Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

9.600 ikuslek gozatu dute MENDI TOUR 2024 denboraldiko lehen zatia

BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiko mostra ibiltariaren negu-udaberriko denboraldia ikusle datu oso onekin amaitu da: 9.600 lagunek gozatu dituzte 31 herri eta hiritan eskaini diren 59 zine saioak.

Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituzten puntako pelikulekin osatutako zine saioak eskaintzen ditu MENDI TOUR zirkuituak, Mendi Film zinemalditik hautatutako pelikulak.

Urtarrilean Gijonen abiatu zen denboraldiaren lehen zatia, eta Zarautz eta Mallabiako emanaldiekin amaitu da berriki. Kazuya Hiraide eta Kenro Nakajimaren Tirish Mirreko Rope, Seb Berthe eskalatzailearen Yosemiteko Captains on El Cap, Mikel Sarasola kayakerraren Piriniotako Zerbait aldatu da, Julen Elorzak zuzendutako La Gara, Jean-Michel Jordaren Everest Invaders, Luis Arrieta eta Xabier Zarranz mendi korrikalariaren 212 Mountains, Bartek Ziemski eskiatzaile eta alpinistaren The Silent Escape, Madaleine Sorkin eskalatzailearen Body of a line, edota, noski, Michael Dillonen The Great White Whale, bezalako pelikulek, arrakasta handia izan dute han eta hemen.

Irailean berrekingo zaie MENDI TOUR emanaldiei, azarora bitartean, beste 20 bat hitzordurekin Madrilen, Kantabrian Gaztela eta Leonen, Kanarietan, Aragoin, eta Gipuzkoan eta Bizkaian. Eta urte amaieran, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia edizio berri bat, 17.a, ospatuko da, 10 egunez, Bilbon, abenduak 6tik 15era.

 

MENDI TOUR 2024 negu-udaberriko egoitzak

ARABA: Gasteiz, Agurain, Araia, Legutio

BIZKAIA: Bilbo-Santutxu, Igorre, Leioa, Mallabia, Otxandio, Zaldibar

GIPUZKOA: Donostia, Arrasate, Ataun, Azkoitia, Azpeitia, Eibar, Elgeta, Eskoriatza, Hondarribia, Tolosa, Zarautz

NAFARROA: Iruña, Corella, Zangoza

ARAGOI: Teruel

ASTURIAS: Gijón

GALIZIA: Vigo

GAZTELA ETA LEÓN: Valladolid

KANTABRIA: Camargo

KATALUNIA: Vielha e Mijaran

VALENTZIA: Canet d’en Berenguer

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy