Hautatu hizkuntza
Mendi Pro BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia Nazioarteko Zinemaldiaren ekimena da, eta helburu hauek ditu:
- Nazioarteko errealizadore ospetsu eta sarituen esperientzia ezagutzea eta partekatzea.
- Film dokumentaletarako finantzaketa, ekoizpen, koprodukzio eta salmenta estrategiak partekatzea, bai nazioartean, bai estatuan.
- Bizkaian film dokumentalak finantzatzeko dauden bideei eta zerga-pizgarriei buruzko informazio erabilgarria eta zuzena azaltzea.
- Jardunaldian parte hartzen duten sortzaileen arteko harremanak eta sinergiak erraztuko dituen komunitate bat sortzea.
9:00 – 11:00
Jabier Baraiazarraren -Mendi Filmeko zuzendaria-, eta Itziar Garcia Zubiriren -ekoizle sortzailea eta Mendi Film Bizkaia Ternua Bekaren aholkularitza programaren arduraduna-, ongi etorria hizlariei eta parte hartzaileei.
Eskalatzaile, bidaiari eta esploratzaile amorratua, bere abenturetan egiten dituen filmek beti dute gertakarien historia soiletik haratago joateko ezaugarria, giza arimaren tolesdurarik sakonenak ikertzeko. Sentiberatasun berezi horren emaitza da bere lan guztiek sari ugari irabazi izana.
Grand Prize International Alliance for Mountain Film 2023
Epaimahaiaren Aipamen Berezia Hot Docs zinemaldi kanadiarrean “Walking Under Water” lanagatik
TVEko "Al filo de lo imposible" lanean hasi zenetik, 25 urte baino gehiago daramatza ikus-entzunezko munduan (argazkilaritza, errealizazioa eta zuzendaritza, batez ere). Balio-aniztasun horri esker hainbat espediziotan parte hartu du eta, kirol eta zinema balio handiko dokumentu-lanak aurrera atera ahal izan ditu. Ikus-entzunezkoen sektoreak (National Geographic, Discovery Channel edo AXN, besteak beste) bere errealizadore ibilbidea aintzatetsi du. Nabarmentzekoa da RTVEren "Rescate" telesaila, haren hirugarren denboraldiko zuzendaritzan murgilduta dago orain. Aipatzekoak dira, beste hainbat proiektu ere: MEGArentzat "Colgados", BBVAren "El Reto de Carlos Soria" proiektua, edo "Jugando a Escalar" film dokumentala. Gaur, Danik Dokumaliak ekoitzitako "C.A.E.M" telesaila aurkeztuko du, Mediaset Españako Unicorn Content eta Mediterraneo konpainien laguntzarekin, Amazon Exclusive-erako.
“Breaking into the industry”
Squamish-en (British Columbia) bizi den abenturazko dokumentalen errealizadorea. Abenturazko eta outdoor istorioak gizarte eta ingurumen gai zabalagoekin uztartzen ditu bere lanean. Ekoizle, zuzendari, editore eta argazki-zuzendari gisa, Heatherrek benetako pertsonen, lekuen eta ekitaldien istorioak jorratzen ditu, narrazio-estilo sinesgarri eta egiazkoarekin. Eskalatzaile, mendiko atleta eta Kanadako Mendi Gidarien Elkarteko gidari gisa, muturreko eremuetan sartzeko eta mugitzeko trebetasuna du. Zientzietan esperientzia eta irakaskuntzako graduondokoa izanik, Heatherren helburua pertsonak konektatuko dituzten eta munduan aldaketa positiboa eragingo duten film dokumentalak sortzea da.
11:00 – 11:30 COFFEE BREAK
11:30 – 13:00
10.000 euro
Itziar García Zubirik gidatutako aholkularitza
IAMF zirkuituan nazioarteko promozioa
Zuzendaria: Leire Egaña
Cuándo: Abenduak 11 astelehena, 9:00etatik 13:00etara BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2023 testuinguruan
Lugar: Euskalduna Jauregia– 5H Aretoa. Abandoibarra Etorbidea, 4, 48011 Bilbao, Bizkaia
Dirigido a: errealizatzaileak, ikus-entzunezko ekoizleak eta banatzaileak.
Inscripción: 25€ (pertsona 1) – 40 € (ekoiztetxeko bereko 2 pertsona)