Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Noticias 2018

11. BMFF edizioko filmen izen ematea zabalik

Bilbao Mendi Film Festivalen 11. edizioa abenduaren 7tik 16ra egingo da eta zabaldu du jada filmak aurkezteko izen emate epea, irailaren 15era arte. 

Gehiago irakurri...

BMFF 2018 izen ematea eta arauak

Zabaldu da Mendi Film Festivaleko izen emate epea. Denboraz eta artez mamitutako zuen lan horiei bide emateko garaia da beraz. Zinema eta mendia maite dituen audientzia duzu zain, Euskal Herrian errotutako nazioarteko  jaialdian. Partekatu ezazu zure lana, aurkeztu lehiaketara.

Bilbao Mendi Film Festival:

  • Nazioarteko mendi zinema jaialdia, hamar edizio bete ditu, eta bost kontinenteetatik aurkeztutako lanak eskaintzen ditu
  • Zure lana hautatuen artean badago, Mendi Tour zirkuituaren bidez Euskal Herriko eta Espainiako hiri eta herrietan barrena egingo diren saioetan erakutsiko da, audientzia berrietara iritsiz
  • Harreman profesionalak sortu eta garatzeko aukera aparta
  • “Eguzkilore” garaikurraz batera, 23.000€ diru saritan

 

Finalistei eskainiko zaie:

  • Jaialdiko hoteletan bi gau egiteko aukera
  • Egitarauko zinema saioak ikusteko bi pase
  • Gonbidapen bidez soilik egingo diren jaialdiko ekitaldietarako pase irekiak
  • Sail Ofizialeko filmen zuzendari, ekoizle eta protagonistei euren lana proiekzio egunean bertan aurkeztu dezaten eskainiko zaie

 

Bilbao Mendi Film Festivalen informazio gehiago gure web-ean eta MendiTV

 

IZEN EMATEKO FORMULARIOA

Izen emateko ez da ordainik egin behar

CVCEPHOTO 4. edizioa Mendi Film Festivalen 11. edizioko irudia aukeratzeko

Donostiako Club Vasco de Camping Elkartearen CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketaren 4. edizioan lanak aurkezteko epea martxoaren 31ean amaituko da.

Sarien artean, Bilbao Mendi Film Festivalen 11. edizioko irudia izango den argazkia nabarmenduko da, Mendi Film Festivalen 2018ko irudia, bidenabar 700 euroko dirusaria ere irabaziko duena.

Gehiago irakurri...

Mendi Tour 2018 Film eskaintza

Aurtengo Mendi Tour zirkuitu ibiltarian eskainiko diren filmen zerrendak gorputz hartu du. Bilbao Mendi Film Festivalen 10. edizioko (2017ko abenduak 8-17) Sail Ofizialean parte hartu zuten 51en artean hautatu dira Mendi Tour filmak, Sari Nagusia eta Ikuslegoaren Saria irabazi zituen Dirtbag: The Legend of Fred Beckey, "Urteko mendiko Filma" buruan dela: 

Gehiago irakurri...

Mendi Film Festivalen 11. edizioko irudia aukeratzeko CVCEPHOTO lehiaketa abian da

Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketaren 4. edizioa abiarazi du, lanak aurkezteko epea zabalduz.

Sarien artean, Bilbao Mendi Film Festivalen 11. edizioko irudia izango den argazkia nabarmenduko da, Mendi Film Festivalen 2018ko irudia, bidenabar 700 euroko dirusaria ere irabaziko duena.

Gehiago irakurri...

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
           

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2019 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies