Eduardo Martínez (Mendi Film Presidentea), Gorka Urtaran (Vitoria-Gasteizko Alkatea), Arantxa Ibañez de Opacua (Vital Fundazioko Zuzendaria) y Livia López (Vitoria-Gasteizko Kirol eta Osasun zinegotzia)
Mendi Tour Vitoria-Gasteiz Vital Fundazioa zine zikloak goruntza bidean jarraitzen du. Iazko datuak onak baziren, aurtengoak zer esanik ez: %30 hazi da ikusle kopurua aurten, mugarri berria ezarriz.
Lau egunez, eta 8 saiotan, 1700 lagun bildu dira Vital Fundazioa Kulturunean. BBK Mendi Film Bilbao – Bizkaia azken edizioko -2019ko abendua-, 9 pelikula bikainekin gozatu ederra hartu dute, tartean, Treeline (Sari Nagusia’19), Cholitas (Epaimahairen Saria), Manaslu (Ikuslegoaren Saria’19), Climbing Blind (Eskaladako Film Onena’19) y Nebula (Film Labur Onena’19).
Martxoan, berriz, Vital Fundazioaren eskutik, Arabako beste bi herritan aurkeztuko da Mendi Tourra, mendizaletasun tradizio handiko herriak biak: Agurainen martxoaren 5ean, eta Amurrion martxoaren 27an.
BBK Mendi Film Bilbao – Bizkaia zinemaldiaren 13. Edizioa, bestalde, 2020ko abenduaren 4tik 13ra bitartean egingo da. Ordura bitartean, Mendi Tourrak mendiko zinemarik onena eta gaur-gaurkoena areto onenetara eramaten jarraituko du.