ARAUDIA ETA SARIAK MENDI 

BBK MENDI FILM BILBAO-BIZKAIA 2024ko SAIL OFIZIALEAN IZENA EMATEKO ARAUDI ETA PROZEDURA

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia (MENDI FILM) jaialdiaren 17. edizioa aurrez aurre ospatuko da Bilbon 2024ko abenduaren 6tik 15ra.

Jaialdia Mendi Film Festival Kultur Elkarteak antolatuko du; horren IFK zenbakia G01503192 daeta egoitza nagusia, Izaro kalea 18, 2B eskuina. Getxo 48991 - Bizkaia (Espainia). 

MENDI FILM, mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiei buruzko film eta dokumentalen Nazioarteko Jaialdia, International Alliance for Mountain Film erakundearen kide da 2011z geroztik. 

 

BALDINTZA OROKORRAK

·Mendiarekin erlazionatuta dauden gaiak jorratzen dituzten filmek parte hartu ahal izango dute: alpinismoa, eskalada, abentura eta mendi kirolak, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena, etnografia…

· 2022eko urtarrilaren 1etik aurrera ekoitzitako lanek baino ezin izango dute parte hartu edizio honetan.

· Parte-hartzaile bakoitzak film bat baino gehiago aurkeztu ahal izango ditu, eta haietako bakoitzari dagokion izena emateko inprimakia betetzea ezinbesteko baldintza da.

· Hautaketa Batzordeak hautatuko ditu lehiaketarako filmak.

· Hautatutako filmak behin edo bi aldiz eskainiko dira 2024ko abenduaren 6tik 14ra. Film sarituak 2023ko abenduaren 17an eskaini ahalko dira. Antolakuntza Batzordeak erabakiko du zein egunean eta zein aretotan eskainiko diren hautatutako filmak. Jaialdiaren Zuzendaritzak programazioa aldatzeko eskubidea du.

· Parte-hartzaileak aurkeztu duen lanaren jabetza intelektualaren eta emanaldi publikoen eskubideen titularra dela ziurtatzen du. Aldi berean, egileak bermatzen du MENDI FILM jaialdiak ez duela lan hori jendaurrean erakusteko inolako eragozpenik (ez legezko, ez kontratuzko, ez bestelakorik). Era berean, aurkeztutako lanean agertzen diren osagai eta elementuen (musika, bideo, irudiak, grafismoa, etab.) eskubideen jabe diren pertsona edo erakundeek eman beharreko baimenak badituela ziurtatzen du. Izena ematen duen horrek, egile-eskubide alorrean bitartekoek egin ditzaketen erreklamazioen aurrean, MENDI FILM jaialdiaren Antolakuntza Batzordeak kalterik ez izateko konpromisoa hartzen du. MENDI FILMek egile-eskubideak ez dituen edozein film deskalifikatzeko eskubidea erreserbatzen du.

IZEN-EMATEAK – EPE MUGA: 2024ko IRAILAK 15

· 2024ko BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaian izena emateko epea 2024ko apirilaren 2an hasiko da eta irailaren 15ean itxiko da.

· Izen-ematea zuzendari, ekoizle edo haien legezko ordezkariek gauzatuko dute.

· BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 17. edizioan izena ematea doakoa da.

· Izena emateko bi aukera daude, eta batean zein bestean eskatzen den materiala erantsi behar da: Webgunean dagoen inprimakia online betez (www.mendifilmfestival.com) edo International Alliance for Mountain Film elkargoko jaialdien izen-emate bateratuaren bidez (https://www.mountainfilmalliance.org/multi-submission-form/).

· Aurkeztutako lan ororekin, jatorrizko bertsioaren hizkuntza edozein dela ere, nahitaez aurkeztu behar da ingelesezko azpitituluen artxiboa (.srt) eta/edo denbora kodeak dituen hizketen zerrenda ingelesez

· Beharrezkotzat jotzen den dokumentazioa aipatutako epean bidali beharko da posta elektronikoren bidez (This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.). 

·Izen-emate guztiek jaso izanaren adierazpena jasoko dute.

· MENDI FILMen Antolakuntza Batzordeak izena ematen duten parte-hartzaile guztiei pertsonalki jakinaraziko die hautaketa ofizialaren emaitza, publikoki jakitera eman aurretik eta, gutxienez, jaialdia hasi baino hiru aste lehenago.

·MENDI FILMen Antolakuntza Batzordeak hautatutako filmen parte-hartzea posta elektronikoz konfirmatuko du eskubideen titularrekin. Titularrak 3 lanegun izango ditu hautaketa konfirmatzen denetik bere parte-hartzea atzera botatzeko. Erantzunik jasoko ez balitz, partehartzea baieztatutzat emango da. Eskubideen titularrak ez badu bere pelikularen partehartzea berariaz baieztatzen, baina jaialdiak jakiñarazpena egiteko bidali dion mezu elektronikoak erreakzio positiboa badu, pelikulak jaialdian parte hartzeko onespena ematen duela ulertuko da.

