Garaikur honek mendizaletasunaren giza-balioen defentsa eta transmisioa saritzen ditu. Hauek dira giza-balioetako batzuk: hobetzeko gaitasuna, esfortzua eta talde-lana; fideltasuna eta baikortasuna aldaketak lortzeko motor gisa; mendi, eskalada eta muturreko kirolekin lotutako ekintzak familiarekin uztartzen jakitea… Azken finean, mendiarekiko bizi-pasioa saritzen du.

2023: Edurne Pasaban Lizarribar

2022: Eduardo Martínez de Pisón

2021: Sebastián Álvaro

2020: Baltistan Fundazioa

2019: Nives Meroi - Romano Benet

2018: Juanjo San Sebastián

2017: Peter Habeler

2016: Sir Chris Bonington

2015: Josep Manuel Anglada

2014: Drawn

 

Zer da WOP?

WOP (The Walk On Project) arruntak ez diren gaixotasun neurodegeneratiboen ikerketaren gainean dibulgazioa, sentsibilizazioa eta laguntza eskaintzen dituen fundazioa da. Aurrera eramaten ditu hainbat ekintza artistiko, sozial eta kultural dirua bildu eta leukodistrofien aurkako elkarteei mota horretako gaixotasunen ikerketan laguntzeko. Aldi berean, kaltetuen eta euren familien bizi-kalitatea hobetzeko balio duten konponbide berrien ikerkuntza eta garapena suspertzen dute.