Sarasola (Donostia 1987) piraguista da, eta “Caminos de agua” (2015eko BMFFean Epaimahaiaren aipamen berezia), “Humla”, “Kurssuaq, persiguiendo un sueño” filmen egilea besteak beste.

CVCEPHOTO Sari Banaketa 18:00etan hasiko da larunbatean, sarrera doakoa da, eta bertaratzeko gonbidapenak Club Vasco de Camping Elkartearen egoitzan (Prim 25 behea) jaso daitezke, 943 271 866 telefonora deituz ere gorde daitezke, edota ondoko helbideetan eskatuz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. e Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy