Hautatu hizkuntza
Azaroaren 15etik abenduaren 31ra arte
Santutxu (Karmelo)
Abando (Berastegi))
Moyua (Diputación)
Santimami - San Mamés (Luis Briñas)
Egilea: CVCEPHOTO
Donostiako Club Vasco de Camping Elkartearen altzoan duela 10 urte jaio zen mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketa da CVCEPHOTO. Urteurreneko edizioan aipamen berezia jasotako 20 argazkiez batera, gehien nabarmendu diren hiru lanak daude erakusgai: JB Liautard argazkilari frantsesaren The Dune (lehen saria) eta Fuego (hirugarren saria eta Mendi Film kartela saria), eta Yhabril argazkilari bilbotarraren White Fang (bigarren saria).
Abenduaren 6tik abenduaren 15ra arte – Euskalduna
Euskal Herriko Mendi Federazioaren mendeurrena dela eta, emakumeak izan duen parte-hartzea ikusaraztea helburu duen erakusketa, euskal alpinismoaren mende oso bateko historiaren lekukotza. Maritxu Urreta, Julene Etxenike edota Loli Lopez Goñi aitzindariek abiarazi zuten historia. Gerora beste belaunaldi batzuek hartu zuten lekukotza, tartean Pili Ganuza, Trini Cornellana, Amaia Aranzabal edota Yolanda Martin. 80ko hamarkadako ikurra Miriam Garcia Pascual izan zen eta haren segida izan ziren Josune Bereziartu, Leire Agirre, Patricia Viscarret, Sonia Casas, edota Edurne Pasaban. Laugarren olatua ere indarrean dago gaur egun: Maialen Rojo, Uxue Loizu, Amaia Segurola, Malen Osa, Sara Alonso eta beste asko kopuru eta maila handian ari dira.
Abenduaren 6tik abenduaren 15ra arte – Euskalduna 3A - 3B Aretoak
Ordutegia: 11:00 - 13:30 / 16:00 - 20:00
Bisita gidatua (izen - ematea beharrezkoa): Larunbata, abenduak 7 eta 14 11:00
Izen - ematea larunbata 7 - 11:00 hemen
Izen - ematea larunbata 14 - 11:00 hemen
1974an euskal talde bat abiatu zen Chomolungma (Everest) mendiko gailurrera iristeko asmoz, Tximist Espedizioa. Juan Celaya enpresariak finantzaturik, mugarri bat izan zen euskal mendizaletasunaren historian, munduko gailurretik gertu geratu baitzen. 1980ko maiatzean munduko gailurrik garaienean ikurrina ezarri zuen Euskal Espedizioaren aurrekaria izan zen, eta gerora Euskal Herritik Himalaiako mendi handietara abiatu zen erromesaldi luze baten hasiera. Abentura horren berrogeita hamargarren urteurrenean, EMMOAk espedizio horri buruzko erakusketa hau eskaintzen dizuete atsegin handiz, Tximist espedizioak mendi handien bideak ireki baitzizkion euskal alpinismoari.