Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Hondarribiko Mendi Tourraren 5. edizioa Uda kolorez jantzita uztailaren 18an

 

Eskuratu HEMEN gonbidapenak

Hondarribiko Kasino Zaharreko lorategietan, aire zabalean, Mendi Tourraren udako bertsioa: mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura jorratzen dituen zinemarik onena gau-giro ederrean gozatzeko formula.

Ate joka da Hondarribiko Mendi Tourraren 5. edizioa, orain bai! Martxoak 28 eta 29an egitekoa zen aurtengoa, baina covid pandemiaren alarma egoeragatik atzeratu egin zen, eta uztailaren 18an, larunbata, ospatuko da Udako formatuan. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiko sei film labur eta film luze bat konbinatuz bi orduko iraupena duen saioa eskainiko da, mendiko zinemaren egungo panoraman arrakasta handiena duten tituluak aurkeztuz.

CLIMBING BLIND | 57', Erresuma Batua, Eskaladako Film Onena 2019ko Mendifilmen
IN PERPETUAL MOTION | 4', Australia, 2017ko Mendifilmeko Sail Ofiziala
HARRIA HERRIA | 7', Euskal Herria, 2019ko Mendifilmeko Sail Ofiziala
WHERE THE WILD THINGS KEEP PLAYING | 4', Australia, 2019ko Mendifilmeko Sail Ofiziala
THE SEARCH FOR THE WOOO | 11', Austria, 2018ko Mendifilmeko Sail Ofiziala
CAN'T SKI VEGAS | 11', AEB, 2019ko Mendifilmeko Sail Ofiziala
ALLEIN (ALONE) | 11', Alemania, 2019ko Mendifilmeko Sail Ofiziala

Jatorrizko bertsioetan eskainiko dira pelikulak, euskaraz, ingelesez hein handi batean, eta alemanieraz. Denek dituzte euskarazko eta gaztelaniazko azpidatziak, BBK Mendi Film Festival-ek sortuak. 

Inspirazio iturri diren pelikulekin, ikusleak hunkitu eta ametsak pizten dira. Ingurumen eta gizarte gaien inguruan hausnarketarako gonbita luzatzen zaie. Eta, batez ere, akzioa bor-bor agertzen dute: munduko txokorik ederrenetara bidaiatu, muturreko abenturak bizi, mendi eta horma tenteak eskalatu, elurretan malda liluragarrietan barrena irristatu, gailurrez gailur korrika egin, ibai basatietako ur lasterretan jolastu, bizikletan baso-bide berriak esploratu, oinez bazter ezezagun eta urrunetara iritsi… Nazioarteko atleta eta zine zuzendari onenek lagunduta beti, bertakoekin hasita.

22:00etan hasiko da saioa, eta Kasino Zaharreko lorategietako eremuak osasun zaintzaren inguruko neurri eta berme guztiak beteko ditu.

Sarrera doan izango da, baina gonbidapena eskuratzea derrigorrezkoa da. Non? Kutxabank sarean eta Arma Plazan.

Hondarribiko Udala da BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiak antolatutako ekitaldi honen babesle nagusia.
 
10 urteko eskarmentua da Mendi Tourraren bermea. Euskal Herritik abiatuta, Espainia osoan milaka ikuslek zinema kalitatean gozatu dituzten esperientziak eskaintzen ditugu, partekatzeko esperientziak, eta hala gertatu da Hondarribiko Itsas Etxean aurreko lau urteetan.

Kontzientziazio eta zuhurtzia garaiak dira, eta, aldi berean, ametsak elikatzeko eta barruan daramagun espiritu abenturazalea kargatzeko garaiak.
 
Mendi Tour Uda 2020 Hondarribian, mendiko zine freskoa eta sasoikoa aire zabalean.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
                    

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2019 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies