Abenduaren 6tik abenduaren 15ra arte – Euskalduna
Euskal Herriko Mendi Federazioaren mendeurrena dela eta, emakumeak izan duen parte-hartzea ikusaraztea helburu duen erakusketa, euskal alpinismoaren mende oso bateko historiaren lekukotza. Maritxu Urreta, Julene Etxenike edota Loli Lopez Goñi aitzindariek abiarazi zuten historia. Gerora beste belaunaldi batzuek hartu zuten lekukotza, tartean Pili Ganuza, Trini Cornellana, Amaia Aranzabal edota Yolanda Martin. 80ko hamarkadako ikurra Miriam Garcia Pascual izan zen eta haren segida izan ziren Josune Bereziartu, Leire Agirre, Patricia Viscarret, Sonia Casas, edota Edurne Pasaban. Laugarren olatua ere indarrean dago gaur egun: Maialen Rojo, Uxue Loizu, Amaia Segurola, Malen Osa, Sara Alonso eta beste asko kopuru eta maila handian ari dira.