Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Hasiera Ekitaldirako sarrera berriak: 'The Dawn Wall' Tommy Caldwell-ekin

SARRERA BERRIAK

Bilbao Mendi Film Festivaleko Hasiera Ekitaldiko sarrera salmentak sekulako harrera izan duenez, eserleku eskaintza zabaldu dugu Euskalduna Jauregiko Auditorio Nagusian bigarren solairua irekiaz.

Urteko filma, The Dawn Wall, saio horretan estreinatuko da Tommy Caldwell eskalatzaile protagonista eta izar handia bertan dela, eta harekin batera baita ere Peter Mortimer Sender Films etxeko zuzendari handia, eta Red Bull Media House etxeko Philipp Manderla ekoizlea.

Bilbao Mendi Film Festivaleko 11. edizioaren aurkezpena eta Sail Ofiziala abiaraziko duen The Dawn Wall filmaren proiekzioaren ostean, photocall gunean nahi duen orori begira autografoak sinatzeko eta argazkiak ateratzeko gertu egongo dira protagonistak. Aukera paregabea munduko Big Wall eskalatzaile onena bertatik bertara ezagutu, eta harekin eta filmaren taldeko kideekin argazki bat egiteko.

Librería Desnivel-ek, Mendifilmeko media partnerra, stand bat edukiko du bertan PUSH, la aventura de un escalador más allá de los límites Tommy Caldwell-en liburua saltzeko.

Hau guzti hau, abenduaren 7an, ostirala, 19:30ean hasita, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Oparitu(izu) Mendi! 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
           

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2019 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies