Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

HARRI ORRI ARkatz

Azaroaren 24tik urtarrilaren 7ra arte

Mariaren Bihotza plazako aztarnategia. San Frantzisko 14. Ordutegia: Asteartetik larunbatera: 10:00-13:00 16:00-19:00. Igande eta jaiegunetan: 10:00-14:00. Abenduaren 24a, 25a, 31a eta urtarrilaren 1a eta 6a itxita

3€ pertsonako (10 pertsonatik gorako taldeetan 1,5€). Ostegunetan doan.

Bisita gidatua 10/12/2023 -11:30 eta 16/12/2023 - 16:00 . Izena emateko: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Eskalada krokisaren historia, lanak eta egileak ezagutaraztea helburu duen erakusketa da. Eskalada existitzen denetik informazioa transmititzeko modua izan da krokisa, idatzizko kontaketaren ezinbesteko osagarria.
Erakusketan mundu osoko eskalatzaile eta artistek parte hartu dute, besteak beste, Armand Ballart, Phillipe Barthez, François Carrafancq, Rolo Garibotti, Jean eta Pierre Ravier, Christian Ravier, Jeremy Collins, Chema Agustín, Ángel López Cintero, Clay Wadman, Julio Villar, Timmy O'Neill, Eric Sloan, Rhiannon Klee Williams, Craig Muderlak eta Oscar Masó.

 

CVCEPHOTO 2023

Abenduaren 9tik abenduaren 14ra arte

Sala BBK

Egilea: CVCEPHOTO

Sala BBK-k CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazki lehiaketaren 9. edizioko 20 argazki onenak hartu ditu. Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak antolatutako lehiaketa da, eta ikus daitezkeen argazkien artean, Yhabril argazkilari bilbotarraren “X-Man” (BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiaren 16. edizioko irudia izateko hautatua) eta CVCEPHOTO 2023ko lehen saria irabazi duen  Carlos Cos plaentxiarraren “Grietas” daude.

YHABRIL. LUZ, MONTAÑA, ¡ACCIÓN!

Azaroaren 15etik azaroaren 30ra arte

Metro Bilbao

Zazpi kale (San Nikolas)
Moyua (Diputación) 
Indautxu
Santimami - San Mamés (Luis Briñas)

 ---

Abenduaren 1etik abenduaren 30ra arte

Metro Bilbao

Abando (Berastegi)
Moyua (Diputación) 
Indautxu
Santimami - San Mamés (Luis Briñas)

Autor: Yhabril

Yhabril, abentura, akziozko kirolak, fauna, eta natura gaien inguruko argazkilaria da. Kontrastez betetako artista da, mendizale amorratua, eta zoro sortzailetzat dauka bere burua. Haren irudi asko biral bihurtu dira azken urteotan, outdoor munduko argazkilari arrakastatsuenetariko bat bihurtzeraino. Hala erakusten dute lehiaketa entzutetsuenetan irabazi dituen nazioarteko 50 sarik baino gehiagok. Aurtengo BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiko irudi nagusiaren egilea da, "X-Man" izeneko argazkiarena, izendapen hori CVCEPHOTO 2023 lehiaketan irabazi zuen.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy