Canet d’en Berenguer-eko hondartzan Mendi Tour Uda pelikulak uztailaren 17an
Canet d'en Berenguer-eko Mendi Tourrak 7. edizioa beteko du uztailaren 17an, larunbata. Ezohiko edizioa, negutik udara ekarria, eta gainera aire zabalean egingo dena, izartutako zerupean. Valentziako herri horretako hondartzan eskainiko da saioa 22:00etan hasita, Plaça del Pescadors parean. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiko pelikula onenetatik bost eskainiko dira.
Gehiago irakurri: Canet d’en Berenguer-eko hondartzan Mendi Tour Uda pelikulak uztailaren 17an
‘Mendian Hil, Hirian Hil’ eta ‘The Tears of Shiva’ euskal pelikulak eta mendiko zinemagintza onena Azpeitian uztailaren 6an eta 8an
Mendi Tourraren seigarren edizioa egingo da Azpeitian, Soreasu antzokian, uztailak 6 eta 8, asteartea eta osteguna (19:00etan).
‘Mendian Hil, Hirian Hil” -Euskarazko Film Onena, Bilbon-, eta “The Tears of Shiva” euskal pelikulak ageri dira egunetako bakoitzean buruan, haien zuzendariak, Iñaki Peña eta Mikel Sarasola-, Soreasun bilduko dira, eta baita lehen pelikulan protagonista bereziak diren Aizarnako Arantxa Gurrutxaga eta Suku Maya. Mendi Filmeko Epaimahaiaren Saria jaso zuen “L’Escalade Libérée” Antoaine le Menestrel-i buruzkoa, eta Aipamen Berezia jaso zuen “Out of the Blue”, Seb Montaz zuzendariarena.
Euskal Mendizale Federazioak eta Mendi Filmek lankidetza hitzarmena berritu dute
Egun ia 40.000 bazkide ditu EMF-Euskal Mendizale Federazioak. Federatu horien guztien artean nahiz publiko orokorrarengan ere mendizaletasuna sustatzeko helburuak batzen ditu EMF eta Mendi Film zine jaialdia.
Zigor Egia EMF-ko Presidenteak eta Eduardo Martinez Mendi Film Festival Elkarteko Presidenteak sinatu dute 2021eko hitzarmena. Ricardo Hernani EMF-ko zuzendaritza berriko kidea eta Jabier Baraiazarra Mendi Filmeko zuzendaria ere elkartu dira sinadura ekitaldian.
Gehiago irakurri: Euskal Mendizale Federazioak eta Mendi Filmek lankidetza hitzarmena berritu dute