Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Jabier Baraiazarra BMFF-eko zuzendaria IAMF-ko Presidente izendatu dute

Bilbo, 2018ko martxoak 6.  International Alliance for Mountain Film-IAMF nazioarteko mendi zinemaldien elkargoak Jabier Baraiazarra Presidente izendatu berri du Eslovenian egindako batzarrean. Bost Kontinente eta 18 herrialde ordezkatzen dituzten 23 mendi zinemaldik eta Torinoko Musseo Nazionale della Montagnak osatzen dute IAMF, tartean Bilbao Mendi Film Festival, eta gaitegi horretako zinema industriaren ardatza da.

Baraiazarra da Mendifilmeko zuzendaria eta lanerako gogoz eutsi dio izendapen berriari: "Momentu garrantzitsua da hau mendi zinemagintzarentzat, teknologiak ekarritako aldaketek eta zuzendari gazteen belaunaldi berri batek indarra eman diote generoari, hazkundea nabarmena izan da bai ekoizpen kopuruetan zein kalitatean, eta baita ikusle datuetan ere. Mendia, abentura eta natura gaien inguruko zinemagintza bogan dago. Horri guztiari eta IAMF-ri bisibilitatea ematea izango da gidatuko dudan zuzendaritza talde berriaren ardura".

Roberto De Martin Trentoko (Italia) zinemaldiko ordezkaria izango da Presidente ondokoa, Marco Ribetti Torinoko (Italia) Museo Nazionale della Montagnako zuzendari-ordea izango da koordinatzailea, eta aholkulariak Basanta Thapa eta Silvo Karo izango dira, Kathmanduko (Nepal) eta Domzaleko (Eslovenia) zinemaldietako presidenteak ondoz ondo. 
IAMF zuzendaritza talde berria: goian, ezker eskubi, Silvo Karo, Jabier Baraiazarra, Basanta Thapa, Marco Ribetti eta Michael Pause; behean, Billy Choi eta Joana Croston

 

IAMF 2000. urtean sortu zen eta Jabier Baraiazarra haren laugarren Presidentea da. Antonio Cembran (Trento), Mireille Chioca (Autrans) eta Joan Salarich (Torello) izan dira aurrekoak. Mundu osoan zabalduta dagoen elkargoa izaki, Kontinenteka arduradunak ere baditu: Europan Michael Pause (Tegernsee), Iparramerikan Joana Croston (Banff), Hegoamerikan Maria Ema de Antueno (Ushuaia) eta, Asia eta Ozeanian Billy Choi (Ulju).

IAMFren hurrengo bilera 2018ko abenduan Bilbon egingo dute, Mendi Film Festivala bete-betean dela (abenduaren 7tik 16ra). Horrekin eta Baraiazarraren izendapenarekin mendi zinemagintza generoarentzat eta industriarentzat erreferente bihurtuko da Bilbo.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
           

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2018 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies