Hautatu hizkuntza
Tokia: 0C Aretoa Euskalduna Bilbao
Sarrerak: Sarrera doan edukiera bete arte. Sarrerak Euskalduna Bilbao webgunean eskuratu behar dira
BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiaren esparruan mendiko zinemaren industria sustatu eta ezagutzera zuzendutako jardunaldiaren bigarren edizioa. Mendi Film Bekak atal berezi bat izango du saioan, Dani Cascales zuzendariak iazko beka jaso zuen Peligro. No asomarse. proiektuaren teaserra aurkeztuko du, eta datorren urtera begirako bekaren deialdiaren proiektu finalisten pitching-a eta aurkezpena egingo da. Bizkaiko Foru Aldundiak babesten du Mendi Film Beka 2025.
Jaume Ripollek, Filmin plataformako zuzendari editorial eta sortzaileak, Mendi Pro-n parte hartuko du, on-line zinema-plataformei zuzendutako edukiak aztertuz, eta ekoizpen independenteak horien aurrean nola koka daitezkeen planteatuz.
BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiaren 17. edizioan dauden mendiko zinema pertsonalitateek osatutako nazioarteko mahai-ingurua izango da Mendi Pro 2024ren gailurra: Jina Lee, Joni Cooper, Jabi Baraiazarra eta arestian aipatutako Jaume Ripollekin.
09:00h - 09:30h. Jardunaldiaren aurkezpena eta Beka 2024 proiektuaren aurkezpena Daniel Cascales zuzendariaren eskutik.
09:30 - 10:45 Pitching
Epaimahaia honako hauek osatuko dute:
- Vanesa Fernández (EITBko Kultura eta Euskara zuzendaria)
- Jaume Ripoll (CCO eta Filmin-en sortzailekidea)
- Itziar García Zubiri (Ekoizpen sortzailea)
10:45 - 11:15 Atsedenaldia
11:15 - 11:45 Hitzaldia. Jaume Ripoll (Filmin)
12.00h - 12.45h. Mahai-ingurua "Mendiko eta abenturazko film dokumentalen intereseko gaiak eta banaketa"
- Jabier Baraiazarra. BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiako zuzendaria.
-Jina Lee. Ulsan-Ulju (Korea) jaialdiaren programatzailea.
- Joni Cooper. DocLands California (EEBB) jaialdiaren sortzailekidea eta programazio zuzendaria.
- Jaume Ripoll. CCO eta Filmin-en sortzailekidea.
13:00 - 13:30. Ekitaldi amaiera