·Lanak edizio honetan parte har dezala onartuz gero, aurretiko hautaketarako kopiak MENDI FILM jaialdiaren artxibo historikoen parte bilakatuko dira. Kopia horiek barne-kontsultak egiteko eta jaialdiaren sustapenerako baino ezin izango dira erabili, filmaren ustiapen- eta banaketa-eskubideen titularren baimena jaso ondoren.

 

BALDINTZA TEKNIKOAK

Hautatu diren filmek honako ezaugarriak bete behar dituzte:

Video codec: Apple prores 422 or DNXHD 115

Audio MPEG-4 stereo, 48kHz, 128 kbps

Filmak postaz bidaliz gero (USB flash unitatea, HDD disko gogor eramangarria, SD txartela), Antolakuntza Batzordeak ez du bidaltze eta itzultze edo aduana gastuen ardura hartuko.

 

SUSTAPENERAKO MATERIALA

Izen-emate oro filmaren hiru irudirekin eta posterrarekin batera bidali beharko da. Irudi horiek erreproduzitu, argitaratu edo erakutsi ahalko dira, jaialdiaren sustapenerako den heinean

Argazkiak entregatzeko baldintzak: 

- Formatua: JPEG edo PNG 
- Gutxieneko bereizmena: 3500x2000 edo handiagoa
- Gehieneko tamaina: 5000kB

Argazkiekin batera, bidali beharko dira filmaren izenburua, kokalekua eta autorearen kredituak. Argazkiekin batera egilearen krediturik ez badago, argazkiaren egiletza dagokien proiektuari esleituko zaio. Esleipen horretatik erator daitezkeen legezko kausen eratzulea inskripzioa egin duen pertsona izango da. Hautatutako lanen argazkiak MENDI FILM jaialdiaren artxiboetan gordeko dira.

“Press Kit” eta zuzendariaren curriculuma gehitu behar dira.

Pelikularen teaser edo trailer bat ere aurkeztu beharko da, HD artxibo bat edo berau deskargatu ahal izateko esteka baten bidez.

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiak hautatutako filmen informazioa eta aurkeztutako promoziorako materiala (inprimakian emandako informazioa, argazkiak, kartelak, trailerrak, fotogramak eta 3 minutu baino gutxiago irauten duten filmaren zatiak barne) Mendi Filmen kanal ofizialetan eta online zein offline-ko komunikabideetan editatzeko eta erabiltzeko eskubidea erreserbatzen du.

 

SARIAK

Jaialdiaren zuzendaritzak bost kidez osatutako Nazioarteko Epaimahaia izendatuko du.

Nazioarteko Epaimahaiak, jaialdiaren zuzendaritzarekin batera, barne-arautegia ezarriko du. Epaimahaiaren erabakia ezeztaezina izango da. Honako sari hauek banatuko dituzte:

  • · Sari Nagusia: “Eguzkilore” garaikurra eta 6.000 euro*
  • · Zuzendari Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 3.000 euro*
  • · Gidoi Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 2.000 euro*
  • · Argazkilaritza Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 2.000 euro*
  • · Epaimahaiaren Saria: “Eguzkilore” garaikurra eta 2.000 euro*
  • · Soinu Banda Onenaren Saria: “Txalaparta” garaikurra eta 2.000 euro*
  • · EITB Saria Euskarazko Film Onenari: “Eguzkilore” garaikurra eta 2.000 euro*
  • · Mendiko Film Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.200 euro*
  • · Eskaladako Film Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.200 euro*
  • · Kultura eta Natura Film Onena:“Eguzkilore” garaikurra eta 1.200 euro*
  • · Kirol eta Abentura Film Onena:“Eguzkilore” garaikurra eta 1.200 euro*
  • · Film Labur Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.000 euro*

 

*Sarien zenbateko gordinei indarreko zerga-araudiari lotutako tasak deskontatuko zaizkie, bai eta zenbatekoaren transferentziatik erator daitezkeen banku-tasak ere.

 

Soinu Banda Onenaren sarian hautagai izateko, derrigor aurkeztu behar da filmaren “cue sheet”-a.

30 minutu edo gutxiago irauten duten filmak sartuko dira Film Laburren kategorian.

EITB-Euskarazko filmerik onenari sariaren irabazleak EITBrekin akordio bat sinatzeko konpromisoa hartzen du filma EITBren plataformetan ikusgai izan dadin. Akordioaren xehetasunak, irabazi eta gero zehaztuko zaizkio sarituari.

Epaimahai Ofizialak aipamen bereziak eskaini diezazkieke nahi dituzten filmei.

Saritutako lanak ustiatzeko eskubideen titularrek konpromisoa hartzen dute Zinemaldiaren antolakuntzari "egoitza fiskalaren ziurtagiria" aurkezteko, saria kobratu aurretik.

Saritutako lanak ustiatzeko eskubideen titularrek konpromisoa hartzen dute Zinemaldiaren antolakuntzari jakinarazteko nor izango den dagokion kategoriako saria eskudirutan jasoko duena, esleipen horretatik erator daitezkeen legezko ondorioak bere gain hartuz.

