Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Noticias 2018

11. edizioko sarrerak azaroaren 19tik aurrera

Bilbao Mendi Film Festivaleko 11. edizioko sarrerak azaroaren 19tik aurrera jarriko dira salgai eta www.mendifilmfestival.com bidez eskuratu daitezke. Kutxabankeko multizerbitzu kutxazainetan, eta Sala BBK, Golem Alhondiga zinemak eta Euskalduna Jauregiko leihatiletan ere erosi daitezke. Aurretiaz erosteagatik deskontua dute banan-banako sarrerek. 

Abenduaren 7an Euskalduna Jauregian egingo den Hasiera Ekitaldiko sarrerak, berriz, noiznahi erosi daitezke. Jaialdiko Sail Ofiziala zabalduko duen THE DAWN WALL filma proiektatuko da egun horretan.

Gehiago irakurri...

Mendi Film Festivaleko Sarrera Packen azken eskaintza %40 arteko deskontuekin

 

Bilbao Mendi Film Festival 2018ko sarrera pack-a azaroaren 12a baino lehen erostazu, eta %40 eta %33 bitarteko deskontuez baliatuko zara, sarrera horiek leihatilan izango duten prezioarekin alderatuz sekulako beherapena.

Gehiago irakurri...

5. Mendi Short film laburren lehiaketa

 

Bilbao Mendi Film Festivalaren Mendi Short laburmetrai amateurren lehiaketaren 5. edizioa abian da.

MENDI SHORT 2018: ARAUAK ETA IZEN EMATEA

Gehiago irakurri...

Mendi Tourraren urriko 6 geltokiak: Amorebieta-Etxano, Endoia, Burgos, Madrid, León eta Salamanca 

Bilbo, 2018ko urriak 1. Mendifilmeko ale onenen eskaintzak batera eta bestera hedatzen jarraitzen du. Mendi Tourrak urrian 6 geltoki izango ditu: Amorebieta-Etxanon etzi, asteazkena hilak 3, eta Endoian ostiralean, hilak 5, eskainiko dira lehen saioak; Madrilen bosgarren edizioa beteko du Mendi Tourrak; eta Gaztela eta Leongo aurtengo eskaintza bateratuan, Burgos, Leon eta Salamankak hartuko dute Valladoliden lekukoa.

Gehiago irakurri...

%50 arteko deskontudun Sarrera Packak urriaren 15a baino lehen erosiz gero

Bilbao Mendi Film Festival 2018ko sarrera pack-a urriaren 15a baino lehen erostazu, eta %43 eta %50 bitarteko deskontuez baliatuko zara, sarrera horiek leihatilan izango duten prezioarekin alderatuz sekulako beherapena.

Gehiago irakurri...

Juanjo San Sebastian WOP Fundazioa Saria Bilbao Mendi Film Festivalen 11. edizioan

Juanjo San Sebastian mendizale eta idazle bilbotarrak jasoko du Bilbao Mendi Film Festivalen aurtengo edizioko WOP-The Walk On Project Fundazioa Saria, mendizaletasunaren giza balioen defentsa eta transmisioa saritzen dituena.

Bosgarrenez emango da sari hau, eta distiraz betetako zerrendara batuko da Juanjo San Sebastian. Haren aurretik Josep Manuel Anglada, Sir Chris Bonington eta Peter Habeler izan dira sarituak, Jeremy Collins-en Drawn filmaz batera.

Gehiago irakurri...

Bilbao Mendi Film Festival 11. edizioko Epaimahaia

Hauek dira Bilbao Mendi Film Festivaleko 11. edizioko Sail Ofizialeko Epaimahaikideak:

Aldo Audisio, Emi Ueyama, Jim Herrington, Suzan Beraza eta Juanjo San Sebastian.

Gehiago irakurri...

Hasiera Ekitaldiko sarrerak Udan ere eskuratu daitezke eta irailetik aurrera jaialdiko Sarrera Pack-ak %50-43 bitarteko beherapenekin

Bilbo. Uda garaian, eskura dituzu Bilbao Mendi Film Festivalen 11. edizioko Hasiera Ekitaldiko sarrerak (abenduak 7). Euskalduna Jauregiko Auditoriumean 11. edizioko Sail Ofiziala zabalduko duen filma proiektatuko da, 'urteko mendi film handietako bat', seguru.

Sarrerek 13€ balio dute orain erosiz gero, eta leihatilan jartzen direnean 15€ balioko dute. Iaz agortu egin ziren, egunean bertan sarrera erosi nahi izan zuenak ez zuen aukerarik izan. 2017an jaialdiko 10 egunetako askotan agortu egin ziren saioetako sarrerak, Hasiera Ekitaldian bezala, baita Sala BBKn egin ziren saioetan ere. Iaz 10.400 ikusle bildu ziren Bilbon, Mendifilmen. 

Gehiago irakurri...

Udazkena mendiko zinemagintzaz jantziko da Mendi Tourren bidez

Mendia, abentura eta muturreko kirolen zinemagintzaren ikusleak pozarren egoteko moduan daude, Mendi Tourra geroz eta hedatuago baitago, Euskal Herritik haratago Espainian nonahi ageri baita jada. Uda bitartean 30 hiri eta herritan 60 saiotik gora eskaini dira, eta irailetik aurrera beste hogei bat emanaldi egingo dira.

Gehiago irakurri...

Piotr Atanasow

Piotr Atanasow uztailaren 24an zendu zen. Bulgariako mendi eta zinema munduarekin loturiko denentzat aitaponteko bat izan zen, ardatz bat. Gertukoa eta gizalege dotoreko pertsona zen.

Gehiago irakurri...

Rainer Eder-en 'Learning to Fly' da BMFF 2018ko irudia

CVCEPHOTO 4. edizioko sariak jakitera eman dira Donostiako Antzoki Zaharrean egindako ekitaldi dotorean, eta tartean dago Rainer Eder argazkilari austriar-suitzarraren Learning to Fly lana, Bilbao Mendi Film Festival Kartela Saria jaso duena, beraz Mendifilmeko 11. edizioko (2018ko abenduak 7-16) kartelaren irudia bilakatu dena.

Zorionak!

Gehiago irakurri...

CVCEPHOTO 2018

Kurt Diemberger-i emango dio IAMF-k 2018ko Sari Nagusia haren zinemagintzako eta mendiko ibilbideen aitortzan

Trento (Italia), 2018ko maiatzak 2. Mendi zinemaldien nazioarteko elkargoak (International Alliance for Mountain Film-IAMF) mendi zinemagintzari ekarpen esanguratsua egin dioten pertsonaiei ematen dien Sari Nagusia Kurt Diemberger-i dagokio aurten. Hala aitortu diote gaur Trentoko zinemaldian (Italia) antolatutako ekitaldian. Roberto de Martin Trento Film Festivaleko Zuzendariak eta Jabier Baraiazarra IAMF-ko Presidenteak -Bilbao Mendi Film Festivaleko Zuzendaria-, lagundu dute Kurt Diemberger ekitaldi horretan.

Gehiago irakurri...

'Pura Vida' Golem-etan maiatzaren 23an 10. urteurrenaz batera

Maiatzaren 23an 10 urte beteko dira Iñaki Ochoa de Olzaren erreskate ahalegin eredugarri hartatik. 

Orduko izpiritu hura berreskuratu eta gogoratzeko, eta Iñaki zendu zenetik 10 urte beteko diren egunean, erreskate hari buruzko  PURA VIDA filma proiektatuko da Bilbo, Iruña, Madrilgo Golem Zinemetan eta Bartzelonako Méliès zinemetan. 

Ordua: 20:00etan

SARRERAK Bilbo, Iruña eta Madrid

SARRERAK Bartzelona

Sarrera salmentarekin biltzen den diru guztia SOS Himalayak Nepalen dituen proiektuetara bideratuko da.

Gehiago irakurri...

Mendi Film Festival eta Skimetraje elkarlanean hasi dira sortzaile eta zuzendari berrien talentuari bide emateko

Bilbo-Pamplona/Iruña. Mendi Film Festival eta Skimetraje Play Pyrenees Piriniotako eski eta snow jaialdia elkarlanean hasita gaudela iragartzen dugu ohar honen bidez. Ospatzekoa den uztartzea da, mendiko kulturaren aldeko eginahalean eta lanean indartzen gaituena. Alde biek orain arte osatutako ibilbidea dugu berme: Skimetrajek 7. edizioa beteko du aurten (azaroak 14-17) eta Bilbao Mendi Film Festivalek 11.a (abenduak 7-16).

Gehiago irakurri...

Alex Areizagaren 'Orain' laburmetraiak irabazi du Kirolene Film lehen edizioko sari nagusia

Kirolene Film lehiaketaren sari banaketa ekitaldia eta festa egin da gaur, 2018ko maiatzak 11, Durangoko San Agustin Kultur Gunean.

Ingurune naturalean oinarritutako kirol film laburren lehiaketa da Kirolene Film, lehen edizioa bete du aurten, eta Bilbao Mendi Film Festivalen babesa izan du.

Lehen edizioan 24 film laburrek hartu dute parte, 3 egile profesional eta 19 egile amateurrek egindako lanak.

Sari Nagusia Orain film laburrak jaso du, Gattiken produkzio etxeko Alex Areizagak zuzendutako lana. Hemen sinopsia: "Iraganaren itzaletik ihesi eta etorkizunaren bila, orain-a dela bizi behar dugun unea, eta filmak gogoeta hori egiten du, orain horren bila eginiko bidea erakutsiz".

Gehiago irakurri...

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
           

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2019 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies