Hautatu hizkuntza
Aitzindaria da mendiko eta abenturazko zinemagintzan. Haren filmak munduko txoko ikusgarrienetan kokatu ohi dira, Himalaiak, Andeak, Antartika, Artikoa, Pazifikoa edota Afrika. 1984an Australiako Everesteko lehen igoera filmatu zuen. 1990ean Tim Macartney-Snaperen Everesteko igoera osoa filmatu zuen, itsas mailatik abiatuta. Handik sortutako Everest: Sea to Summit filmak zortzi Sari Nagusi sari irabazi zituen. 2019an estreinatutako Hillary: Ocean to Sky filma, Hillaryri buruzko bere zazpigarrena, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiako Sari Nagusiaren irabazlea izan zen. 2023ko abenduan, The Great White Whale filmaren nazioarteko estreinaldia Bilbon burutu zuen, Sari Nagusia eta Zuzendari onenaren saria irabaziz.
Joni Cooperrek mendiko jarduerak maite ditu, eta Kanadako mendebaldeko parke nazionaletan lanean hasi zenetik, mendiko bizimodua eta istorio kontalari izatea uztartu ditu. Banff Mountain Festival-eko eta Vancouver-eko DOXA dokumentalen jaialdiko zuzendaria izan zen. Banff World Media Festival-en eta Asia Factual Forum-en edukia eta programazioa kudeatu ditu, eta zinema ekoizle independente gisa lan egin du eta Edinburgoko Sharing Stories-en eta Sithengi-n (Hegoafrikako zinema eta telebista-industriaren merkatuan). 2017an Kaliforniako iparraldeko DocLands film dokumentalen jaialdia sortu zuen eta programazio zuzendari gisa dihardu bertan.
Musikan lizentziatua Konposizioko espezialitatearekin. Bere musika-estetika Mendebaldeko musika klasikoaren tradizioaren eta minimalismoa edo neoklasizismoa bezalako korronteen arteko uztarketa da. Berrikuntza eta esperimentazioarekiko interes handia agertu izan du beti, eta horrek diziplina ezberdinetako artistekin kolaboratzera eraman du. Azken urteotan, dokumental, film labur, dantza, antzerki eta emanaldietarako jatorrizko musika sortu du. Orain, 2025 urte hasieran kaleratuko den bere lehen diskoaren konposizioan eta ekoizpenean murgilduta dago.
Toon Hezemans artista eta komisarioak beti bilatu izan du bere pasioak uztartzeko aukera. Espeleologiaren eta eskaladaren munduarekiko atxekipena bere jaioterriko marga-harrobietan aurkitu zuen. Urtetan Herbehereetako eskalada elkartearen aldizkariko diseinatzailea izan zen. Arte zentro bateko zuzendari gisa, zinema, musika, kirolak eta arte bisualak uztartzen zituzten kultur ekitaldiak antolatu zituen. Inoiz ez zituen mendiak bistatik galdu eta Thijs Horbach eskalada-lagunarekin batera, Dutch Mountain Film Festival jaialdia hasi zuen. DMFF kirolaren, naturaren eta artearen arteko konbinazio perfektuaren bilaketaren ondorioa dela esan daiteke.
Kazetaria da eta El País-en idazten du 1998az geroztik. Gaur egun, El Montañista izeneko blogaren koordinatzailea da bertan. 2003 eta 2013 artean CampoBase aldizkariko zuzendaria izan zen, eta garai hartan UIAGM Goi Mendiko Gidari titulua atera zuen. Harrez gero bi lanbideak uztartzen ditu, eta bata bestearekin osagarri direnez mendira joateko baliatzen du ahal duenero.