Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Noticias 2018

Kurt Diemberger IAMF-aren 2018ko Sari Nagusia

Kurt Diemberger-ek Mendi zinemaldien nazioarteko elkargoaren (International Alliance for Mountain Film-IAMF) Sari Nagusia jaso du Jabier Baraiazarraren eskutik, Bilbao Mendi Film Festivaleko zuzendaria eta IAMF-ko presidentea.

IAMF-ak mendi zinemagintzari ekarpen esanguratsua egin dioten pertsonaiei ematen die Sari Nagusia eta aurtengoa Kurt Diembergerri eman diote, haren zinemagintzako eta mendiko ibilbideen aitortzan.

Gehiago irakurri...

5. CVCEPHOTO lehiaketa Mendi 2019 Kartela sortzeko

Donostiako Club Vasco de Camping Elkartearen CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketaren 5. edizioan lanak aurkezteko epea zabalik dago 2019ko martxoaren 31era arte.

Sarien artean, Bilbao Mendi Film Festivalen 12. edizioko irudia izango den argazkia nabarmenduko da, 700 euroko dirusaria ere irabaziko duena.

Informazioa eta oinarriak:  5. CVCEPHOTO

Gehiago irakurri...

Jabier Baraiazarra BMFF-eko zuzendaria IAMF-ko Presidente izendatu dute

Bilbo, 2018ko martxoak 6.  International Alliance for Mountain Film-IAMF nazioarteko mendi zinemaldien elkargoak Jabier Baraiazarra Presidente izendatu berri du Eslovenian egindako batzarrean. Bost Kontinente eta 18 herrialde ordezkatzen dituzten 23 mendi zinemaldik eta Torinoko Musseo Nazionale della Montagnak osatzen dute IAMF, tartean Bilbao Mendi Film Festival, eta gaitegi horretako zinema industriaren ardatza da.

Gehiago irakurri...

'Becoming who I was' Bilbao Mendi Film Festivalen 11. edizioko Sari Nagusia

Becoming who I was filma korearrak, Moon Chang-Yong eta Jin Jeon zuzendarien lanak, irabazi du 11. edizioko Sari Nagusia. Igandean, hilak 16, jakinaraziko da sarietan azkena, Ikusleen Saria, egunean zehar egingo diren lau Non Stop saioetan. Datuak bildu barik oraindik, joan direneko hamar egunek Mendi jendearengan errotuta dagoela erakusten dute, giro aparta sortu da Bilbon.

Gehiago irakurri...

Bilbao Mendi Film Festivalek errekor historikoa ezarri du 12.000 ikusleak gaindituta

Bilbo, 2018ko abenduak 17. Mendi Film Festivalen 11. edizioa datu historikoekin amaitu zen atzo. 10 egunez Bilbo mendi giroan murgilduta egon da, mendi zinemagintzako gaur gaurko filma onenen lehiaketak erakarritako 12.008 ikuslerekin.  

Gehiago irakurri...

Juanjo San Sebastian-ek WOP Fundazioa Saria 2018 jaso du

Juanjo San Sebastian mendizale eta idazle bilbotarrak jaso du Bilbao Mendi Film Festivalen aurtengo edizioko WOP-The Walk On Project Fundazioa Saria, mendizaletasunaren giza balioen defentsa eta transmisioa saritzen dituena.

Sorpresaz beteriko ekitaldi batean, Juanjoren bizitzaz hitz egin da, umea zenetik, BBKn lan egiten hasi zenean eta alpinismoan izandako ibilaldiaz. Ekitaldia amaitzeko, eszenatokian bere familiarekin zegoela, Francis Díezek, Doctor Deseo, “Corazón de Tango” abestia jo zuen akustikoan.

Gehiago irakurri...

Programación sesiones Non Stop del domingo 16 de diciembre

International Alliance for Mountain Film elkargoaren batzarra Bilbon

Nazioarteko mendiko  zinema  jaialdi  nagusietako  zuzendariek, International Alliance for Mountain Film,  Bilbon  dute  aurten urteroko  batzarra. Bertan, mendiko zinemaren industriaren oraina eta etorkizun hurbila aztertu dituzte. Bilbao Mendi Film Festivaleko zuzendaria Jabier Baraiazarra da IAMF-ko Presidentea.
Batzarra Bizkaiko Foru Aldundiko Jauregian egin da, Bilbon, eta Unai Rementeria Ahaldun Nagusiak eta Lorea Bilbao Euskara eta Kultura Diputatuak egin diete harrera bertaratu diren 4 Kontinentetako kideei.

Gehiago irakurri...

