Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

13. ediziorako filmak aurkezteko epemuga: irailak 15

IZEN-EMATEA

ARAUDIA

Film zuzendari eta ekoizle agurgarriak,

Eskerrik asko zuen filma BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldira aurkezteagatik!
2020ko udaberrian zabaldu genuen inskripzioak egiteko epea, eta harrez gero ekoizpen asko batu ditugu saskian. Uzta oparoa da, eta kalitatea ere tamainakoa. Bejondeizuela! Zorionak egindako lanagatik! Zuen pelikulek eta abenturek mendiko zinemaren magia sendotzen dute, eta horrek bizi ditugun garai makur hauetan balio itzela du.
Mendifilmeko lan taldeak gozo edaten du iturri horretatik. Indarberritu egiten gaitu gure festibalaren 13. edizioko prestaketa lanetan aritzeko bidean. Abenduaren 4tik 13ra Bilbo mendizaletasunaren eta zinemagintzaren ardatz izan bedi berriro!

Eta lasai, oraindik zuen pelikula inskribatu ez baduzue, garaiz zabiltzate. Irailaren 15erako tartea daukazue azken detaileak findu eta izen emate formularioa osatzeko. Eutsi tinko azken txanpari!
Behin epemuga gainditzen denean, ahalik eta lasterren ezagutaraziko dugu #mendifilm2020-rako hautatuen zerrenda.
Mendiarekin erlazionatuta dauden gaiak jorratzen dituzten filmek parte hartu ahal izango dute: alpinismoa, eskalada, abentura eta mendi kirolak, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena, etnografia, natura… 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoitzitako lanek baino ezin izango dute parte hartu edizio honetan. 
Sail Ofizialeko sari guztiek izango dute “Eguzkilore” garaikurraz batera diru-ordaina, eta guztira 24.000€ banatuko dira.
www.mendifilmfestival.com-en daude xehetasunak, ARAUDIA eta IZEN-EMATEA ataletan.
Ikusi hemen BBK Mendi Film Bilbao - Bizkaia jaialdian urtez urte saritutako filmen zerrendak.

 

BBK MENDI FILM BILBAO-BIZKAIA 2020 SARIAK

Grand Prize / Sari Nagusia / Gran Premio: “Eguzkilore” trophy & 6,000€

Best Director / Zuzendari Onena / Mejor Director/a: “Eguzkilore” trophy & 3,000€

Best Script / Gidoi Onena / Mejor Guion: “Eguzkilore” trophy & 2,000€

Best Cinematography / Argazkilaritza Onena / Mejor Fotografía: “Eguzkilore” trophy & 2,000€

Jury Award / Epaimahaiaren Saria / Premio del Jurado: “Eguzkilore” trophy & 2,000€

Best Mountaineering Film / Mendiko Film Onena / Mejor Película de Alpinismo: “Eguzkilore” trophy & 1,500€

Best Climbing Film / Eskalada Film Onena / Mejor Película de Escalada: “Eguzkilore” trophy & 1,500€

Best Culture & Nature Film / Kultura eta Natura Film Onena / Mejor Película de Cultura y Naturaleza: “Eguzkilore” trophy & 1,500€

Best Sport & Adventure Film / Kirol eta Abentura Film Onena / Mejor Película de Deporte y Aventura: “Eguzkilore” trophy & 1,500€

Best Short Film / Film Labur Onena / Mejor Cortometraje: “Eguzkilore” trophy & 1,000€

Best Film in Basque / Euskarazko Film Onena / Mejor Película en Euskara: “Eguzkilore” trophy & 1,000€

Audience Award / Ikusleen Saria / Premio del Público: “Eguzkilore” trophy & 1,000€

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
                    

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2019 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies