Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

YHABRIL. LUZ, MONTAÑA, ¡ACCIÓN! argazki erakusketa Metro Bilbaon

Jabier Baraiazarra (BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zuzendaria), Yhabril argazkilaria eta Eneko Arruebarrena (Metro Bilbaoko Zuzendari Nagusia)

Geltokiak

  • ZAZPIKALE/San Nikolas (Abenduaren 1ean ABANDO/Berastegi geltokira pasatuko da)
  • MOYUA/Diputazioa
  • INDAUTXU/Urkijo
  • SAN MAMÉS-SANTIMAMI/ Luis Briñas

 

Epea: 2023/11/15 – 2023/12/30

YHABRIL outdoor argazkilariaren erakusketa BBK MENDI FILM BILBAO BIZKAIA jaialdiko 16. edizioan, Metro Bilbaoko geltokietan egingo da, eta obrak tamaina handian daude ikusgai. 

Gonzalo Bartolomé Tierra (Bilbo, 1978), outdoor argazkilaritzaren munduan "Yhabril Moro" bezala ezaguna, abentura, ekintza kirolen, faunaren eta, oro har, naturaren zale amorratua da. Kontrasteen argazkilaria, mendizale amorratua eta, bere burua "lunatikotzat" daukan artista da. 

Hamar urteko dedikazioan, duela hiru urte Huescako Pirinioetan dagoen Villanuara bizitzera joateko erabakia hartu zuen urte osoan zehar lantoki duen inguruarekin mimetizatuta egon ahal izateko. Nazioartean ospe handia duten sari eta aipamen asko irabazi ditu, mundu mailako argazkilari sonatua izateraino. Azken urteotan, bere irudi asko biral bihurtu dira, eta nazioartean outdoor munduko argazkilari onenen artean dago.

Mendi Film 2023ko kartel ofiziala ilustratzen duen "X-Man" argazkiaren egilea da, sari hori CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazki lehiaketan irabazita. Nazioarteko erakusleiho nagusietako bat da, eta, beste aipamen berezi batzuen artean, Yhabrilek iazko sari nagusia irabazi zuen han "Young Gun" lanarekin.

"Mendiko argazkiak ikusarazi dit zein txikiak garen, zenbat kostatzen den aurreikusitako orduan planifikatutako lekura iristea, eta, horren ondorioz, lozorroan segi beharrean jaiki egiten naiz, tximiniaren beroa goi-mendiko hotzagatik aldatzen dut, mendiak ekipo astunez beteta eskalatu ditut, antisozialtzat jo naute maiz, arrisku handiak hartu izan ditut, orduak eman ditut laino artean ibiltzen, euripean, elurragatik, izotzagatik, gauez, gauza askori uko egin behar izan diet nire ekipoa handitzen jarraitzeko, baina horrek guztiak ez dit axola, naturak ematen dizkidan uneez gozatzeko aukera izaten baitut".

 

MASTERCLASS

Euskalduna Jauregia

Sala 5H

Abenduak 16 larunbata | 9:00etatik 14:00etara -atsedenaldiarekin-

EMAN IZENA

Yhabril bogan dagoen outdoor argazkilaria da, bere unerik onena bizi duen artista. Argazkilari gisa izan duen bilakaeraz, bere metodo eta plangintzez, argazkigintza bizitzeko moduaz eta ordenagailuaren aurrean duen lan egiteko eraz hitz egingo du.

Naturazale den edonori zuzendutako masterclass dinamikoa izango da, irudi bereziak nola lortu ez ezik, horien atzean dauden istorioak ere bertatik bertara ezagutu nahi dituenarentzat. Urte gutxitan espezializazio handia lortzeko trikimailuak zeintzuk izan diren kontatuko du Yhabrilek.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy