Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

NOTICIAS

13. ediziorako filmak aurkezteko epemuga: irailak 15

IZEN-EMATEA

ARAUDIA

Film zuzendari eta ekoizle agurgarriak,

Eskerrik asko zuen filma BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldira aurkezteagatik!
2020ko udaberrian zabaldu genuen inskripzioak egiteko epea, eta harrez gero ekoizpen asko batu ditugu saskian. Uzta oparoa da, eta kalitatea ere tamainakoa. Bejondeizuela! Zorionak egindako lanagatik! Zuen pelikulek eta abenturek mendiko zinemaren magia sendotzen dute, eta horrek bizi ditugun garai makur hauetan balio itzela du.
Mendifilmeko lan taldeak gozo edaten du iturri horretatik. Indarberritu egiten gaitu gure festibalaren 13. edizioko prestaketa lanetan aritzeko bidean. Abenduaren 4tik 13ra Bilbo mendizaletasunaren eta zinemagintzaren ardatz izan bedi berriro!

Gehiago irakurri...

Hondarribian Mendi Tour arduratsua, osasuntsua eta arrakastatsua

Hondarribiko Mendi Tourraren 5. edizio gogoangarria ospatu zen uztailaren 18ko gauean Kasino Zaharreko lorategietan. Gau-giro itzela, ikusle emana, eta antolakuntza bikaina, guztiak bat egin zuen Udako Mendi Tour saio arduratsua, osasuntsua eta arrakastatsua burutzeko.

Gehiago irakurri...

Hondarribiko Mendi Tourraren 5. edizioa Uda kolorez jantzita uztailaren 18an

 

Eskuratu HEMEN gonbidapenak

Hondarribiko Kasino Zaharreko lorategietan, aire zabalean, Mendi Tourraren udako bertsioa: mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura jorratzen dituen zinemarik onena gau-giro ederrean gozatzeko formula.

Gehiago irakurri...

Urmuga: Euskal Herriko mendi zeharkaldi musikatua

Felipe Uriarte mendi gidaria, Jabier Baraiazarra BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zuzendaria eta Migel Zeberio orkestra zuzendaria, Bilboko Euskal Museoko aurkezpenean

Uztailaren 14tik abuztuaren 1era, Euskal Herria aldenik alde, mendiz mendiz, zeharkatuko du Urmuga espedizioak. Musika eta mendizaletasuna eskutik, Et Incarnatus Orkestra eta Mendiak eta Herriak mendi gidari agentzia oinarri direla, Garobel mendilerrotik Hiru Erregeen Mahairaino, mendebaldetik ekialdera burutuko den zeharkaldia da Urmuga. Euskal Herriko mendi nagusiak zeharkatuko ditu ibilbideak, Felipe Uriartek gidatuta, eta bidelerroko hainbat leku musikaz bustiko dira, Migel Zeberioren zuzendaritzapean.

Gehiago irakurri...

Atzeratutako Mendi Tourrak

OHARRA

Mendi Tour zikloko ondorengo saioak atzeratuta:

  • Filma!-Sevatur-San Sebastián (M13-14, Kursaal)
  • Vielha e Mijaran (M14-15, Cinema Vielha)
  • Sevilla (M19, Cine Avenida)
  • Iruña-Pamplona (M23-24-25-26, Golem Baiona)
  • Santutxu/Bilbao (M23/25, Rincón del Viajero)
  • ...

    Gehiago irakurri...

“Into the Light”: Argia ikusarazten duen irudia 2020ko Mendi Filmerako

Sandi Bertoncelj argazkilari esloveniarraren “Into the Light” da BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiko aurtengo irudi ofiziala. Club Vasco de Camping Elkartearen CVCEPHOTO Lehiaketan irabazi du sari hori, beraz Mendi Filmeko iruditeria osoko oinarria izango da.

Gehiago irakurri...

Everest 1980 Herri Oso Bat Gailurrean

Luis Mari ‘Petxu’ Sainz de Olazagoitia, Angel Lerma, Txomin Uriarte, Kike de Pablo, Felipe Uriarte eta Luis Mari Abalde, 1974ko eta 1980ko espedizioetako kideak.

SALGAI 8.5€

Gaur, 2020ko maiatzak 14a, 40 urte bete dira Martin Zabaleta eta Pasang Temba Everest gailurrera iritsi zirenetik. Orain bizi dugun egoeran, bila dezagun orain gure tontorra, jo dezagun denok gailurrera!

Gehiago irakurri...

1700 ikuslerekin mugarri berria ezarri du Mendi Tour Vitoria-Gasteiz Vital Fundazioa zine zikloak

Eduardo Martínez (Mendi Film Presidentea), Gorka Urtaran (Vitoria-Gasteizko Alkatea), Arantxa Ibañez de Opacua (Vital Fundazioko Zuzendaria) y Livia López (Vitoria-Gasteizko Kirol eta Osasun zinegotzia)

Mendi Tour Vitoria-Gasteiz Vital Fundazioa zine zikloak goruntza bidean jarraitzen du. Iazko datuak onak baziren, aurtengoak zer esanik ez: %30 hazi da ikusle kopurua aurten, mugarri berria ezarriz.

Gehiago irakurri...

Mendiko pelikula onenak otsailak 17-19-20-21ean Gasteizen hasiko den Arabako Mendi Tour Vital Fundazioa zikloan

Arantxa Ibañez de Opacua Vital Fundazioko zuzendariak eta Eduardo Martinez Mendi Film Festival Elkarteko presidenteak aurkeztu dute Mendi Tour Vitoria-Gasteiz Vital Fundazioaren 8. edizioko programazioa.

2020ko Mendi Tour zirkuituak otsailaren 17-19-20-21ean egingo du agerraldia Gasteizen, lau egunez, eta eguneko bina saio eskainiz (18:00 eta 20:15) Vital Fundazioa Kulturunean (La Paz 5, 1.solairua).  8. edizioa du Mendi Tour Vitoria-Gasteiz Vital Fundazioa zine zikloak.

Gehiago irakurri...

Donostia eta Zangozako jendetzak Mendi Tour 2020 arrakastatsuaren bidea zabaldu du, mendiko pelikula onenak areto onenetan

CHOLITAS Mendi Tour-ean: Pablo Iraburu, pelikulako zuzendarikidea, Donostiako Antzoki Zaharra gainezka bete zuen publikoarekin solasean

Zinema aretorik bikainenetara ilusioz gainezka garamatza neguan Mendi Tour zirkuituak. Urtarrileko lehen bi hitzorduek, Donostiak eta Zangozak, ikusle marka berriak jarrita hauspotu dute aurtengo zirkuitua. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiko pelikula onenak, artean oso toki gutxitan proiektatu direnak, 15 agertokitan programatuta daude otsailean eta martxoan, mendiko pelikula onenak, areto onenetan ikus daitezen.

Gehiago irakurri...

Zangozan eta Donostian abiatuko da 2020ko Mendi Tourra mendiko pelikula puntakoenak eskainiz

Mendi Tourraren 10. edizioa, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiko pelikula onenak erakusten dituen zikloa, Zangozan eta Donostian abiatuko da.

Mendi Tourrak urte osora zabaltzen du mendia, abentura, muturreko kirolak, natura eta ingurumen gaien inguruko zinemagintzaz gozatzeko aukera. Iaz,  2019an, esaterako, 50 hiri eta herritan aurkeztu ziren filmak, Euskadi eta Nafarroaz batera, Errioxa, Kantabria, Asturias, Galizia, Gaztela eta Leon, Madril, Extremadura, Andaluzia, Valentzia, Katalunia, eta Aragoin.

Gehiago irakurri...

'Treeline': gizateria eta naturaren arteko lotura garaile 2019ko BBK Mendi Film-en

Jordan Manley kanadarrak zuzendutako Treeline filmak lortu du BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia nazioarteko mendi zinemaldiko Sari Nagusia. Zuhaitzak dira ardatz nagusia, Columbia Britainiarra, Japonia eta Nevadako basoetan barna bidaiatzen duen filma honetan. Eta mezu bat: gizateria eta naturaren arteko lotura indartzeko beharra. Maisulan bat.

Gehiago irakurri...

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiak zortzigarren urtez jarraian gora egin du ikusle marka berria ezarriz

Bilbo, 2019ko abenduak 16. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia nazioarteko mendiko zinema jaialdiaren 12. edizioa atzo amaitu zen, oso datu onekin. 10 egunetan 12.360 ikusle bildu ditu aretoetan, urteroko gorakadari segida emanez, eta antolakuntza oso pozik dago zenbakiekin bezala, eskaini ahal izan den zinema eta ekitaldi kalitatearekin.

Gehiago irakurri...

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiak zortzigarren urtez jarraian gora egin du ikusle marka berria ezarriz

Bilbo, 2019ko abenduak 16. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia nazioarteko mendiko zinema jaialdiaren 12. edizioa atzo amaitu zen, oso datu onekin. 10 egunetan 12.360 ikusle bildu ditu aretoetan, urteroko gorakadari segida emanez, eta antolakuntza oso pozik dago zenbakiekin bezala, eskaini ahal izan den zinema eta ekitaldi kalitatearekin.

Gehiago irakurri...

Nives Meroi eta Romano Benet 2019ko WOP Saria jaso izanarekin "emozionatuta eta harro"

Nives Meroi eta Romano Benet alpinistak izan dira 12. edizioko omendu nagusiak. The Walk On Project-WOP Saria jaso dute, hilak 14 larunbatean, Sala BBK-n egindako ekitaldian.

Gehiago irakurri...

Mendi Gaua: 2019ko Filmarik irrikatuenak Golem Alhondigan

EROSI SARRERAK

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy