BILBAO MENDI FILM FESTIVAL DONOSTIARA HELDUKO DA MENDIKO ZINEMARIK ONENAREKIN

Laugarrenez MENDI TOUR DONOSTIAK mendi eta abenturako euskal zinemaldiko pelikula onenen bilduma ekarriko du Gipuzkoako hiriburura

 

Antzoki Zaharrean eskainiko dira pelikulak maiatzaren 11n eta 14an, astelehen eta ostegunean, 19:30etan. 5 eurotan salduko dira emanaldi bakoitzeko sarrerak

 

MENDI TOUR DONOSTIA Club Vasco de Camping elkartearen laguntzarekin antolatuta dago. CVC 1950 sortu zen eta gaur egun 4.000 bazkide ditu.

Lehen jardunaldian, maiatzaren 11n, “Beyond Good and Evil” metrai laburreko filmea eta saritu eta txalotutako “Valley Uprising” superprodukzioa eskainiko dira.

“Valley Uprising” (AEB 2014, 98’) filmak pelikula onenaren Sari Nagusia eta Ikusleen Saria irabazi zituen BILBAO MENDI FILM FESTIVALEKO azken edizioan.

 “Valley Uprising” 2014ko eta 98 minutuko, eta Nick Rosenek eta Peter Mortimerrek zuzendutako film estatubatuarra da. Pelikulak Yosemiteko haranean egindako eskaladaren historia kontatzen du narrazio trebe baten bitartez, sekuentziak artxiboko irudiekin eta eskalatzaile handien elkarrizketekin nahastuta. Alde serioago bat ere sartzen du, Estatu Batuetako kontrakulturaren historiako pasarte garrantzitsuenak eta garai haretako arazo politiko eta sozialak aipatzen dituelako. Hala ere, aldi berean, dibertigarria eta erabat entretenigarria da hasieratik bukaerara arte. Metraje luzeko film hau ikusle guztiei zuzentzen zaie, eskalatzaileei eta eskaladan adituak ez direnei ere. 

Dena den, “Beyond Good and Evil” (FRANTZIA 2013, 11’) pelikula izango da jardunaldiko lehenengoa. Bertrand Delapierre zuzendariaren metraje laburreko pelikulak Alpeetako biderik polit eta konplexuenetariko bati buruz hitz egiten digu, 14 luze baldintza oso gogorretan izotz-eskalada arriskutsua egiteko. Hala ere, aldi berean maila altuko alpinismoaren gogo-aldarteari buruz ere mintzatzen da: hainbat belaunalditako eskalatzaileek euren artean hitz egin behar dute euren iritziei eusteko. Andy Parkinek eta Mark Twightek, Damilanok, Marsignyk eta Lafaillek euren sentimenduak azaleratzen dituzte.

Bigarren jardunaldian “Sati”, “Passion d´ouverture: Michel Piola” y “The Quest for Inspiration” pelikulen txanda iritsiko da.

“Sati” (POLONIA 2013, 25’) es una conmovedora obra dirigida por Bartek Swiderskik zuzendutako pelikula hunkigarria da. Piotr Morawski alpinista dakarkigu gogora. Sei zortzimilako igo zituen eta Shisha Pangmara neguan egindako lehen espedizioan parte hartu zuen. Himalayan hil zen, Dhaulagiriko hegalean, 2009ko apirilaren 8an. Pelikulan Olga Morawska bere alargunak kontatzen digu bere istorioa, istripua gertatu eta hilabete batera egindako adierazpenetan. Olga minez eta errespetuz mintzatzen da bere senarraren pasioari buruz. Pelikulak Mendiko Film Onenaren saria irabazi zuen 2014ko Bilbao Mendi Film Festivalean.

Satik kontatzen duen istorio gogorraren ondoren, Yannick Boissenot zuzendariak munduko alpinistarik emankorrenetako baten istorioa erakutsiko digu “Passion d´ouverture: Michel Piola” (FRANCIA 2014, 30’) filmean. Michel Piolak marka ezabaezina utzi du eskaladan, 30 urteko jarduerarekin. Nabarmenak dira Mont Blancen egindako bideak, eredu veste belaunaldientzat. Piolak Patagonian, Groenlandian eta Pakistanen iraganean izandako esperientziak eta gaur egun Alpeetan eta Turkian egiten ari dena ezagutzu ahal izateko bidaia proposatzen digu pelikulak.

Bigarren jardunalian zentzumenentzako opari batekin itxiko dugu: “The Quest for Inspiration” (FRANCIA 2012, 52’). Mathieu Le Lay zuzendariak ametsen mundu batera garamatza Alexandre Deschaumes argazkilariaren eskutik. Deschaumesek bere unibertso propioa garatu du eta natura basatiaren atmosferek gidatuta, nolabaiteko edertasun oroitarazle bilakatu nahi ditu bere emozioak. Patagoniara joateko espedizio berri bat antolatzen duen bitartean, Alexandrek naturako oinazeei aurre egin behar die inspirazioaren bilaketan. Pelikulak Argazkilaritza Onenaren Saria erdietsi zuen BILBAO MENDI FILM FESTIVALeko azken edizioan. 

Sarrerak Antzoki Zaharreko (Nagusi kalea, 2) lehiatiletan salduko dira 5 eurotan. 

Maiatzaren 11ko programazioa:

·      “Beyond Good and Evil” (FRANTZIA 2013, 11’, mendia) jatorrizko bertsioa: frantsesa, azpitituluak: euskara eta gaztelania

·      “Valley Uprising” (AEB 2014, 98’, eskalada) jatorrizko bertsioa ingelesa, azpitituluak: gaztelania

 Maiatzaren 14ko programazioa:

·      “Sati” (POLONIA 2013, 25’, mendia) jatorrizko bertsioa poloniera, azpitituluak: euskara eta gaztelania

·      “Passion d´Ouverture: Michel Piola” (FRANTZIA 2014, 30’, eskalada) jatorrizko bertsioa frantsesa, azpitituluak: gaztelania

·      “The Quest for Inspiration” (FRANTZIA 2012, 52’, natura eta kultura) jatorrizko bertsioa frantsesa, azpitituluak: euskara eta gaztelania

MENDI TOUR DONOSTIAKO ekintza guztiak BILBAO MENDI FILM FESTIVALek antolatu ditu CLUB VASCO DE CAMPING ELKARTEAREKIN. Diario Vasco, Zineuskadi eta Instituto Polaco de Cultura ere laguntzaile dira eta Donostiako Udala, Donostia 2016 eta DonostiaKultura.com babesleak.

Mendi Tourraren hurrengo etapa Azpeitian izango da maiatzaren 26an eta 28an.