Mendiko Zinemarako Nazioarteko Aliantzak harro jakinarazi du bere 2025eko Sari Nagusia Sébastien Montaz-Rosset zuzendari frantsesari eman diotela.

2000. urtean sortua, International Alliance for Mountain Film (Mendiko Zinemarako Nazioarteko Aliantza), sektoreko erakunde ospetsuenak bere kideen artean biltzen dituena, mendiko filmak ekoizten, sustatzen eta kontserbatzen dituztenen erreferente nagusi bihurtu da.

Gaur egun 28 kide gara: mendiko zinemako 26 jaialdi, mendiko museo bat eta mendiko filmen artxibo bat, Europa, Asia, Ipar eta Hego Amerika eta Ozeaniako 22 herrialde ordezkatzen dituztenak. Sorreratik, kideek, beren talentuaren bidez, mendiko zinemagintzaren mundua aldatu duten eragileak omentzeko interesa izan dute.

IAMFko kideek esker ona adierazi nahi diete beren ibilbidean zehar mendiko zinemagintzaren bilakaeran lagundu duten zinemagile, zuzendari eta ekoizleei. Hori kontuan hartuta, IAMFk 2002an IAMF Sari Nagusia sortu zuen, mendiko zinemagintzan erreferenteak diren haiei aitortza eginez. Sarituen artean Gerhard Baur, Lothar Brandler, Pavol Barabas, Kurt Diemberger, Ermanno Olmi, Werner Herzog, Dariusz Zaluski, Michael Dillon, Eliza Kubarska eta, 2024an, Renan Ozturk zuzendariak eta Swiss Television edo Sender Films ekoiztetxeak daude.

Aurten IAMF-K Sari Nagusia Sébastien Montaz-Rosset-i ematea erabaki du, baliabide tekniko berriek eskaintzen dituzten aukerak interpretatuz mendiko irudien munduan zaildu den zuzendari frantziarrari.

Mendi-gidari gisa, bere bezeroei filmatzen eta argazkiak ateratzen hasi zen, eta gero bere argazkiak argitaratzen zituen Mont Blanc-eko eski eta mendizaleen lehen blogetan. Modu honetan marka batzuk erakarri zituen, eta goi mailako kirolarien balentriak jarraitzeko eskatu zioten. Bere lehen zuzendaritza Kilian Jorneten serie bat izan zen, eta harekin proiektu asko sortu zituen gero. Harrezkero, muturreko jarduera askotako kirolari handienen abenturak kontatu ditu, hala nola, high-line, parapentea, wingsuit hegaldiak, eskia eta Himalaiako alpinismoa.

Bere teknika eremuak urtetik urtera eboluzionatu egin du, eta bere filmetan kalitate handia topa daiteke errodajean, batzuetan egoeren zailtasuna eta konpromiso fisiko eta psikologikoa erakusten duten momentu gordinak ere dokumentatuz. Instintuz egindako zinema, gidoirik gabe jaiotakoa, momentuko emozioetan oinarritutako irudiak bilduz, gero istorioa handitzeko baliagarriak izango diren elementu liluragarrienak identifikatuz.

Fase honetan, bere emazte Davina Beyloos-ekin duen lankidetza profesionalak funtsezko pisua du haren lanean. Davina filmen ekoizle eta sarritan zuzendarikidear ere bada. Montaz-Rosset Studio-k hainbat sari irabazi ditu IAMF-ko kide diren jaialdietan. Ikusleak ekintzaren muinera eramaten ditu, kirolariekin batera, aukera tekniko eta narratibo garaikideenak erabiliz.

Mendi Film 2024: Mendi Film-eko zuzendaria eta IAMF-ko presidentea Jabier Baraiazarra, Seb Montaz eta Davina Beyloos zinegileekin

International Alliance For Mountain Film Grand Prize (2002-2025)

  • 2025 SÉBASTIEN MONTAZ-ROSSET
  • 2024 RENAN OZTURK
  • 2023 ELIZA KUBARSKA *Mendi TV
  • 2022 MICHAEL DILLON *MendiTV
  • 2021 DARIUSZ ZALUSKI
  • 2020 WERNER HERZOG 
  • 2019 KEITH PARTRIDGE
  • 2018 KURT DIEMBERGER *MendiTV
  • 2017 GILLEZ CHAPPAZ
  • 2016 SENDER FILMS
  • 2015 ANNE, ERIK and VÉRONIQUE LAPIED
  • 2014 ERIC CROSLAND and DAVE MOSSOP, SHERPAS CINEMA
  • 2013 ALASTAIR LEE
  • 2012 ERMANNO OLMI
  • 2011 PAVOL BARABÁS
  • 2010 HANS-JÜRGEN PANITZ
  • 2009 LOTHAR BRANDLER
  • 2008 SEBASTIÁN ÁLVARO
  • 2007 MICHAEL BROWN
  • 2006 DIRECTORATE GENERAL FOR TELEVISION SWITZERLAND
  • 2005 JEAN-PIERRE BAILLY
  • 2004 FULVIO MARIANI
  • 2003 LEO DICKINSON
  • 2002 GERHARD BAUR