Sariak, beranduenera, 2025ko ekainean ordainduko zaizkie eskubideen titularrei.

  

MENDI TOUR 2025

2024ko BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdian parte hartzeko hautatuta dauden film guztiak hartuko dira kontuan 2025eko Mendi Tourreko zerrenda osatzerako orduan. Mendi Tourra BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiak antolatzen duen zirkuitu ibiltaria da; urtean zehar, Espainiako 50-60 hiritara hurbiltzen da.

MENDI FILM Mendi Tour 2025ean parte hartzeko hautatutako filmen eskubideen titularrekin harremanetan jarriko da, parte hartzeko baldintzak adosteko eta lizentzia formalizatzeko, eskubideak lagatzeko kontratua sinatuz, royalti-ak barne. Film batek Mendi Tourrean parte hartzea onartzea, azken batean, obra horren ustiapen-eskubideen titularrei egokituko zaie.

 

AZKEN KLAUSULAK

Araudi honetan aipatu ez den edozein egoera BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 17. edizioaren Antolakuntza Batzordeak konponduko du, ikus-entzunezko jaialdien eskubide, erabilera eta ohiturekin loturiko printzipio orokorrak errespetatuz.

Araudi honen interpretazioa eta gauzatzea jaialdiaren Antolakuntza Batzordeari baizik ez dagokio.

Eskubideen titularrak, zuzendariak, ekoizleak edo banatzaileak BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiaren 17. edizioaren izena emateko inprimakia sinatu izanak araudi honen baldintzak onartzea dakar.

Izena ematean emandako datu guztiak kontu handiz tratatuko dira, datu pertsonalak babesteko araudiaren arabera. Datuen tratamenduaren helburua BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiaren eta etorkizuneko edizioen izen-emate eta garapen jarduerei lotuta dago. Titularraren datuak aldatuz gero, Asociación Cultural Mendi Film Festival Elkarteari jakinarazi beharko dio, datu-basearen eta web-orriaren erakunde kudeatzailea den heinean, posta elektroniko bat bidaliz hurrengo helbidera: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.. Asociación Cultural Mendi Film Festival Elkarteak datuak zehatz eta egiazkotzat joko ditu beti; datu horiek ez zuzentzeak Elkartea erantzukizunetatik salbuesten du. Datu pertsonalei dagokienez, titularrak edozein unetan erabil ditzake bere sartzeko, zuzentzeko, aurka egiteko edo deuseztatzeko eskubideak, eta Asociación Cultural Mendi Film Festival Elkarteari jakinarazi ahalko dio, datu-basearen eta web-orriaren erakunde kudeatzailea den heinean, posta elektroniko bat bidaliz hurrengo helbidera: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.. Emandako datuak bitarteko batenak izanez gero, azken horrek erabilera eta funtzionamendu baldintza horien berri izan behar du, eta izena emateko inprimakia bidali eta/edo betetzen duen hori izango da erantzule bakarra.

 

 

2023ko SARIAK

 

Sari Nagusia
“Eguzkilore” garaikurra eta 6,000€

THE GREAT WHITE WHALE

Zuz: Michael Dillon | Australia


Zuzendari Onena
“Eguzkilore” garaikurra eta 3,000€

THE GREAT WHITE WHALE

Zuz: Michael Dillon | Australia


Gidoi Onena
“Eguzkilore” garaikurra eta 2,000€

CARNE ET OSSA

Zuz: Roberto Zazzara | Italia


Argazkilaritza Onena
“Eguzkilore” garaikurra eta 2,000€

LA LIGNE DE L’ANGE

Zuz: Bertrand Delapierre | Frantzia


Epaimahaiaren Saria
“Eguzkilore” garaikurra eta 2,000€

RESISTANCE CLIMBING

Zuz: Nick Rosen & Zachary Barr | AEB


Soinu Banda Onena
"Txalaparta" garaikurra eta 2,000€

ROPE

Zuz: Moe Wada | Japonia

Soinu banda: Eiko Ishibashi


EITB Saria Euskarazko Film Onenari
“Eguzkilore” garaikurra eta 2,000€

NOIZKO BASOA

Zuz: Mikele Landa Eiguren | Espainia


Mendiko Film Onena
“Eguzkilore” garaikurra eta 1,200€

ROPE

Zuz: Moe Wada | Japonia


Eskalada Film Onena
“Eguzkilore” garaikurra eta 1,200

ELEVATED

Zuz: Palmer Morse | AEB


Kultura eta Natura Film Onena
“Eguzkilore” garaikurra eta 1,200€

CARNE ET OSSA

Zuz: Roberto Zazzara | Italia


Kirol eta Abentura Film Onena

“Eguzkilore” garaikurra eta 1,200€

WILD WATERS

Zuz: David Arnaud | Frantzia


Film Labur Onena
“Eguzkilore” garaikurra eta 1,000€

CRYING GLACIER

Zuz: Lutz Stautner | Suitza - Alemania

 

Epaimahaiaren Aipamen Berezia
CHIMBORAZO

Zuz: Keila Cepeda | Espainia