Nives Meroi eta Romano Benet alpinistak izango dira 12. edizioko omendu nagusiak. The Walk On Project-WOP Saria jasoko dute, larunbatean, hilak 14, Sala BBK-n egingo den ekitaldian, 19:30eko saioan.
Hamalau zortzimilakoak oxigeno laguntzarik gabe eta altura zamaketaririk gabe osatu dituen bikotea da.
Duela 25 urte egin zuten beren lehen zortzimilako espedizioa, eta 2017an itxi zuten hamalau gailurren zerrenda. Tartean, geldiune bat, sokada eta bikote honen giza balioak goratzen dituena: Romanok gaixotasun larri bat jasan zuen, 2009ko Kangchenjungako espedizioan bete-betean azaleratzen hasi zena, eta Nivesek erabaki zuen senarra osatzen zen bitartean ez zuela bere kabuz jarraituko goi-mendietako erronkekin. Hezur-muin transplante bi jaso eta gero, jarri zen osatu bidean Romano, eta hala eutsi zioten berriro munduko hamalau gailur garaienak egiteko proiektuari.
Mendizaletasunaren giza balioen defentsa eta transmisioa saritzen ditu WOP-The Walk On Project Fundazioa Sariak.
Mendi Film nazioarteko zinemaldian aurreko edizioetako omenduak hauek izan dira:
- Juanjo San Sebastian (2018)
- Peter Habeler (2017)
- Sir Chris Bonington (2016)
- Josep Manuel Anglada (2015)
- Jeremy Collins-en Drawn filmaz batera (2014)