Hasierako txanpa ikusgarria Sold Out erritmoan

Mendiko zinemagintzaren giroak hartuta dauka Bilbo egunotan. Joan zen ostiralean ekin zion 11. ekitaldiari Mendi Film Festivalek Euskalduna Jauregian sarrera guztiak agortu zituzten 1600 pertsonen aurrean. Sail Ofizialean 25 filma aurkeztu dira jada, edizio honetako ia erdiak, eta hainbat protagonista izan dira beren lanak eszenarioan aurkeztu dituztenak: Tommy Caldwell, Sean Villanueva, Nico Favresse, David Lama, Kepa Acero, Alberto Iñurrategi... eta zuzendari asko: Peter Mortimer, Michael Brown, Mathieu Le Lay, Bernat Sampol, Alex Areizaga, Oier Plazaola,...  

Gehiago irakurri...

'The Dawn Wall' Tommy Caldwell eta Peter Mortimer-rekin Sold Out

1600 ikusle gaur THE DAWN WALL filmaz haren protagonista Tommy Caldwell-ekin eta zuzendari Peter Mortimer-ekin batera gozatzeko.

Gehiago irakurri...

'Hartz eta Otsoekin lotan' Mendi Short 2018 irabazlea

 

Mendi Short 2018ko epaimahaiak ebatzi du egile amateurrentzako laburmetrai lehiaketaren 5. edizioa Iñaki Atxaren ‘Hartz eta Otsoekin lotan’ lanak irabazi duela.

Joseba Urkiola, ETB-ko Kirol alor burua, Anartz Agirre mendiko eta muturreko kirol gaietan aditua den ETB-ko kazetaria, eta Naia Diez kazetaria eta Mendi Short koordinatzailea izan dira epaimahaikideak.

Gehiago irakurri...

Murgildu Metro Bilbaon eta gozatu CVCEPHOTO ale onenekin

Azken urteotako ohiturari jarraituz, CVCEPHOTO lehiaketan saritutako 20 argazkiak ikusgai daude  Bilboko Metroko Abando eta Moyua geltokietan; baita BBK aretoan ere, Mendi Film Festival jaialdiak irauten duen egunetan. CVCEPHOTO Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak antolatutako Mendiko Jardueren Nazioarteko Argazki Lehiaketa da.

Gehiago irakurri...

Mendi bete diru: mendia billeteetan

Abenduaren 31era arte Bilboko Euskal Museoan Mendi bete diru erakusketaz gozatu ahal izango da, Bilbao Mendi Film Festival-eko jarduera lez. EMMOA-Euskal Mendizaletasunaren Museoak sortutako erakusketa da, eta mendi gaietan oinarritutako mundu osoko bankuko billeteak jartzen ditu ikusgai.

Gehiago irakurri...

Hasiera Ekitaldirako sarrera berriak: 'The Dawn Wall' Tommy Caldwell-ekin

SARRERA BERRIAK

Bilbao Mendi Film Festivaleko Hasiera Ekitaldiko sarrera salmentak sekulako harrera izan duenez, eserleku eskaintza zabaldu dugu Euskalduna Jauregiko Auditorio Nagusian bigarren solairua irekiaz.

Urteko filma, The Dawn Wall, saio horretan estreinatuko da Tommy Caldwell eskalatzaile protagonista eta izar handia bertan dela, eta harekin batera baita ere Peter Mortimer Sender Films etxeko zuzendari handia, eta Red Bull Media House etxeko Philipp Manderla ekoizlea.

Gehiago irakurri...

SARRERAK

 

HASIERA EKITALDIA: The Dawn Wall 

SALA BBK

GOLEM ALHONDIGA zinemak

Kutxabankeko multizerbitzu kutxazainak

Sala BBK, Golem Alhondiga zinemak eta Euskalduna Jauregiko leihatiletan

PROGRAMA #mendifilm 2018

'The Dawn Wall' filmak eta Tommy Caldwell eskalatzaileak zabalduko dute 11. Bilbao Mendi Film Festival

Abenduaren 7tik 16ra egingo den Bilbao Mendi Film Festivalek baditu Sail Ofizialeko lehen izar handiak: The Dawn Wall filma, eta haren protagonista Tommy Caldwell eskalatzailea. Euskalduna Jauregian abenduaren 7 ostiralez egingo den Hasiera Ekitaldian, Caldwell beraren, eta harekin batera Sender Films etxeko zuzendari Peter Mortimer eta Red Bull Media House-eko ekoizle Philipp Manderlaren aurkezpen eta argibideez gozatuko dute ikusleek. Proiekzioaren ostean, gainera, Tommy Caldwellek nahi duen orori autografoak eta dedikatoriak sinatuko dizkio.

Gehiago irakurri...

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy